Ohi bezala, goizean goizetik hasiko dira koko-dantzari eta koko-marruak baserriz baserriko kuestazioan. Aurreko urteetan Arrate-balle, Gorosta, Mandiola, Agina eta Otaola-Kinarra auzoetan barrena ibili ondoren, aurten Arrate Balle eta Gorosta inguruko baserrietan zehar egingo dute koko-eskea bi taldetan banatutako 50 bat partaideek. Hori bai, lehen agerraldia, goizeko 8.30etan Merkatu Plazan egingo da ohi bezala, eta ondoren hasiko da baserriz baserriko ibilbidea. Koko-eskea egun osoz luzatuko da, eta arratsaldean, 19.00etatik aurrera Eibarko erdiguneko kaleetan, Zuloaga, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan ibiliko dira koko-dantzariak eta bertaratzen den koko-dantzariz mozorroturik dagoen edonork lagunduta. Koko-dantzen inauteria 2008an jarri zuen martxan Kezka dantza taldeak, aratusteak ospatzeko molde tradizionalean oinarrituta, eta konpartsan parte hartzen duten pertsonaia guztiak arketipo zaharretan inspiratutakoak dira, nahiz eta Eibarko ezaugarri propioak dituzten. Makila-dantza egiten dute koko-dantzariek, eta haien inguruan jira-biran eta zalapartaka aritzen dira mamarru, burburixo, masusta eta bestelako koko-marruak. Baserrietan eta kalean koko-dantza egiten dute, fox-trota, makila-dantza eta arin-arina biltzen dituen dantza, eta aurten, arratsaldeko kalejiran dantza berri bat estreinatuko dute.Eibarren 100 baserritik gora daude eta zaila ikusten genuen denak urte batean bisitatzea. Horrela, urtero ingurune bat egiten joan gara, urte batean 30 baserri egin genituen eta besteren batean 20, eta aurten ere 20 inguru ditugu aurreikusita. Horiekin, lau urteotan, buelta osoa osatuko dugu. Koko-marruen soka-dantza Arratsaldean, Eibarko kaleetan egingo dugun kalejiran, dantza berri bat estreinatzeko aukera izango dugu: koko-marruen soka-dantza. Sabin Bikandiren musika eta Patxi Labordaren koreografiatik abiatuta prestatutako dantza da. Hamar koko-marruk dantzatuko dute soka-dantza berezi hau: Koko-buruzagixa, Batista kojua, Arraguetako Ama Birjina, Kattalin, Manuela, Don Eusebio, Maria, Petra, Hartza eta Martin Perratzailiak. PAGUANEKUAK, JUAN eta JUANA PAGO MARTIN PERRATZAILEA KATTALIN eta MANUELA BATISTA KOJUA eta ARRAGUETAKO AMABIRJIÑA ON EUSEBIO MARI eta PETRA HARTZA DANTZARIAK KOKO-BURUZAGIA MASUSTAK AXERIXAK SASIKARTIA
0 Comentarios
Ziordiko kultur batzordeak bultzatuta herri ihoteak berreskuratu zituzten inauteri larunbatean. Zomorroak, Pezkinak eta Artzainak herriko jaun-andre eta jabe izan ziren. Akaberan, agotzez betetako popina ajustiziatu zuten plazan. Pezkinak nagusi ziren, apaindutako zakuaz eta pertz batean errautsa eramaten dutelarik. Zomorroak eta Artzainak ere izan ziren. Zomorroak zuriz jantzita, aurpegia zapi edo maskara batekin estalita. Artzainak, mahoizko prakak eta koadradun atorra eta aurpegia zikinduta zuten. Zortzikoak Ziordiarrak urduri xamar zeuden, izan ere, egunero ez dira herriko inauteriak berreskuratzen. Noiz hasi, nola hasi... jantzian azkenengo ukituak eta suziriaren eztandarekin hasi zen kalejira trikiti eta panderoaren doinupean. Pezkinak errautsak botatzen joan ziren, hala ere, larunbatean egin zuen haizeteak lanean lagundu zuen. Jantzietan kalteak sortu zituen ere, ezer larri, zorionez. Baina txanoek nolanahi hegan egiten zuten. Eguraldiaren arazoei alde aurre egin, eta lehenengo gelditikora iritsi zen mozorro