Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak, bi herrietakoak ados jarrita, aukeratzen duten egunean. Joaldunak, gaur egun, bi herri hauetako neska-mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Joaldunak, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak. Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa. Bidean, beste lagun batzuk elkartzen zaizkie: Karroxak, Mozorrorik sinesgaitzenak, Sorginak, Ijitoak... Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio. Aitzina, bizpahiru egun irauten zuen festak. Garai hartan, ahuspez egiten zuten lo eta ezin izaten zuten salda baino hartu, hain izaten zituzten estu zintzarriak gerrian. Oihal beltz batez estaltzen zuten aurpegia. Ituren eta Zubietako Joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean; Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena.Zintzarriek "joare" dute izena ; horregatik dira Joaldunak tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak. Lesakako Inauteri igandean agertzen dira Zakuzaharrak,arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira, hogei edo hogeita bost, guztiak batera.Gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita . "Jantzi' honen azpian lasto edo sarale ugari eramaten dute, eta hori esker itxura harrigarria daukate. Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren parean zuloak dituzten zapiak. Puxika bana daramate eskuan. Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie oihuka. Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela. Kalez kaleko ibilaldi honetan Mairuen laguntza izaten dute. Mairuek kolorezko ehun zatitxoz izaten dute estalita gorputza. Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote. Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz, saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela. ZAKUZAHARRAK
El domingo de Carnaval al oscurecer, los Zakuzahar salen a recorrer las calles del pueblo. Esta costumbre fue prohibida y posteriormente recuperada. Unos veinte mozos y mozas de la Villa se visten con sacos que se rellenan con hierba seca, llevando en la mano una vejiga de cerdo con la que golpean a la concurrencia. Inicialmente, se rellenaban los sacos con helecho seco, en contacto directo con el cuerpo.En el recorrido les acompañan las Mairuak con sus trajes realizados con trocitos de telas de colores y sombreros de paja. La música de la Banda de Música de Lesaka que les acompaña anima el recorrido tradicional que acaba en la plaza donde, agarrados a unas anillas de hierro de la pared, para que no se caigan, se dejan quitar el «singular traje». Aunque esto sea lo más característico de los carnavales también debe destacarse el ambiente que se vive el lunes con la salida de carrozas por el pueblo. Unos días antes, el Jueves Gordo, los niños habrán tenido su día. Por otro lado, no hay que olvidarse de las cuadrillas que celebran su Carnaval por los caseríos. Llevan su música, bailes y colorido a los barrios de caseríos de la localidad, en los que realizan la cuestación y departen con los baserritarras con humor y buen ambiente Según los barrios se dividen en dos grupos: los del barrio Frain, «Fraindarrak», y los de los barrios de Endara, Auzoberri y Zala, llamados «Goitarrak». Los Fraindarrak recorren los caseríos con música de acordeón. Y los Goitarrak, bailan al son de la trikitixa acompañando sus bailes con castañuelas.Visten boina y jersey rojo y pantalones blancos con cascabeles los primeros y blusa negra y boina verde los segundos. Aunque hoy en día no salen, antaño también se encontraba el grupo de los de Nabaz, «Nabaztarrak»
Jolas honekin bitarteak landuko ditugu.
Zenbaketa ordinala,Tonu eta Tonuerdi taula eta azkenik bitarte sailkapena |
|