1983ko aratusteetan, Markina-Xemeinengo aratusteetan egindako zaragi-dantza, Hartzaren dantza eta antzar jokoak filmatu zituen Jexux Larreak, Argiako dantza-maisuak. Markina-Xemeingo aratusteetan, 1975. urtean berreskuratu zituzten Saragi-dantza eta Hartzaren dantzak. Dantza hauen berri ematen zuten dokumentu eta agiriak bildu zituzten Zerutxu dantza taldekoek, eta adineko hainbat markiñar eta xemeindar elkarrizketatuz garai bateko aratusteak ospatzeko modua berreskuratu zuten. Aratuste igandez ateratzen dira saragi-dantzariak Markina-Xemeinen.Markinako aratusteetan Zaragi dantza dantzatzen dute zortzi lagunek eta zahagia darama beste batek. Horien aurretik hartzaren pertsonaia ibiltzen da, zaintzaile batekin, inguruko jendea izutzen. Antzara-jokoa ere ospatzen da, zaldi gainean.
ZARAGI DANTZA
0 Comentarios
Libertimenduen Jadanik izurritearen hirugarren urtean sartuak gara, eta tuneleko argia ikusten dugun arren, oraino ez gara irteerara iritsi. Herriak bizi nahi du, osasunez, alaitasunez eta bizimodu normala eginez. Horren froga argienak momenturik txarrenetan ere, herrietan izan diren ekitaldi eta besta girokoak. Aurtengo agenda bete-betea etorri zaigu Iparralde miresgarri honetan. Barkoxek bere maskarada bukatu orduko, Atharratze-Alozeko gazteek hartu dute lekukoa eta hor dabiltza asteburu oroz Xiberoko bazterrak pizten. Lapurdin kaskarotak, hartzak, kotilungorriak, zirtzilak… herriz herri eta etxez etxe dabiltza, eta laster sorgin gau eta Zanpantzarren tenorea iritsiko zaigu. Baxenabarren, berriz, santibateak pasa ondoren, libertimenduen ordua iritsi zaigu. Eta a zer nolako indarraz, gainera! Otsailaren 6an jokatu zuten aurtengo lehena Bidarrain, Baigurako Libertimendua deitu dutena, Baigura mendi zoragarriaren itzalpeko Lekorne, Makea, Luhuso, Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri eta Suhuskuneko gazteek antolatua eta jokatua izan baita. Baina ez da aurtengo bakarra, ez, inolaz ere, segida ederra baitago zain. Otsailaren 13an Amikuzeko libertimendua izanen da, Amikuzen, 27an Iruñean eta Donibane Garazin (azken hau, Leire Hiribarne musikariaren heriotza tragikoaren ondorioz, bertan behera utzi dutena), martxoaren 5ean Baigorrin, martxoaren 12an Hazparnen eta martxoaren 13an Oztibarren. Badugu, bada, zer ikusi eta zertaz goza! Nafarroa Beherean bada indarra, bada kemena, bada euskaldun izaten jarraitu nahi duen gazteria, eta urte oroz erakusten dute herrialdeko herrietan antolatzen dituzten era guztietako kontzertu, dantza saio, kultur ekimen… kabalkada-tobera eta libertimenduekin. Kabalkada-tobera indarrez pizten jakin zuten, eta urtero bizpahiru egiten dira, Baxenabarren eta baita Lapurdiko hainbat herritan ere. Eta orain, gauza bera gertatzen ari da santibate eta libertimenduekin. Jadanik, azken bospasei urte hauetan, sare moduko bat antolatzen ari da baxenafar herrietan, gero eta zabalagoa eta aberatsagoa den sarea. Azken urteetan Iruñea hiri buruzagi ederrean ere egiten dituzte eta arrakasta handiz, gainera. Zer dute nafarrek odolean halako pizkundeak sortzeko? Miresgarria, benetan! Ni, hainbat adiskiderekin batera, Bidarraira hurbildu naiz aurten. Hotz handia bazen ere, herria jendez mukuru zen, zahar, gazte zein haur, bazter guztietan pozik eta alegera. Musuko edo maska gutti, kanpoan bat ere ez, eta ostatuetan esku baten eriez kontatzeko