segizioa. Goiko iturrian borobil bat egin eta azken asteetan entseatu duten zortzikoa jendaurrera eramateko ordua iritsi zen. Ziordiko zortzikoa galdu zenez, Altsasuko zortzikoa ikasi zuten ziordiarrek eta hori egokitu dute. Hortaz, binaka joan beharrean banaka dantzatu zuten zortzikoa eta lehenengo soka-dantza egin beharrean ere banaka dantzatu zuten. Jota eta porrusalda Altsasuko modura dantzatu zuten. Akaberan soka-dantza egin zuten. Edozein ospakizunetan bezala ezin auzatea falta. Goiko iturritik ermitara bidea hartu zuten, kalejiran, mozorroak eta ikusleak segizio bakar batean batu zirela. Bertan, ermitan, bigarren zortzikoa dantzatu zuten, kasu honetan zortzikoa baino ez zuten dantzatu. Dantzatu ondoren, beste auzate bat egin zuten. Berreskuratutako inauterien azken eszena gelditzen zen. Plazan egin zuten azkenengo zortzikoa. Aurretik, agotzez betetako popina plazaren erdian egindako suterako oinarrian jarri zuten. Zortzikoa dantzatu zuten, eta soka-dantzan ari zirela popinari su eman zioten eta mozorroek inguruan dantzatu zuten herri ihotearen azken doinuak. PEZKINAK eta ERRAUTS PERTZA ZOMORROAK ARTZAIAK ZORTZIKOA DANTZATZEN POPINAREN ERRETZEA
BAIONA 1914 aurretik HENDAIA 1914 BAIONA 1927 BIARRITZ 1928 USTARITZE 1930 BAIONA 1947 Frantsesa: Saint-Pansard edo Saint-Pansart; Biarnoera: Sent-Pançard. Zanpantzart, Sanpantzar edota Japantzar izenen atzean hainbat esanahi ezberdin aurki ditzakegu, beti ere elkarren arteko loturekin. Zanpantzart hitzaren lehendabiziko esanahia lastoz edo iratzez beteriko panpintzarraz ari zaigu. Panpin hau (edo hauek, bi izan zitezkeelako) inauterietarako egiten zen eta azken egunean, epaitua eta kondenatua izan ondoren, erretzen zen. Iparraldean aurkituko dugu gehienbat Zanpantzarra, baina beste izen batzurekin eta, kasu batzutan, beste datetan ere Hegoaldean aurki dezakegu: Miel Otxin, Lantzeko inauterietan erretzen den panpina; edo Hombre de paja delako Ilarduia aldean, adibidez. Zaku honetan ere Inauteriz kanpoko datetan erretzen diren Judas izeneko panpinak koka daitezke. Kasu guztietan helburua garbikuntza errituala delarik. Kasu guzti hauetan Zanpantzarra inauteriaren pertsonifikazioa litzateke, bai eta garai honetan egiten diren gehiegikeriena ere. Hau oso garbi ikus dezakegu R.M de Azkuek Lekeition jasotako esaera honetan, beti ere soberan edan eta jan denean esaten zena: "Egin dozue Zanpantzar eta Mari Galleta" (Azkue, 1989). Zanpantzarraren erretzea inaute-asteartean edota, Zuberoan sarri askotan egiten zen bezala, hausterre-egunean egiten zen. Honetatik datorkio bere bigarren esanahia: Zanpantzar izenarekin ezagutzen dira ere inauteriak eta, zehatzago, inaute-asteartea edota hausterre-eguna: "Gaur dala, Maria kale, bihar dala Zanpantzart, egin dezagunarte tripan larruan zart" (Azkue, 1989). Azkuek jaso zuen Orioko esamolde hau, inauterien hirugarren egunean esaten zen: Pantzarteguna ez litzateke derrigorrez inauterietako egun bat. Zanpantzar erretzen den egunari ematen dio izena eta, kasu honetan, hausterre-egunez ari da. Hitzaren hedadura, Estornes Lasaren arabera, Oriotik ekialderantz Iparraldearen barna zabaltzen da. Baina, ikusi dugun bezala, Azkueren datuek Bizkaiara ere handitzen dute eremua: "Gutxik dakite Bizkayan itz onen berri. Oso ezaguna da beste euskalkietan". Nafarroan Garmendia Larrañagak jasotzen ditu datuok, baina