Ohi bezala, goizean goizetik hasiko dira koko-dantzari eta koko-marruak baserriz baserriko kuestazioan. Aurreko urteetan Arrate-balle, Gorosta, Mandiola, Agina eta Otaola-Kinarra auzoetan barrena ibili ondoren, aurten Arrate Balle eta Gorosta inguruko baserrietan zehar egingo dute koko-eskea bi taldetan banatutako 50 bat partaideek. Hori bai, lehen agerraldia, goizeko 8.30etan Merkatu Plazan egingo da ohi bezala, eta ondoren hasiko da baserriz baserriko ibilbidea. Koko-eskea egun osoz luzatuko da, eta arratsaldean, 19.00etatik aurrera Eibarko erdiguneko kaleetan, Zuloaga, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan ibiliko dira koko-dantzariak eta bertaratzen den koko-dantzariz mozorroturik dagoen edonork lagunduta. Koko-dantzen inauteria 2008an jarri zuen martxan Kezka dantza taldeak, aratusteak ospatzeko molde tradizionalean oinarrituta, eta konpartsan parte hartzen duten pertsonaia guztiak arketipo zaharretan inspiratutakoak dira, nahiz eta Eibarko ezaugarri propioak dituzten. Makila-dantza egiten dute koko-dantzariek, eta haien inguruan jira-biran eta zalapartaka aritzen dira mamarru, burburixo, masusta eta bestelako koko-marruak. Baserrietan eta kalean koko-dantza egiten dute, fox-trota, makila-dantza eta arin-arina biltzen dituen dantza, eta aurten, arratsaldeko kalejiran dantza berri bat estreinatuko dute.Eibarren 100 baserritik gora daude eta zaila ikusten genuen denak urte batean bisitatzea. Horrela, urtero ingurune bat egiten joan gara, urte batean 30 baserri egin genituen eta besteren batean 20, eta aurten ere 20 inguru ditugu aurreikusita. Horiekin, lau urteotan, buelta osoa osatuko dugu. Koko-marruen soka-dantza Arratsaldean, Eibarko kaleetan egingo dugun kalejiran, dantza berri bat estreinatzeko aukera izango dugu: koko-marruen soka-dantza. Sabin Bikandiren musika eta Patxi Labordaren koreografiatik abiatuta prestatutako dantza da. Hamar koko-marruk dantzatuko dute soka-dantza berezi hau: Koko-buruzagixa, Batista kojua, Arraguetako Ama Birjina, Kattalin, Manuela, Don Eusebio, Maria, Petra, Hartza eta Martin Perratzailiak. PAGUANEKUAK, JUAN eta JUANA PAGO MARTIN PERRATZAILEA KATTALIN eta MANUELA BATISTA KOJUA eta ARRAGUETAKO AMABIRJIÑA ON EUSEBIO MARI eta PETRA HARTZA DANTZARIAK KOKO-BURUZAGIA MASUSTAK AXERIXAK SASIKARTIA
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|