modukoak. Jendeak bizi nahi du, izurritea gibelean utzi nahi du, eta bihotz-gogoak bizi-grinez piztu. Eta hori nabari zen Bidarrain. Bizitzaren itzulera zela iduritu zitzaidan niri. Hasteko hitzordua goizeko 10,30etan finkatua zen, eta horrela hasi zen. Baigura mendi magaleko bide batetik jaitsi ziren herrira, zapurrak buruan, makilaria, bolantak, andere xuriak, zirtzilak, bertsolariak eta musikariak haien gibeletik. Lagun talde eder, alai eta airosa zen. Ohiko ahaireak urruneko belarrietaraino iritsi ziren. Anartean, pilota-plaza zabal eta ederra jendez mukuru zen, eta libertimenduko arizaleak erdi gunera sartzen hasi ziren, pittaka-pittaka, lehen dantzak eskainiz. Gero gerokoa, dantzak, kantak, antzezpenak… Ikusliarrek lorioski jarraitu zuten gazteen libertimendu-jokoa. Baiguratik eta inguruko mendietatik haize hotz-hotza zetorren arren, zirtzilek, erdi biluzik, eta oinutsik ainitzetan, haien joko alaia erakutsi zuten, karkaila handiak sortaraziz. Odol gaztea beti garaile! Hiru oreneko ekitaldia izan arren, fite pasatu zen dena, hotzak akabatzen zen publikoarentzat. Gorputzak hotz baina bihotzak bero! Hunkigarria izan zen Leire Hiribarne Lasako neska gaztearen omenez eta oroigarriz, dantzatu zuten aurresku solemnea eta baita Patxi Hiriart eta Maddi Sarasua bertsolariek eskaini bertso sentikorrak. Baxenafar ihautearen lehen zatian, hau da, santibatetan, neguko indar ezkorrak izaten dira nagusi, eta hori idurikatzen dute dantzetan, zirtzilek bolantak uxatzen baitituzte. Libertimenduan, berriz, alderantziz da, bukaera aldean egiten duten dantza baten bidez, udaberriko indarren garaipena islatzen baitute, eta bolantak zirtzilei gailentzen zaizkie. Hori izan zen Bidarrain gertatu zena. Zirtzilek aitzin egin zieten bolantei, baina azkenean bolantak ziren nagusitu. Udaberriaren etorreraren iragarpena izan zen, aurten lehena, baina herriz herri, libertimendu guztietan aldiro agertuko digutena. Libertimenduak badu teorika bat, Antton Lukuk “Libertitzeaz” liburu zoragarriarekin ikertu eta zabaldu zuena. Lukuk badu merezimendu handia, bera izan baita libertimenduaren berpizkundean sustatzaile eta zabaltzaile sutsuenetako bat. Pilota-plazako jokoa bukatu ondoren, jendea herriko ostatuetara hurbildu zen eta hor izan zen giro polita, baita ordubietan hasi zen herri bazkarian ere. Aurten, Baigura itzalpeko gazteek bidea ideki dute jadanik, eta laster amikuztarrek segida emanen diote. Nafarroa Beherean libertimenduaren sua piztuta dago eta udaberriari deika ari zaizkio. Bedatse berria goxo eta osasuntsu etor bekigu! ZAPURRAK DANTSARISAK ZIRTZILAK
Gipuzkoan Inauterien Jaiak 1936ko Gerra Zibilaren ondoren debekatuak izan ondoren ahaztu egin ziren. Herri gutxik ez ezik, hauek Udaberriko Jaiak bezala ospatzen zituzten, gainontzekoek ospatzeari uko egin zieten, nahiz eta tradizio zahar hauek ez ahaztu. Debekuaren altxatzearekin batera ospakizun hauek berpiztu egin ziren, batzuek kutsu urbanoagoarekin (desfileak, karrozak, mozorroak,...) eta besteak tradizio handiagokoak, Ohizko Inauteriak, bertan diru-eskeak, dantza tradizionalak eta bestelako konpartsak burutzen zirelarik. Lizartzan 1955ean nekazal-inauteria berreskuratzen da, dantzari, puska-biltzea, mozorroak eta abarrekin... Aipagarria da gaur egun Otsolar dantza taldeak inauterietan kaleratzen duen Lizartzako Ihaute Dantza. Dantzarien