Malerreka eskualdean bakarrik: Ituren, Zubieta eta Eratsunen (Garmendia, 1987). Hemen agertzen zaigu Zanpantzarraren hirugarren adiera: mozorroa, mozorratuarena, alegia. Hau da, zehazki, Eratsun herriaren kasua, inguruko herrietan erabiltzen den hitza mozorroa bada ere. Garmendiak esaten digu Zanpantzarra Ttuntturro eta Joaldunaren sinonimoa dela, eta hau da, hain zuzen, jorratu behar dugun azken adiera. Izan ere, Zanpantzar izenarekin Ituren eta Zubietako inauterien pertsonaia batzuk ezagutzen dira eta bidenabar, herri horietako ihauteriak. Baina izen hori ez dago sartuta herrietako ahozko euskal tradizioan. Beraien euskara garbian erdaraz Zanpantzar deitzen zaionari, haiek Joalduna deitzen diote. Prentsa da Zanpantzar izena zabaltzen duena. Izan ere, prentsa izan zen lehendabizikoa Ituren eta Zubietako inauteriak deskubritzen eta bera izanen da izen hori inauteriekin lotuko duena lehengo urteetan. Ez da, ahatik, erabiliko duen izen bakarra: kaldurroak, ttuntturroak,txantxurroak etab erabiliko ditu joaldunei deitzeko. Gaur egun, Iturenen Zanpantzar da joaldunen erdarazko izena. JOALDUNAK KANBO BEHERA 1930 Francés: Saint-Pansard o Saint-Pansart; Bearnés: Sent-Pançard. Bajo la denominación de Zanpantzar, Sanpantzar o Janpantzar, encontramos varias acepciones posibles y que están relacionadas entre sí. La primera acepción de Zanpantzar hace referencia a ese muñeco (pueden ser dos) relleno de paja o helecho que se construía con motivo de los carnavales y que el último día de estos era quemado, habitualmente tras haber sido juzgado y condenado. Esta figura la encontramos principalmente en Iparralde, si bien bajo otros nombres lo podemos ver también en otros carnavales o celebraciones que se producen en Hegoalde: Miel Otxin, en Lantz, o el Hombre de paja, en Ilarduia; así como los Judas, que con el mismo fin expiatorio y purificatorio se queman o se han quemado en otros lugares y fechas. Zanpantzar, en estos casos, vendría a ser una representación del propio carnaval y de sus excesos. Una muestra de esta identificación nos la ofrece R.M. de Azkue cuando nos informa de que en Lekeitio, cuando se ha comido en exceso se dice: "Egin dozue Zanpantzar eta Mari Galleta" (Azkue, 1989). La quema de Zanpantzar se producía el martes de carnaval o incluso el miércoles de ceniza, como es el caso de numerosas localidades de Zuberoa. Esta circunstancia propicia su segunda acepción: Zanpantzar también hace referencia al propio carnaval como festividad y, más concretamente, al martes de carnaval o incluso al miércoles de ceniza: "Gaur dala, Maria kale, bihar dala Zanpantzart, egin dezagunarte tripan larruan zart". Esta expresión de Orio que recogió Azkue, se decía el tercer día de carnaval, por lo que hablaríamos del miércoles de ceniza. Es el día de la quema del muñeco carnavalesco el que toma su nombre: Pantzarteguna. Si bien Estornés Lasa extiende la utilización del término desde Orio hacia el este por todo Iparralde, los datos de Azkue lo hacen llegar hasta Bizkaia: "Pocos tienen en Bizkaya noticia de este vocablo, siendo muy conocido en los demás dialectos". En Navarra recoge datos Garmendia Larrañaga, si bien muy constreñidos a Malerreka: Ituren, Zubieta y Eratsun. En Eratsun su significado es el de disfrazado, al que en esa misma zona también se conoce como "mozorroa". En el caso de Ituren