Donibane - Ziburuko ihauteriek aste oso bat iraunen dute. Pasa den larunbatean Hartzaren egunarekin abiatu ziren Donibane Lohizuneko eta Ziburuko karriketan, Hartza, Zirtzilak eta Begiraleak taldeko dantzariek alaiturik. Bi egunez pausatu ondoren, gaurtik aurrera festak berriro hasiko dira hurrengo larunbata arte. Gaur, bihar eta etzi, Donibane Lohizuneko Sardina erretegian iraganen dira animazioak. Ostiralean Sorgin gaua Ziburuko pilota plazan eginen da, eta biharamunean, "Hiruburu" gaitzat duen desfilea ber tokitik abiatuko da. SORGINAK JOALDUNAK Hiruburuak ihauterietako pertsonaiak dira, eta Hiruburuen sinbolika denborarekin lotuta dago. Dantzari bakoitzak eramaten dituen hiruburuen araberazkoak. Sei dantzari izanez, hemezortzi buru jira biraka ibiliko dira. Haien artean Zibuloia, makilak eramaten dituenak eta dantzak eta soka zuzentzen dituenak. Zazpi parte dituen dantzak hamar minutu irauten ditu. Hiruburu dantzan Donibane eta Ziburu aipatuak dira, lehenik, "Begiraleak" taldearen dantza bat delako, gero azken zatian kantatzen den kantuan bi herriei oihu egiten zaielako, bi herriko jendei ihes egiteko aholkatuz, batez ere euskaltsasuna galdu duten guziei. "Huru Huru" oihua da pertsonaien aho adierazpen moldea, Doinbane Ziburu, Hiruburu hitzekin errimatzen duelako baina ere bildurrarazteko ohiko oihua delako.Hiruburu dantzak zazpi pertsonaia ditu, eta bakoitzak bere betebeharra eta bere esanahia dauzka. Zibuloia dantzaren antolatzailea da eta makil eramailea. Beste sei dantzarien hiru buruak denboraren adierazgarriak dira : oraina (dantzariaren burua), geroa (handiena), eta iragana (neurri erdikoa). Dantzari bakoitza denboraren zati bat: ordua,eguna, astea, hila, urtea, mendea. Loziak ordua adierazten du, Buhiak eguna, Neruak astea, Loneziak hila, Donzibuak urtea, eta Nerabuak mendea. Hiruburuen sinbolika denborarekin lotuta dela jakin behar da. Erdiko burua, dantzariaren egiazko burua, orain bizi da, gaurko egunean, oraina da. Goian dagoen burua aintzinera begira dago, etorkizunari begira, eta biharko euskaltasuna atxiki nahi du, batez ere euskara eta euskal ohitura garrantzitsuak, ihauteria adibidez.Hirugarren burua, iraganarena da, aholkularia, orain arte Euskal Herrian gertatu direnak gaurko buruari kontatzen diona, esperientziaren ahoa. Hiruek bat egiten dute eta itzulika dabiltzatenean, istorioak, gaurrak eta geroak izan, izaten eta izango dituzten gorabeherak erakusten dituzte. HIRUBURUAK
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|