taldeak, kapitainak, sarjentuak, zaldidunek eta espentzieroek (zerbitzariek) osatzen dute konpartsa. Larunbata Goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, "Diana" abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian. Igandea Goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. EGITARAUA OTSAILAK 4, OSTIRALA 19.30: Gipuzkoako inauterien gaur egungo argazki bat. OTSAILAK 12, LARUNBATA 12.00: Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren, antzerkia eta Otsolar Dantza Taldearen emanaldia. OTSAILAK 18, OSTIRALA 14.15: Eskolak antolatuta mozorro festa. OTSAILAK 19, LARUNBATA 7.00: Plazan elkartu dantzari, txantxo eta txistulariak. Denok batera, "Diana" abestuz hasiko dugu inauteria. 7.30: Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 10.00: Etxe-zahar baserrian geldialdia. 12.00: Mozorroen eta txarangaren irteera Joxe Mariko aparkalekutik. 13.30 aldera: Arrateko zubian denok elkartu ondoren, herriko plazan bazkari autogestionatua. 18.00: Joxe Mariko aparkalekuan bildu eta plazara jaitsi ondoren, bertan "Lizartzako talogileak" egindako taloak jateko aukera izango da. OTSAILAK 20, IGANDEA 10.00: Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12.00: Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen. Ondoren, Lizartzako Inauteri Dantzak plazan. Amaieran, Luzea saria emango da. 14.00: Herriko plazan bazkaltzeko aukera, bakoitzak etxetik ekarritako bazkariarekin. 17:30: Andoni Ollokiegiren kontzertua. 19.30: Plazan "ijitoa" errez inauterien amaiera PUSKA - BILTZEA
Euskal Herriko lehen ihauteriak eskualde honetan ospatzen dira, eta supean amaitzen duten pertsonaia maltzurrez beterik dauden jai hau berreskuratzeko bidean dago. Ihauteriaren ospaketa ihauteri ofizialaren aurreko larunbatean egiten da, eta musika, mozorro eta kalejiraz beteriko eguna da. Mundu guztiak, eta bereziki haurrak, eta gazteak, mozorratu eta herriko kaleak alaitzen dituzte. Festa zanpanzar desfile batekin, musikariekin, oinarri mitologikodun panpinei... amaitzen da. Aittezarko Larraungo inoteetako pertsonaia propioa da, Lantzeko Miel Otxi-nen parekoa. Janzkera berezia du, kolore biziz beterikoa. Urte pilo batez larraundarrek ikusi ez duten laguna aurten berriro ere beren artean izango dute, El carnaval de Lekunberri es efímero, pero intenso. Apenas dura 24 horas, pero atrae especialmente, tanto a sus vecinos como a los visitantes de los alrededores. Eso sí, siempre es sábado, el sábado anterior al sábado de carnaval oficial. Y todo el mundo se disfraza. Los actos comienzan a media mañana, con un almuerzo en el frontón de la localidad, donde se reúnen cientos de personas, todas ellas disfrazadas. Los niños suelen tener su peculiar cita algo más tarde, en la plaza, donde se reparte un aperitivo amenizado siempre con una charanga. A mediodía arranca una ronda por la parte vieja que, por la tarde, se amplía con la visita a las zonas más nuevas del pueblo. Y, al anochecer, se celebra el tradicional desfile, que siempre culmina con el acto más emblemático de la fiesta: la quema del malvado Aittezarko. Viernes A las 12h Ronda por el pueblo amenizada con música. Después, danzas, música y aperitivo en la plaza del pueblo. Para terminar, quema del “Aittezarko”. Sábado A las 12h ronde por la parte vieja del pueblo y a las 16h por la nueva, con txaranga. A las 19h