y Zubieta lo hace sinónimo de Ttuntturroa y Joalduna. Y esta es la siguiente acepción que vamos a tratar. Con el nombre de Zanpantzar también se denomina a ciertos personajes de los carnavales de Ituren y Zubieta y, por extensión, a los carnavales de dichos pueblos. Se trata de una denominación no inscrita en la tradición oral de ninguno de los dos pueblos para denominar a ese personaje, al que se reconoce como Joalduna. La utilización de la palabra Zanpantzar se generaliza a partir de su uso en la prensa, que es el primer ámbito en el que se recogen noticias de los carnavales de Ituren y Zubieta. No es el único nombre que se utiliza para llamar a los joaldunak: kaldurroak, ttuntturroak, txantxurroak... son otros de los nombres que se usarán como sinónimos. Actualmente, Zanpantzar es considerado en Ituren como el nombre que en castellano se les da a los joaldunak. BARDOS BIARRITZ LEKUINE DONAPALEU HALTSU HAZPARNE LEHUNTZE MAKEA MENDIONDE MUGERRE SARA USTARITZE URKETA ARRANGOITZE AZKAINE BAIONA BAIONA BAIONA LARRESORO EPAIKETAK ERREKETAK
Otsaileko hotzak, Barañainera soilik ez, Nafarroako beste hainbat herritara ere inauterien festa-giroa eta desinhibizioa ekartzen ditu. Barañainen, zehazki, hainbat ekitaldi antolatzen dira urtez urte, eta horietan herritar askok parte hartzen du festa-giroan, tenperatura baxuei aurre eginaz bat. Aldez aurretik hautatu den asteburuko ostiral arratsaldean ikastetxe bakoitzak bere festari ekiten dio, eta, ohiturak agintzen duenari jarraiki, denek Udaletxeko plazan topo egiten dute animazio ikuskizun batekin gozatzeko. Gaua heltzen denean, herriko hainbat taldetako kideak herri-inauteriaren protagonista bilakatzen dira: kalejira egiten dute, bertan inauterietako ohiko pertsonaiei toki berezia eskainiz, eta, halaber, urtean eragin berezia izan duten gertakizunen gaineko parodia eginez. Ikuskizunari amaiera emateko, Miel Otxin erretzen dute Udaletxeko plazan. MIEL OTXINEN ERREKETA MOMOTXORROAK SORGINA AHARIAK MAMOXARROAK TXISTULARIAK GAITEROAK TRIKITILARIAK Larunbatean, Herri Zaharretik abiatzen dira Jacobo de Licras prokuradore zitalarekin batera, Barañaingo inauterietako pertsonaiarekin batera, alegia. Pertsonaia loturik eramaten dute kaleetan barrena, borreroak zaindurik, eta epaileak, apaizak, soldadu batek eta negar-kantariek inguraturik. Aurrealdean Txatxoak joaten dira, inauterietako jantziekin, aurpegiak estalita, dantzan, “Inauteri!” oihukatuaz bat. Txatxoek zartailua eramaten dute, mutur batean sokaz elkarloturik oihal zatiak dituen hogei zentimetro inguruko makila, alegia. Udaletxera heltzen direnean, eta, gaiztoaren azken aitorpena entzun eta gero, herriak Jacobo de Licras epaitzen du. Berehala, “urkatu eta sutan erre” egiten dute, guztiak haren inguruan dantzan dabiltzala. Egia esan, gau osoan jarraitzen du festak. JACOBO DE LICRAS Izen honekin ezagutzen da Barañaingo inauterietako pertsonaia nagusia dena. Nafarroako hainbat herritan ohikoa da pertsona gaizto edo zital bat hautatzea, egiazkoa edo fikziozkoa. Pertsona zital horri iseka egin eta zigorra jartzen zaio, eta, zenbaitetan, heriotza-zigorra ere izaten du herriko plazan, herritarrak festa giroan daudela. 