Aizkorrin bizi den Segurako Hartza Inauteri ostiralean izaten da herrian, Inauteria girotu eta herriko haurrak harrapatzen eta uxatzen kalez kale ibiltzen da. Hartzari, hartzazainari eta uxatzaileei Errementariko ferratokian harrera egin ondoren, txistulari, trikitilari, jorrai dantzari eta herritar mozorrotuen konpainiarekin iristen da hartza plazara. Herriko jira amaituta eta dantzarien emanaldiaren ondoren, Aizkorrira eramaten dute atzera. ‘Hartzaren esnaera’ izeneko ekitaldia debekatu egin zuten 36ko gerraren ondoren, eta orain urte batzuk berreskuratzea erabaki zuen Segurako Elorri elkarteak. Negua lo pasa ondoren, eta udaberriaren etorrerarekin hartz-zulotik ateratzen da hartza –Martxoan irteten da hartza leizezulotik, dio esaera zaharrak–, eta neguaren amaiera eta izadiaren berpiztea irudikatzen du
Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. Arratsaldean Trapujaleren jeitsiera egiten da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira. Ihauteri egun bakoitzak bere kolorea du: Ostegunzuri, Ostiralori, Larunbatgorri, Igandeubel, Astelehenarre, Asteartebeltz. Lezo se viste de Carnaval con la llegada de Trapujale. El primer recibimiento corre a cargo del alumnado de Lezoko Herri Eskola y tres horas después, baja a la plaza del Ayuntamiento desde el caserío Martizkone en compañía de los Joaldunak de la Parte Vieja y los músicos de la Escuela de Música Tomas Garbizu. Una vez en la plaza, y tras la lectura del pregón carnavalero, llega uno de los momentos más emotivos de la fiesta, con la entrega del premio Trapujale.
Jatorria Garai batean, goseteak eta eskasi hedatua zegoenean, lezoarrak bereziki txiroako men ziren. Horrela, jatekorik ez zutenez, inguruko herrietakoek trapujale esaten zieten lezoarrei. Trapujale pertsonaia, honenbestez, Lezotarrei deitzen zitzaien aspaldiko goitizenetik sortua da. Kondaira Trapujale Jaizkibelen bizi zen. Urtero ostegunzurian herrira jeisten zen inauteriak herritarrekin igarotzera. Baina Marinazkane eta bere ziriku maltzurrak bere aurka ari ziren beti. Zazpi ziriku gaiztoek zazpi ardi lapurtu zizkieten herritarrei eta Trapujaleri bota zioten errua, Trapujale ardiak jaten ikusi zutela esanez. Herritarrek Trapujale epaitu egin zuten eta zirikuek zioten sinisturik, sutara zigortu zuten. Horrela, asteartebeltzean, herrian herio-bidaia egiten du. Azkenean, sutara botatzen dute bere burua. Halako batean, bere izpirituak Lezoko herritarrei hitz egiten die barkatzen diela esanez eta hurrengo urtean itzuliko dela esanez. Bukatzeko, bere gorputik janaria ateratzen dute, txerri-jatea egiteko plazan. Pertsonaiak
Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira. Kale eta bazterrak doinuz, dantzaz eta giroz betetzen dira. Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza. Ereintza Dantza taldea dago atzean, urte luzez ari da lan horretan, eta azken urteetan herritarren parte hartzea sustatu nahian dabil. Herritarrei dei egin zaie Azeri Dantzan parte hartzera gonbidatuz, “Ereintza Dantza taldeko kideez gain herritarren parte hartzearekin festa are ederragoa egin nahi dugu, herrikoiagoa”. Inauteriek azken urteetan Errenteria-Oreretan hartu duten goranzko joerarekin jarraitu nahi dutela diote antolatzaileek. Dantzez baino jolasez osatua dagoela Azeri Dantza eta edonork har dezakeela parte diote, ez duela inongo konplikaziorik. ENTIERRO DE LA SARDINAPara dar comienzo a los carnavales, en Eskoriatza, el día de jueves gordo, se celebra el día de Urdelardero. Ese día, los niños y niñas, vestidos de baserritarras, salen cantando por las casas con el “ziri” o palo en la mano donde llevan ensartados un chorizo, un trozo de pan, una manzana, higos secos…. Antaño, las amas de casa solían obsequiarles con alimentos que ensartaban en los palos, pero con el tiempo esta costumbre ha ido cambiando y hoy en día se les echan caramelos desde el balcón. Esta es la canción que se canta el día de Urdelardero: Urdelardero Urdaixa jan da, bazkaixa gero hor goixen itturri bat haren gaiñian txoria ura pil pil etori da etxekoandre zabala etxe oneko alaba!! LOS KUKUMARROS Son personajes que aparecen desde hace muchísimos años en la tradición del carnaval de Eskoriatza y que se han mantenido hasta hoy en día. Los Kukumarros son seres que habitan en el bosque y que, al final del invierno, bajan al pueblo para tentar y atemorizar a la gente. Los niños se burlan de ellos diciendo: “Kukumarro txori malo”. Llevan un delantal de flores en la cintura, que simboliza la primavera que ha de llegar, y una piel de cordero a la espalda, que representa el crudo invierno que se va. Los kukumarros salen el martes de carnaval. KUKUMARROAK
Eskoriatzako Aratusteek berezitasunak dituzte. Izan ere, Eguen Gizenean Urdelarderorekin ematen zaie hasiera festei. Eskoriatzan, "ostegun gizen" egunean herriko umeak baserritar jantzita kalez kale ibiltzen dira abesten. Eskuan "ziria" daramate, eta hor sartuta txorizoa, ogi-zatia, sagarra.... Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian, gaur egun balkoietatik karameluak botatzen dizkiete.Eskoriatzan abesten den kantua: Urdei lardero Urdeixa janda Bazkaixa gero Hor goixen itturri bat Haren gainean txori bat Ura pil-pil etorri da Etxekoandre zabala Etxe oneko alaba!! Gero, mozorro desfile lehiaketa, herri bazkaria eta bestelako hitzorduak izaten dira, eta Aratuste-martitzenean, aldiz, herriko ikastetxeetako haurren dantzaldiekin batera, kukumarroen eguna izaten da. Eskoriatzako pertsonaia berezia eta antzinatik datorren tradiziokoa. Antzinako pertsonaia Eskoriatzako Aratuste garaiko tradizioan antzinatik agertzen diren pertsonaiak dira kukumarroak, gaur egunera arte mantendu direnak.Kukumarroak mendian bizi diren basagizonak dira, eta negu amaieran menditik jaitsi eta herriko jendea zirikatzen eta beldurtzen saiatzen dira. Horren aurrean, haurren isekak jasotzen dituzte. "Kukumarro txorimalo!" eta halakoak.Janzkera bitxia dute, aurretik amantal loreduna eramaten dute jantzita, heltzear dagoen udaberria irudikatuz, eta bizkar gainean ardi-larrua eramaten dute, bukatzear dagoen negu gorriaren adierazgarri. Eskuetan, berriz, txerriaren puxika puztua, eta buru-berokiarekin batera kono formako koloredun kapela. Ostegun Gizena - Ostegun Larderoa Inauterien lehenengo eguna kantuz beterik ospatzen da Gasteizen. Haur abesbatzek dute protagonismoa arratsaldeko lehen orduetatik. Hirian barrena