ronda con los personajes de carnaval y el “Zanpantzar” de Irurtzun. Para terminar quema del del “Aittezarko”, figura local del carnaval. AITTEZARKO. (EL MALO) MUÑECO DE SACO RELLENO DE PAJA, CON UN TRAPO POR CARA Y CUBIERTO CON UN SOMBRERO DE COLORES. LANDARRA. (LA COMPAÑERA) JOVEN VESTIDO DE MUJER QUE LLEVABA EN SUS BRAZOS UNA NINIA O CRIATURA ( UN TROZO DE MADERA ENTRE LOS BRAZOS) MOZORROAK. (EL CORTEJO DEL MALO) DISFRAZADOS Y ENMASCARADOS CON UN TRAPO O CARETA, RECORRIAN TODO EL PUEBLO Y GOLPEABAN A NIÑAS Y NIÑOS CON VEJIGAS DE TERNERO QUE LLEVABAN EN EL EXTREMO DE UN PALO. MUTILAK JOVENES VESTIDOS DE DANTZARIS, ACOMPAÑAN SIEMPRE AL CORTEJO DE CARNAVAL. VAN VESTIDOS CON BOINA ROJA, TXAPELA ROJA, CAMISA Y PANTALÓN BLANCO, ALPARGATAS BLANCAS CON CINTAS ROJAS. Además son personajes característicos de carnaval todos los animales símbolos de invierno como el oso, el lobo,
ARATUSTE ALAI ESTUDIANTINA Frankismoaren lehen urteetan aratusteak debekatu egin ziren. Isilune horren ostean, Higino Etxeberriak berreskuratu zuen estudiantina 1948an. Hala ere, aurreko urteetako utzikeria eta debekuen ondorioz, partitura gehienak galdu edo erre egin ziren, eta urte horietan lan gogorra egin behar izan zuten estudiantina berriz ere martxan jartzeko.Hauek dira kanta ezagunenetako batzuk: Arranegi, Gabota 2, Otoio, Gabota 4, Paparduak, Biribilketa, Eskolape, Kaltzapintxo, Aittitta Makurra, Karraspio, Zumatzeta, Sugelandaria, Maite, Hamalau Kirriskarro, Talatik Portaleraino, Lekitto bai polita, Kukua, Trabola, Kanal de Mantxatik, Otzaratxu bat.2010. urtean Traola jujian. Lekitton kantaten I. liburuan bildu ziren abesti horietako asko.
ATSAURETUAK
Leitzan, Inauteriak "Ioteik" deitzen ziren eta zoritxarreko 1936 dataren aurretik oso aberatsak eta errito ederrez hornituak ziren, Gaur egun, gurdiak, eskea... heldu da kolorea eta umorea. Ostiralean hasi eta asteartera bitarte festarako aitzakiarik ez dute faltako Leitzan. Urteroko osagaiak izanen dituzte inauteriek: eskolako umeen kalejira, gurdien desfilea, herriko eta baserrietako eskeak, Atekabeltzeko festa eta atsaure kalejira. ATSAURE KALEJIRA Gorriztaran, Sakulu, Erreka eta Arkixkil auzoetako baserrietan barrena ibiliko dira herritarrak eskean. Musika izaten da gehienetan festa giroa pizten duen txinparta eta Leitzako inauterietan ere, badira herria guztia dantzan jartzen duten doinuak. Leitzako inauterietan izan den orok aditua izanen du Arbola doinua «kanta horrek bere toki propioa hartua dauka Leitzako inauterietan», baina ez da bakarra, «Arbola doinuak, Frankiko trenak eta txistuarekin jotzen ditugun dozenaka piezek osatzen dute inauterietako giroa». Txaranga, txistu eta bestelako musikarik gabe, inauteriak ez lirateke direna izanen. BASERRIETAKO ESKEA LIZARRALDEKO HERRI INAUTERIAK-CARNAVAL DE TIERRA ESTELLA OTEITZA - LIZARRA - LARRAGA - SARTAGUDA4/23/2022 LIZARRALDEKO HERRI IHAUTERIAK Urtero bezala, inauterien festa Nafarroa osora hedatzen da eta, jakina, baita Lizarraldean barrena ere. Ospakizunen ziklo zabal honetan badira bereziak diren batzuk, Herri Inauteriak izendatuak. Hauek magiaz blaitzen dituzte txoko guztiak, izaki mitologikoak haien gorde lekuetatik ateratzen dira eta gure herri eta hirietako karrikak ibiltzen dituzte. Honela, Oteitzan hasi eta Sartagudan bukatu harte, Larraga eta Lizarra ere bisitatuko dituzte