1996. urteko otsailean agertu zen lehen aldiz Jacobo de Licras, historiaren pasarte hau berreskuratzeko herriko bi kolektiboren ahaleginari esker. Harizti Dantza Taldea eta Ezpelur dultzaineroak dira aipatu kolektiboak. Jatorriz frantsesa, Jacobo de Licras Evreux-eko Felipe erregeak (Frantziako III.ak) eta Nafarroako Juana II.a bere emazteak 1338./1339. eta 1.345. urteak bitarte bidali zuten prokuradorea da. Diotenez, legegizona, eta, ziurrenik ere, elizgizona izan zen. Hasiera batean zintzo eta ustelezin agertu bazen ere, denborarekin, zuen botereari esker, ahal izan zuen diru guztia eskuratzen saiatu zen. Horregatik epaitua izan zen; “erruduntzat jo, eta, jarri zitzaion zigorra betearazi zen: Iruñako kaleetatik barrena eraman zuten arrastaka turutaren soinuan, mihia moztu zioten urkamendian, eta, azkenik, eguerdian Barañaingo belardian urkatua izan zen”. JACOBO DE LICRAS EPAIKETA EPAILEA JACOBOREN ERRETZEA TXATXOAK
Tartalo fue incorporado hace más de dos décadas a los actos del carnaval de Zizur Nagusia, y ahí sigue, amedrentando a los más pequeños con su aspecto salvaje y su único ojo en la frente. El sábado se realizará un desfile por la mañana, seguido de comida popular y animada sobremesa, para concluir con una representación por la tarde cuya música ha sido compuesta por los txistularis de Zizur Nagusia. El lunes se plantará el ‘mayo’, donde al día siguiente será quemado Tartalo. Ese día habrá un desfile por las calles de la localidad, y más tarde comenzará la búsqueda, apresamiento y juicio del siniestro personaje, antes de ser llevado a la hoguera. Tanto la pieza del juicio a Tartalo como el zortziko final que se interpreta durante la quema, son composiciones de los gaiteros de la localidad. TARTALO JOALDUNAK TXARANGA GAITEROAK
SEGUN CUENTA LA LEYENDA Tartalo era un jentil que había nacido con un solo ojo, (la mitología más moderna lo muestra como un cíclope, situación ésta, que parece ser una influencia de la mitología griega). Según las viejas voces de Euskal Herria, tenía un apetito voraz y costumbres antropófagas. Vivía en el monte Erreniega, muy cercano a las localidades de Zizur Mayor (Navarra). Dos hermanos del caserío Antimuño, de Zegama (Gipuzkoa), sorprendidos por una tormenta en medio del monte Zadar, mientras se dedicaban a cazar, se refugiaron en una choza. Al poco entró también un rebaño de ovejas, y un gigante con un solo ojo en medio de la frente, propietario de la misma. Era Tartalo, el temido antropófago, quien cerró la entrada de la choza colocando una enorme roca en la puerta. Al ver a los dos hermanos, sentenció: – Tú para hoy – señalando al más viejo de los hombres, – y tú para mañana – señalando al más joven. Tras lo cual atravesó al mayor de los hombres con un largo asador, lo puso al fuego y después se lo comió con gran voracidad. Luego se tumbó en el suelo y se quedó profundamente dormido. Aunque muerto de miedo, el hermano sobreviviente colocó el pincho del asador en el fuego, esperó a que estuviera al rojo vivo y se lo clavó al cíclope en el ojo. Tartalo se incorporó dando alaridos, tratando de atrapar a tientas al de Antimuño. Pero el joven, se había ocultado entre las ovejas y las pieles que había por allí. En vista de lo inútil de su búsqueda, el gigante apartó la roca de la entrada y se plantó en medio de la puerta con las piernas abiertas. Haciendo salir a todo el rebaño por entre ellas, palpó a cada una de las ovejas,pero el prisionero, envuelto en una de las pieles, logra escapar. Para cuando el cíclope