kantuan aritu ohi dira, mozorrotuta, eta bukatzeko abesbatza guztiek batera kantatzen dute, erdialdeko plaza batean (Enparantza Berrian gehienetan). Inauteri Ostirala Indarra euskal kultur elkarteak hirigune historikoko eta erdialdeko kaleak girotzen ditu, dantza ikuskizun ibiltaria eskainiz. Inauteri Larunbata Gasteizko Inauterietako egun nagusia larunbata da. Ohikoa den bezala, tradizioak agintzen duenari jarraituz, Gasteizko Inauterietako jardunaldi esanguratsuena eguerdian hasten da, margolariak ezagunaren soinuak lagunduta tren geltokira iristearekin batera; hain zuzen ere, margolariak hirira Inauteriak ospatzera datozela kontatzen du abestiak. Ondoren, margolariak Arka plazara abiatzen dira, jai giroan, bertan dagoen Ibiltaria estatuari mozorroa janztera.Arratsaldean, konpartsen eta karrozen desfilea hiriko kale nagusietan barrena joan ohi da.Horretaz gain, gau-dantzaldia egon ohi da Enparantza Berrian eta ondoren, batukada talde batek erdi aroko kaleak girotzen ditu. Inauteri Igandea Igande goizean berriro egin ohi da konpartsen desfilea Gasteizko kale nagusietan barrena, eta egun osoa irauten du jai giroak. Inauteri Asteartea Arratsaldean sardina erretzen da. Erostariek, konpartsek eta jaiegunak amaitzen direlako triste dauden pertsonek hartzen dute parte ekitaldian. Hileta martxa batek lagunduta erretzen da sardina, eta horrek ematen die amaiera Gasteizko Inauteriei. HAURRAK OSTEGUN LARDEROA OSPATZEN KONPARTSAK Inauterietako jai alaien tradizioa antzinatik zetorren Gasteizen, eta sustrai sakonak zituen gizarte maila guztietan. Gasteizko Inauterietan kaleak jendez gainezka egoten ziren, "trolla" -Inauterietako zarata tipikoa- zeritzonaren burrunbak erakarrita. Inauteri herrikoian, gazteak kaleetan barrena ibili ohi ziren, "¡A la trolla, a la trolla, a la chibiribom-bom!" oihukatuz, atzetik "borrariak" segika zituztela, haiek beren "maskuri" beldurgarriez jotzen baitzuten jende guztia. Gasteizen XIX. mendearen bukaeran zegoen inauteri giro horretan sortu ziren gasteiztarren artean hain ezagun diren eta oraindik ere abesten diren bertso alai hauek: "Los pintores de Vitoria han terminado ya de pintar, las Estaciones de Achuri y Amara en San Sebastián. Guía, guía maquinista a toda velocidad que la máquina del tren se va a parar.... Y nos vamos a Vitoria a pasar el Carnaval
Jai Karnabalean antzinakoz eta dotore janztea ohitura da Azpeitian. Kuadrilla festazale batek ekin zion Txikiteo Eleganteari duela 42 urte.
Pertsona batek baino gehiagok galdetuko du nondik datorren Jai Karnabalean egiten den Txikiteo Elegantea, noiz ospatu zen aurrenekoz edo zer dela-eta egiten den. Gaur egun, adin guztietako herritarrak animatzen dira Azpeitiko festarik dotoreenean parte hartzera, baina inork gutxik daki nondik datorren ohitura hori. Kuadrilla "festazale eta karnabalzale" baten burutapenetik jaio zen dagoeneko tradizio bihurtu den festa. Arantxa Arregi (Azpeitia, 1944), Olatz Aranburu (Azpeitia, 1941), Maria Pilar Mendizabal (Azkoitia, 1941) eta Roxa Oiartzabal (Azpeitia, 1941) izan ziren Txikiteo Elegantearen sustatzaileak, baina "sekula" ez zuten pentsatu ohitura hura horren berezi bihurtuko zenik. Elkarrekin gogoratu dituzte