Akerbeltzek, joaldunek, Herensugek, ikazkinek, alargunek, momotxorroek, lamiek, sorginek, Artabakoitzek… Natura berpiztera aterako dira karriketara, negua atzean utzi eta udaberriari ongi etorria emanen diote. Antolatzaileek nabarmendu nahi dute Herri Inauteriek gero eta erro sakonagoa dutela Lizarraldean eta mozorroak egiteko tailerrek ere, gero eta partaide gehiago dituztela; adibidez, Sartagudako alargunak edo Lizarrako ikazkinak egiteko tailerrak, edo Artabakoitz erraldoi berria sortzeko Oteitzan. Halaber, entitate antolatzaileek nabarmendu nahi dute tokian toki egiten den lana izanik ere, eskualdeko ikuspegiarekin egiten direla, bai egutegia antolatzen eta baita lanak partekatuz: esperientzia eta ideia trukea, beste herrietako inauterietan parte hartzen… Honela, ez da harritzekoa Larragako joaldun bat Oteitzan ikustea, edo Sartagudako alarguna Lizarran, edo Oteitzako momotxorroa Sartagudan, edo Lizarrako Aker Larragan. Elkarlanak eta herrien arteko trukeak Lizarraldeko herri inauteriei zentzua eta itxura ematen diote. OTEITZA Oteitzako herri inauteriak 2015ean abiatu ziren, herritar gutxi batzuk gaitekin kalera atera eta `Larragako Joaldunen´ zintzarriekin karrikara atera zirenean. Kalejira horretarako 18 pertsonaia prestatu zituzten, eta osotara hogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten. Ez zegoen ikuslerik karrikaren alboetan, ezta jendetzarik esperoan herriko plazako sarreran, Rason. Justu bizilagunen bat edo beste hurbildu zen etxeko leihora kalejira ikustera, zalapartak harrituta edo; edo, agian, konpartsa lagundu zuten elur malutak ikusteko asmoz. Zorionez, gauza asko aldatu dira herri inauterien hastapen xume hartatik, ordutik hitzordu ezinbestekoa bilakatu baita oteitzarren festa-egutegian. 2016 urtetik OTEITZAKO ARRANO KULTUR ELKARTEAk antolatzen du ekitaldi hau eta, jada, 100 bat pertsonaik osatzen dute kalejira; eta hauei batu behar zaie Lizarratik, Larragatik eta Sartagudatik etortzen hasiko zirenak. Urtez urte gero eta lagun gehiagok parte hartzen dute, gazte gehiagok, eta ez soilik egunean bertan janzteko, baita aurreko tailerretan eta entseguetan ere. Tailerrek lau hilabeteko iraupena dute eta, hauetan, hainbat izaki sortu eta berritu dituzte (Behorra, Basurde, Gardatxo, Akerbeltz…). Erraldoi berria ,Artabakoitz, eta Erroekin batera, (hauek ere berriak) eta zakuzaharren laguntzarekin, Turtumendiako Mari jainkoaren abisua ekarriko digute. LIZARRA Lizarrako herri inauteriak 1993 urtetik ospatzen dira. Joan den mendean La Bota Elkarteak sustatu zuen eta Aldabikaren erretzea eta palokiak izan zituen hasierako protagonista. Eskualdean ospakizunik iraunkorrena eta egonkorrena da. 2009an pertsonaia berria batu zitzaion Ikazkina batu zitzaion, berezko dantza eta abestiarekin. Inauterien aurreko astean hainbat tailer egiten dira, norberak mozorro ezberdinak prestatu ahal izateko: Ikazkina, sorgina, lamia, e.a. Herri inauteriaren ospakizuna Remontival ikastetxeko ikasleek kalejirarekin hasten da,ikastetxetik Foruen plazara. Larunbatean, herri inauterien egun handia izanen da. LARRAGA Larragako herri inauteriak 2012an hasi ziren ospatzen, Urnia dantza taldeak eta Larragako Joaldunek bultzatuta. Festa honen ekitaldi nagusia kalejira izanen da. Partaide izanen dira, aipatu Joaldunez gain, Larragako txistulariak, Alegría Raguesa Musika Banda, erraldoien