Inauterietako egitarauaren barruan, Jalgi Dantza Taldeak antolatzen du kalejira hau. Galtxagorrien jaitsiera egin zuten 2020an lehen aldiz Galtxagorri, lamia, sorgin, jentil, zanpantzar edo Mariren paperean ikusi ahal izan ditugu parte-hartzaileak, eta giro ederra zabaldtzen dute herrian zehar. Imanol Urbieta Musika Eskolatik abiatzen dira, eta Zigordia kalea, San Frantzisko eta Kale Nagusia zeharkatzen dituzte. Ondoren, geldialdia egiten dute Musika Plazan eta bukatzeko, Lege Zaharren enparantzan azken ekitaldia egiten da, akelarrea. GALTXAGORRIAK LAMIAK MARI SORGINAK HERENSUGE JOALDUNAK EGITARAUA 2022
OSTIRALA 16:30 – 19:30 (Ludotxo ludoteka): Makillaje saioa eta mozorrotzea ludotekako materialarekin, 4-8 urte bitarteko haurrentzat. 18:45 (Musika Eskolatik aterata): “Galtxagorrien jaitsiera” Jalgi dantza-taldearen eta Zarautz TRIK-en eskutik. LARUNBATA 12:00 (Modelo Aretoko balkoia): Koxme baleak txupinazoa botako du, Joselontxos txarangak girotuta. 12:00 – 14:00: Joselontxos txarangak herriko kaleak alaituko ditu. 17:00 – 20:00 (Ludotxo ludoteka): Mozorro lehiaketa, makillajea eta desfilea, 9-11 urte bitarteko haurrentzat. 17:30 (Alde Zaharra)*: Inauterietako V. Konpartsa: UDA GIRO 18:00 – 20:30 (Gaztelekua): Inauteri jaia: DJ nerabeen emanaldiak eta mozorro-lehiaketa (taldekoa, originalena eta #zuzeukiña), 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Gaia: ITSASOA. 19:00 (Musika plaza): Mozorro-lehiaketan parte hartzen duten kuadrillak elkartuko dira. 19:30 (Musika plaza): Emanaldia TRIKIDANTZ taldearekin. 19:30 (Musika plaza): Kuadrillen arteko mozorro-lehiaketaren sari-banaketa 21:30 – 00:00 (Zinema pilotalekua): Disko festa DJ Davila eta DJ Javirekin. 23:00 (Musika plaza): Emanaldia TRIKIDANTZ taldearekin. IGANDEA 12:00: Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin. 17:30 (Lizardi Aretoa): PERU KROKODILOA emanaldia, Kantu kolore taldearen eskutik.
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|