sasoi hartako kontuak, nostalgiaz. Arregi, Aranburu, Mendizabal eta Oiartzabal 1981. urtean irten ziren aurrenekoz antzinako arropa dotorez jantzita Jai Karnabal eguerdian. Ordurako, karnabaletako mozorroen lehiaketan sari ugari zituzten irabazita. "Eskolan ez, baina karnabal kontutan sari asko irabazi genituen", dio Oiartzabalek. Itsasi kultur elkartearen artzain-inudeen kalejirak piztu zien elegante mozorrotzeko grina, eta ondo gogoan dute aurreneko aldia. Azaldu dutenez, Itsasik 1980. urtearen inguruan egin zuen aurrenekoz karnabaletan egin ohi duen artzain-inudeen kalejirako udal korporazioaren antzezpena. Dantza taldeko hainbat kide antzinako alkatez, apaizez, erizainez eta jauntxoz mozorrotu zen. Handik urtebetera, Itsasik Jai Karnabalean dotore janztera animatu zituen herritarrak, horretarako dei berezia eginda. "Zergatik ez?" pentsatuta, Itsasiren proposamenarekin bat egin zuten lau emakumeek. Handik urtebetera Itsasikoen deia jaso zutela kontatu du Aranburuk: "Dantza taldearekin batera artzain-inudeen kalejiran irtengo al genuen galdetu ziguten, eta gu, festazale amorratuak izanik, animatu egin ginen". Bigarren aldiaren ondotik iritsi zen hirugarrena, eta modu horretan, "konturatzerako", kuadrilla hartan ohitura bihurtu zen Jai Karnabal eguerdian dotore-dotore janztea. Domingo Elegante deitzen zioten egunari. "Itsasiko artzai-inudeekin batera kalejira egiten genuen lehenik, eta poteatzera joaten ginen gero", azaldu du Mendizabalek. Ohitura horretatik dator jaiak hartu duen izena: Txikiteo Elegantea. Josi, eta apenas erosiFesta hari ekin zioten lagunek urte luzez jarraitu zuten ohiturarekin, eta ia urtero jantzi ezberdin batekin irteten ziren kalera Jai Karnabalean. Kasik materialik erosi gabe sortzen zituzten Txikiteo Eleganterako trajeak. Horrela kontatu du Oiartzabalek: "Etxeko gortina zaharrekin, ohegaineko oihalekin eta parean harrapatutako tela zatiekin egiten genituen soinekoak. Ahizpa jostuna dut, eta hark egiten zizkidan trajeak". Nola janzten ziren gogoratu du Arregik: "Soineko ponpoxoak ziren garai hartan janzten genituenak. Gonak zabalak zein estuak ziren, eta askok bolanteak zituzten. Txaketak, berriz, estuak ziren, sorbaldetako babesekin. Era guztietako kapelak janzten genituen, baita larruzko osagarriak ere; gure amonenak eta". Antzinako arropek zaintza eskatzen dute, baina gaur egunekoek baino gehiago irauten dutela pentsatzen du Aranburuk: "Etxean dudan gona batek 150 urte ditu, eta erabilgarri dago oraindik". Mendizabalek azaldu duenez, Elegante Eguneko trajeak zein osagarriak sortu ez ezik, elkarbanatu ere egiten zituzten beraien artean. Trukatu egiten zituzten urtez urte, berrerabiltzeko. Arabako hainbat herritan Herri Inauteriak ospatzen dira, besteak beste, Zalduondon, Ilarduian, Eginon, Andoinen, Kanpezu, Kuartango, Salcedon eta Okarizen, eta horien berri ematen du bideoak. 2008an Arabako Herri Inauteriak Kultur (AHIK) elkartea sortu zen herri inauteriak berreskuratzeko eta ezagutzera emateko. Carlos Ortiz de Zarate, 'Arabako Herri Inauteriak' liburuaren egilea eta Lurdes Lekuona AHIK Kultur Elkarteko lehendakariaren hitzak jaso dituzte bideoan. Arabako herri inauteriak, Hirinet, 2014.