konpartsa, Urnia Dantza Taldea eta Larragako Gaztelu Gaiteroak. Kalejira Foruen plazatik abiatzen da eta bertan izanen dituzte lagun Oteitzako, Lizarrako eta Sartagudako izakiak. Ibilbidea Udaletxe plazan amaitzend a, eta Miel Otxin erre eta gero salda beroa eta txistorra eskaintzen dira. SARTAGUDA Sartagudako herri inauteriak aipatu lauren artean gazteenak dira. Nafarroa Aurrera Elkarteak antolatu zituen lehenbiziko aldiz 2018an, eta bere kontakizunaren ardatz nagusi dugu Memoria Historikoa. Alargunen Herria bezala ezagutzen den herri honetan, herri inauterietako berariazko pertsonaia sortu dute, alarguna hain zuzen ere; alargunak herrian barrena ibiltzen dira, Torrijos pertsonaia epaitzen dute eta ondoren erretzen dute. Pertsonaia hau Ramiro Torrijosengan oinarrituta dago, Infanterriko Dukearen administraria Sartagudan XX mendeko bigarren hamarraldian. Bera izango zen 36an herriak jasango zuen errepresio bortitzaren erantzule nagusia. Eskualdeko beste herri inauterietako kideek lagundu eta parte hartzen dute Sartagudako herri inauterietan. Honela, Momotxorroek, Akerrek, Ziripotek eta bestelako izakiek osatu egin dute tokiko historia ardatz duen festa hau. Aurten pertsonaia eta osagai berriak sortzen aritu dira urtarrilaren erdialdetik egiten ari diren tailerretan. Sartagudako herri inauteriak pilotalekuan hasten dira. Bertan izanen dira Ibaialde Ikastolako Txikien Dantza Taldea. Ondoren,kalejira abiatuko da eta honetan alargunek Torrijos paseatuko dute herrian barrena, gaita, trikitixa eta txistuen musika lagun.Foruen plazan epaia irakurriko dute eta Torrijos erre. Herri Inauteriak afari herrikoi batekin amaituko dira, igerilekuetan. Antolatzaile: Arrano Kultur Elkartea (Oteitza). Festa Giro (Estella-Lizarra). Larragako Joaldunak, Urnia Dantzak Taldea (Larraga). Nafarroa Aurrera (Sartaguda).
Arruitzen, inauteritan Attezarko herrian barna ateratzen dute. Goizean puskabiltza egiten da etxez-etxe. Auzokideek emandako janariak eta inguruetako "izpiritu txarrak" biltzen dituzte herritarrek, geroago bapo bazkaldu eta iluntzean, suaz lagundutako suzko kalejira ikusgarria egin ondoren, plazan Attezarkoren erreketa egiten da. ATTEZARKO SUZKO KALEJIRA ATTEZARKOREN ERREKETA Argazkiak: Juansarenea Nekazaletxea / Casa Rural Argazkiak: MAILOPE
Inauteri larunbatean mozorro festa ederra ospatzen dute Lakuntzan. Lagun ugari biltzen dira bazkari herrikoian. Asteartean etxeko txikienek atzera ere mozorroa jazten dute eta zatamarroak ateratzen dira kalera. Ihotean zatamarroek Lakuntzako kaleak hartzen dituzte Makila eskuan, aurpegia estalita eta txanoa buruan, "Zatamarro begigorri, urtien behin etorri…" kantatzen dutenen atzetik ateratzen dira korrikan. Txokolate-jana eta txikienendako festatxoa ere izaten dute ZATAMARROAK
Isaba, como tantos otros pueblos, empezó de nuevo a celebrar los carnavales en el último cuarto del siglo XX. Nada tenían que ver con aquellos del siglo XIX, pero no por ello eran menos divertidos. Música, disfraces, cenas..., eran los aditivos necesarios. A pesar de ello, en muchas de las ediciones carnavalescas, se llegó a recuperar la figura de la AMANDIXARKO (AMANDITZARKO, AMANDIZARKO, AMANDITXARKO) . Isaba puede hoy hacer gala de poseer el carnaval más documentado de cuantos existieron en esta provincia en el siglo XIX. PERTSONAIAK
MOZORROBELTZ MONDONGUERAS
|
|