descubrió el engaño, el muchacho corría ya monte abajo. Inició entonces Tartalo una pronta persecución, y como tenía las piernas mucho más largas que su perseguido, en seguida estuvo a punto de darle alcance. Aunque sin conseguirlo, pues el muchacho, en desesperación, optó por arrojarse a un pozo, también lo haría el gigante,pero el de Antimuño, buen nadador, logró ponerse a salvo. Por el contrario, Tartalo, que no sabía nadar, pereció ahogado. TARTALO TXANTREAKO TARTALO ERRALDOIA SARRIGURENGO TARTALO KILIKIA
OTRAS FIGURAS MITOLOGICAS DE IRUÑERRIA Al igual que Zizur Nagusia, otras localidades de Iruñerria también han incorporado personajes mitológicos a sus actos de carnaval e incluso a otro tipo de festejos. De hecho, Tartalo también es un kiliki de Sarriguren y un gigante de la comparsa del barrio de la Txantrea. El carnaval de Atarrabia, organizado por la sociedad Etxe Beltza, representa la lucha entre dos personajes antagónicos: Atarrabi y Mikelats. Entre las muchas leyendas de la mitología vasca referentes a la diosa Mari, hay una que hace referencia a los dos hijos que tuvo con Maju o Sugaar. Uno de ellos se llama Atarrabi y es bondadoso, ya que ayuda a proteger las cosechas. Por el contrario, Mikelats es el hijo temido por los campesinos y ganaderos vascos, ya que le achacan la formación de tormentas y la destrucción de cosechas y rebaños. También el barrio iruindarra de Donibane celebra sus carnavales en torno a varios personajes mitológicos, mezclados con otros personajes propios del ámbito rural vasco. La mayoría hacen referencia a animales, como Akerra, Zaldiko, Zezengorri, Oreina, Ahari y Basurde, pero también aparecen Sorginak, Momotxorroak, Perretzaileak, Joaldunak y Txatxoak. ATARRABI, MARI eta MIKELATS SUGAAR BASURDE eta AHARI ZEZENGORRI eta OREINA SORGINA PERSONAJES INVENTADOS O REALES Otras localidades de Iruñerria han preferido incorporar al carnaval sus propios personajes, algunos de ellos inventados y otros basados en personas que realmente existieron. Así, los vecinos de Uharte (cuyo mote genérico es ‘cebolleros’) cuentan con Tipulón, un gigante cubierto de trenzas de cebolla y otros motivos vegetales que recorre las calles del pueblo representando las fuerzas positivas de la naturaleza. Por su parte, Burlata tiene como figura central del carnaval a Lukas de Aierbe, un personaje documentado que nació en Tolosa y vivió en Atarrabia. Se le atribuyen actividades brujeriles, y por eso será apresado, juzgado y quemado en la hoguera. También fue un personaje real Txolin, figura central del carnaval de Berriozar. Su nombre era Félix Sarasa, nació en Berriogoiti (Berriosuso) a finales del siglo XVIII y llegó a ser alcalde de Artika. Su lengua habitual era el euskara, apenas sabía hablar castellano y participó en la lucha contra la ocupación francesa, lucha que aparece representada en los festejos carnavaleros. Otro personaje real, incorporado al carnaval de Barañain, es Jacobo de Licras, procurador de origen francés que vivió en el siglo XIV y abusó de su poder para enriquecerse. Tras ser juzgado, se le condenó a ser arrastrado por las calles de Iruñea al son del clarín, se le cortó la lengua y fue ahorcado en el prado de Barañain. Más antigua es todavía la historia de Mari Trapu, uno de los escasos personajes femeninos del carnaval. Su nombre era Aratz, y siendo niña presenció la muerte de su padre Joanes por parte de los francos allá por el siglo XIII, cuando Iruñea estaba dividida en burgos. Tras ser criada por una bruja en una cueva del monte Ezkaba, Aratz regresó a la capital navarra y vengó la muerte de su padre. Aquella mujer fue conocida como Mari Trapu porque iba vestida con largos trapos. BERRIOZARREKO TXOLIN BURLATAKO LUKAS DE AIERBE BARAÑAINGO JACOBO DE LICRAS eta bere KILIKIA UHARTEKO TIPULON IRUÑAKO MARI TRAPU