HARTZA eta PORREROAK 2007. urtetik Ilarduia, Egino eta Andoingo herritarrek inauteri ibiltariak ospatzen dituzte. Arabako herri txiki horientzat, negu gogorrean zuzeneko harreman izateko formula dira. Dudarik gabe, ondoen birsortu diren inauterietakoak dira, aurretik ikerketa lana egin baita, lan horrek pertsonaien eta herrietako ekintzen uztarketa ekarri du. Hautatutako data, "Ostegun Gizen" aurreko larunbata da. Goizean zehar mozorroak eta tresnak prestatzen dira. Hori dena, hamaiketakoaren laguntzarekin, beroan sartzeko babarrunekin; ia urtero kanpoko tenperaturak ez baitu animatzen paseatzera. Badaezpada, denak mugitzen gara, eskuak izoztu ez daitezen... eta are gutxiago ideiak... ditugun apurrak. Konpartsa Ilarduian osatzen da. Mozorroek “porrero” izena hartzen dute eta denetarikoak topatu ditugu: "atsoa", "kinkila-saltzailea" eta "latorrigilea"… eta hezur haragizkoa ez den pertsonaia bat: "lastozko gizona". Festa dantza batzuekin hasten da eta ondoren puska biltzen aritzen dira herrian. Txorizoa, arrautzak... ematen dizkiete. Eskertzeko joareak jotzen dituzte soinu gogorrak zabalduz halako paraje lasaian (Leze kobaren alboan kokatua). Kontuz izotzarekin, irristakor dago eta, bat baino gehiago erortzen da, baina ez dakiguna da izotza den arrazoia. Talde osoa herritik irten eta hurrengo herrira abiatzen da. Bidean, haur batzuek mozorroak xaxatzen dituzte: hau kantatuz: "Porrero, atera babak eltzetik, atera bat, atera bi, atera hiru, atera lau, atera bost...eta eman jauzi handi bat" (Itzulpen moldatua gaztelaniatik). Horiek 100 metroko errekorra hautsi nahian bezala jarraitzen diete kubotan daramaten errautsa botaz. Hobeto esanda, batzuek kuboa bera botatzen diote edo burutik bera husten diote ezustean harrapatutakoren bati, bere gorputza kolorez aldatuaz: grisa, zuria eta marroiaren artekoa (seguruenik lokatzagatik). Hurrengo herrigunera iritsi baino lehen, makila aldaketa egiten da bi herrien ordezkarien artean beste dantza batekin. Eginon, dantza gehiago. Orain, lastozko gizon bihurria, asto gaineko kulunkaren ondorioz, garraioz aldatzen dute. Animali batetik bira pasatzen da: bi mozorrok tiratako karro batera pasatzen da. Lan ederrak aldapan! Eskerrak plazan txokolatea eta torradak banatzen dituzten. Tripa berdinduta eta jada ilunduta, bukaerara iristeko prestatzen gara. Bidean, autobidearenn goian, berriro makila aldaketa, ordeka faltsu batean arnasgune bat, beste aldapa bat Andoinera iristeko. Herria zeharkatzen da, antortxekin gaua argituz. Momentuari emozio gehiago emateko, panpina epaitzen da. Denetarik egozten zaio: Uzta izorratu duten ekaitzak, herritarren zoritxarrak edo loteria ez dela tokatu. Hil behar den gaizkia denez, plazaren erdian erre egiten da. Akabo sinesgabearen salbaziorako itxaropenak. Horrela, urtero, sendotzen doa XXI. mendeko ñabardurak dituen aspaldiko tradizioa. Etengabe egokitzen delako mantentzen da; hurrengo urtean berriro egin dadin, aurtengoan hil beharra dauka. Debekuaren aurretik ospatzen zuten adinekoak falta dira: haurtzaroko bizipen moduan oroitzen zuten, desagertzen ikusi zuten. Txundituta geldituko ziren orain nola bizi duten ikusiko balute; berain oinordekoei utzitako bolborak luzerako metxa dauka. PERTSONAIAK - Lasto gizona: pertsonai nagusia , lastozko sakuekin egina - Gizenak sakuekin eginak, lastozko kapela buruan eta begitartea zapi batekin estalia, eskuan makila, puntan putxikak edo zaldi zurdileak, - Zamarrakoak: estalkiekin mozorrotuak,buruan kukurutxo kapelak koloretako zintekin eta eskuan makila luzea. - Hautsariak; sakua buruan eta aurpegia beltzutua artozko bibotearekin batera. - Farfailetakoak: buruan artilezko txanoa artozko hostoekin egina eta sardea eskuan. - Koloretakoak aurpegia mozorrotua, buruan artilezko txanoa lumekin apainduta eta eskuan karrakak eta txipli-txaplekin. - Latorregilea: arropa zikinekin eta lepoko luze eta zabal batekin. - Senar-emaztegai bikotea: gizona dotore jantzita buruan kopa altuko kapelarekin eta emakumea farfailekin. - Apaiza: botoiaz jositako sotanarekin eta teilarekin jantzia. - Atsoa: amantala eta lepo-oihalarekin. - Idi parea: gurdi kopuruaren arabera.
Desde hace unos años se está arropando al personaje central, Toribio, además de con los Katxis, con otros personajes del entorno para darle más personalidad y vistosidad al Martes de carnaval. De esta manera han ido acompañando a Toribio: Durillo, Juan el Lobo de Torralba del Río (hiedra), Cura de Bargota, Txorimalo de Soñano, los Frailes de Piérola, el Carbonero de Viloria, el Hombre del Saco (Forondilla), la Amama Kurruka de Birgara, Lentejuelas, Kostalerako Akerra, la Dama del Tabaco, el Caballo de Inta, la Osa de Ullibarri-Harana. |
2016ko udaberian aurkeztu zituen Laudioko udalak sei figuraz osaturiko Buruhandi eta Erraldoi mitologikoak. Aurkeztu ziren egun beran eman zen ezagutzera Sorginlarren, figurotaz arduratuko zen taldea. | Lezeagako sorginak Laudioko Herriko plaza hartu du arratsaldean. Bertaratutako dozenaka umeei laguntza eskatu die munduan soberan dauden gauza txarrak paper batean jasotzeko eta gero erretzeko. Haur pilok rotulkia hartu eta maltzurkeria islatzen duen zerbait idatzi dute, gero sorginak lapikoan erretzeko konjurua esanda. Ekintza horrekin amaitu dira Inauteriak herrian. |
| ERRE ZENITUZTEN SORGIÑEN Xabi Solano |
BASARATUSTEA - KANPORAMARTXOA
Basaratustea - “baso” eta “aratuste” hitzak elkartzeaz lortutako izena, hots, Basoko Aratustea- edo Kanporamartxoa – Orozko edo Arrankudiaga bezalako inguruko herrietan ezagunagoa-, Aratusteen bezperako domekan, herri-gunetik aldenduta dagoen toki baten ospatzen zen festa bat zen; Zorroztutako egurrezko makiletan, txitxi-burduntzietan alegia, txerrikiak jarrita, su ondora hurbildu eta goxo-goxo erretzera urreratzen dira Basaratuste-zaleak. Omenaldi xumea den bilkura honek, iragan igandea, otsailaren 19an, Lezeaga inguruetan hamarkada pertsona bildu zituen, laudioar Basaratustea, gure egutegiko hitzordu garrantzitsu bilakatze aldera.
Kanporamartxo o Basaratustea es una fiesta que se había perdido en la Cuadrilla de Ayala. Basaratuste (baso + aratuste: ‘carnaval del bosque’) o, en la comarca (Orozko, Arrankudiaga, Arakaldo…), Kanporamartxo. El domingo anterior al inicio de los actos de carnavales vecinos y vecinas de Laudio se reúnen en la ermita de San Juan de Astobitzako en el barrio de Larrazabal para rememorar la ofrenda de alimentos de cerdo al bosque para animarle en su próximo despertar de la primavera. Consiste en comer carne de cerdo (tocino o chorizos normalmente) que cada uno lleva, asados en un palo o pincho a la brasa.Un ritual que se ha recuperado y se completa con la medición del Roble de las mentiras o Guzuraretx.
Kanporamartxo o Basaratustea es una fiesta que se había perdido en la Cuadrilla de Ayala. Basaratuste (baso + aratuste: ‘carnaval del bosque’) o, en la comarca (Orozko, Arrankudiaga, Arakaldo…), Kanporamartxo. El domingo anterior al inicio de los actos de carnavales vecinos y vecinas de Laudio se reúnen en la ermita de San Juan de Astobitzako en el barrio de Larrazabal para rememorar la ofrenda de alimentos de cerdo al bosque para animarle en su próximo despertar de la primavera. Consiste en comer carne de cerdo (tocino o chorizos normalmente) que cada uno lleva, asados en un palo o pincho a la brasa.Un ritual que se ha recuperado y se completa con la medición del Roble de las mentiras o Guzuraretx.
Es un baile que tiene sus orígenes en Aretxabaleta. Aunque no se celebró durante años desde después de la guerra civil (desde 1934, según datos que hemos obtenido) en 1975 se recuperó la tradición, manteniendo la música y la indumentaria, pero no la letra, ya que la anterior era en castellano.
Este baile exige una ropa especial y concreta: una túnica blanca (lo que antiguamente era un camisón), la cabeza cubierta por un gorro o un pañuelo anudado, y en los pies, calzado que se usaba antiguamente, abarcas, alpargatas…y calcetines de distinto color. Además se lleva la cara manchada de carbón.
Este baile tradicional lo bailan el domingo de carnaval los chicos y chicas que ese año son Santa Ageda neska-mutilak el domingo de carnaval. Del año 2002 en adelante el baile se realiza a las 12:30. Y aunque en un principio el baile solo lo realizaban los chicos, a partir de 1998 las chicas también participan en él.
El grupo de baile está formado por 12 miembros y realiza el siguiente itinerario: salida del Ayuntamiento, da la vuelta en la calle más lejana, y regresa al viejo molino (lugar donde se sitúa hoy en día el Centro de Salud). Esto es, salir del Ayuntamiento, pasar por la calle Durana, dar la vuelta en la farmacia de la calle Mitarte y volviendo por el mismo camino, finalizar en el mismo punto en el que comenzó.
LA CANCION
Los dantzaris van acompañados por txistularis e interpretan una diana especial de carnavales. Mientras bailan cantan la siguiente canción:
Este baile exige una ropa especial y concreta: una túnica blanca (lo que antiguamente era un camisón), la cabeza cubierta por un gorro o un pañuelo anudado, y en los pies, calzado que se usaba antiguamente, abarcas, alpargatas…y calcetines de distinto color. Además se lleva la cara manchada de carbón.
Este baile tradicional lo bailan el domingo de carnaval los chicos y chicas que ese año son Santa Ageda neska-mutilak el domingo de carnaval. Del año 2002 en adelante el baile se realiza a las 12:30. Y aunque en un principio el baile solo lo realizaban los chicos, a partir de 1998 las chicas también participan en él.
El grupo de baile está formado por 12 miembros y realiza el siguiente itinerario: salida del Ayuntamiento, da la vuelta en la calle más lejana, y regresa al viejo molino (lugar donde se sitúa hoy en día el Centro de Salud). Esto es, salir del Ayuntamiento, pasar por la calle Durana, dar la vuelta en la farmacia de la calle Mitarte y volviendo por el mismo camino, finalizar en el mismo punto en el que comenzó.
LA CANCION
Los dantzaris van acompañados por txistularis e interpretan una diana especial de carnavales. Mientras bailan cantan la siguiente canción:
TXIN TXIN, TXIN TXIN
MAHATSA HELDU GABE DAGO
TXIN TXIN, TXIN TXIN
BAINA HELDUKO DA
TXIRIBITO TA ANDREA
JOAN ZIREN JATERA
TXIRIBITO HASERRETU TA
BOTA ZUN LAPIKU
MAHATSA HELDU GABE DAGO
TXIN TXIN, TXIN TXIN
BAINA HELDUKO DA
TXIRIBITO TA ANDREA
JOAN ZIREN JATERA
TXIRIBITO HASERRETU TA
BOTA ZUN LAPIKU
| TXINO DANTZAREN DOINUA |
| |
| |
Txapel Txin, el entrañable personaje ideado por Aretxabaletako Karnabalen Lagunak que anuncia la llegada del Carnaval, desde 2007. El pregonero que se ha granjeado el cariño de los aretxabaletarras estará acompañado por su hermano pequeño, Txapel Txin txiki, la careta en forma de cabezudo que se ha confeccionado pensada para los niños. |
| |
Siguiendo la tradición y para dar fin a la fiesta, desde el año 1987, el martes de carnaval se realiza el entierro del Txin. En este acto, hacia las 22:00 horas los atxabaltarras se reúnen en la calle Mitarte vestidos de luto riguroso y llevando una vela en la mano. Acompañados por la marcha fúnebre, los Santa Ageda neska-mutilak de ese año llevan el ataúd hasta la plaza del pueblo. En la misma plaza, y mientras se quema el ataúd, la gente arroja las velas encima del féretro.
Donapaleun ospatutako Santibaten, zirtzil maskaraturik, trikitilariak lagun ibili ziren karrikaz karrika, ostatuz ostatu bertsotan eta kantari. Sasoiko usaian, eskean betiere.
Zirtzil ausartek bertsolarien tokia hartu zuten giro biziak kitzikatuta, eta gaueko oren txikietan jada desagertu ziren.
Zirtzil ausartek bertsolarien tokia hartu zuten giro biziak kitzikatuta, eta gaueko oren txikietan jada desagertu ziren.
SANTIBATE GAUEKO ZIRTZILAK
Igandean izanen ditugu berriz ere, karrikan lehenik, Libertimenduan gero, plazan: koloretsuak eta indartsuak.
Amikuzeko inauteriak dira, Donapaleun. Eskualdeko gazteak harrotuta daude, zirtzilez mozorroturik, dantzarien nola bertsolarien gisara. Kabalkada goizeko 10etan abiatuko da Frantziskotarren egoitzatik.
Karriketan barrena itzulika-itzulika ibili ondoren, abere merkatuko plazan emanen dute emanaldi nagusia. Kartsuki, usaian bezala. Arras trebatuta heldu omen dira.
Ondoren, bazkaria eginen dute eta bisitariak gogotik errezibitzeko daude Amikuzeko lagunak. Hona beren deia: “Udaberria heldu da emeki, baina negua ez da arras joana. Zatozte bihotza berotzerat”.
Zirtzilak Baiona hartzen dute,zirtzilen gaua ospatu eta eskean aritzen dira. Abiatzea Espainiako Atetik izanen da arratsaldeko 19:00etan.
Ostatuz ostatu ibiltzen dira zirtzilak “xingar edo lukinka” zatiaren eskean “Agur etxeko nausia” kantatuz
soinuan eta bertsotan.
Ibilbidea: Bar Basque – Fandango – Sankara – Kalostrape – Pyrénées
Gauerditan: Odolki jatea Epaiskan
Ostatuz ostatu ibiltzen dira zirtzilak “xingar edo lukinka” zatiaren eskean “Agur etxeko nausia” kantatuz
soinuan eta bertsotan.
Ibilbidea: Bar Basque – Fandango – Sankara – Kalostrape – Pyrénées
Gauerditan: Odolki jatea Epaiskan
AINHOA SUKIA
Musika Irakaslea
UKELELEA Web-Blogean sartu nahi baduzu irudian klikatu
Artxiboak
Mayo 2022
Abril 2022
Marzo 2022
Febrero 2022
Enero 2022
PIANO BIRTUALA
Kategoriak
Todos
Acordes
Akordeak
Aratusteak
Ariketak
Bitarteak
Carnavales
Cuento
Eguen Zuri
Ejercicios
Entonazioa
Erritmoa
Escalas Menores
Escape Room
Eskala Minorrak
Historia
Ihauteriak
Inauteriak
Intervalos
Ipuina
Jolasak
Juegos
Partiturak
Piano
Pianoa
PlayAlong
Soundslice
Tonalidades
Tonalitateak
CARRILLÓN Mº.J Sanchez
METRONOMOA
Web interesgarriak
Clase de música 2.0
@Crea-conTIC
@mariajesusmusic
Recursos musicales
Materiales y Recursos
Almudena Lenguaje Musical
@almudenalmcjm
De todo un poco...
De todo un poco Youtube
Lenguaje musical de Fátima
Aula musical de Adriana
Creadoras de la historia
Josu Elberdin
Doremi musika bizi
Recursos profes de música
mjpedagogiamusical
Mª.J Sanchez Parra
Educacontic
Musikarma
Musika eta Euskara
Musika jaio gara
Begodanzas
Música Encriptada
Mr Noé
Uirá Kuhlamann
Bedenden Oyuna
FIER
Santi Serratosa
Pedagovila
Jaime Altozano
Antonio Domingo
Musikawa
Visual Musical Minds
Bustovega
CM ediciones
Eresbil
Koralakeae
Gipuzkoako Abesb
Musikene
EHME
Europa Cantat
citttolosa
Segundo Olaeta
SOME