Donibane - Ziburuko ihauteriek aste oso bat iraunen dute. Pasa den larunbatean Hartzaren egunarekin abiatu ziren Donibane Lohizuneko eta Ziburuko karriketan, Hartza, Zirtzilak eta Begiraleak taldeko dantzariek alaiturik. Bi egunez pausatu ondoren, gaurtik aurrera festak berriro hasiko dira hurrengo larunbata arte. Gaur, bihar eta etzi, Donibane Lohizuneko Sardina erretegian iraganen dira animazioak. Ostiralean Sorgin gaua Ziburuko pilota plazan eginen da, eta biharamunean, "Hiruburu" gaitzat duen desfilea ber tokitik abiatuko da. SORGINAK JOALDUNAK Hiruburuak ihauterietako pertsonaiak dira, eta Hiruburuen sinbolika denborarekin lotuta dago. Dantzari bakoitzak eramaten dituen hiruburuen araberazkoak. Sei dantzari izanez, hemezortzi buru jira biraka ibiliko dira. Haien artean Zibuloia, makilak eramaten dituenak eta dantzak eta soka zuzentzen dituenak. Zazpi parte dituen dantzak hamar minutu irauten ditu. Hiruburu dantzan Donibane eta Ziburu aipatuak dira, lehenik, "Begiraleak" taldearen dantza bat delako, gero azken zatian kantatzen den kantuan bi herriei oihu egiten zaielako, bi herriko jendei ihes egiteko aholkatuz, batez ere euskaltsasuna galdu duten guziei. "Huru Huru" oihua da pertsonaien aho adierazpen moldea, Doinbane Ziburu, Hiruburu hitzekin errimatzen duelako baina ere bildurrarazteko ohiko oihua delako.Hiruburu dantzak zazpi pertsonaia ditu, eta bakoitzak bere betebeharra eta bere esanahia dauzka. Zibuloia dantzaren antolatzailea da eta makil eramailea. Beste sei dantzarien hiru buruak denboraren adierazgarriak dira : oraina (dantzariaren burua), geroa (handiena), eta iragana (neurri erdikoa). Dantzari bakoitza denboraren zati bat: ordua,eguna, astea, hila, urtea, mendea. Loziak ordua adierazten du, Buhiak eguna, Neruak astea, Loneziak hila, Donzibuak urtea, eta Nerabuak mendea. Hiruburuen sinbolika denborarekin lotuta dela jakin behar da. Erdiko burua, dantzariaren egiazko burua, orain bizi da, gaurko egunean, oraina da. Goian dagoen burua aintzinera begira dago, etorkizunari begira, eta biharko euskaltasuna atxiki nahi du, batez ere euskara eta euskal ohitura garrantzitsuak, ihauteria adibidez.Hirugarren burua, iraganarena da, aholkularia, orain arte Euskal Herrian gertatu direnak gaurko buruari kontatzen diona, esperientziaren ahoa. Hiruek bat egiten dute eta itzulika dabiltzatenean, istorioak, gaurrak eta geroak izan, izaten eta izango dituzten gorabeherak erakusten dituzte. HIRUBURUAK
Inauterietako egitarauaren barruan, Jalgi Dantza Taldeak antolatzen du kalejira hau. Galtxagorrien jaitsiera egin zuten 2020an lehen aldiz Galtxagorri, lamia, sorgin, jentil, zanpantzar edo Mariren paperean ikusi ahal izan ditugu parte-hartzaileak, eta giro ederra zabaldtzen dute herrian zehar. Imanol Urbieta Musika Eskolatik abiatzen dira, eta Zigordia kalea, San Frantzisko eta Kale Nagusia zeharkatzen dituzte. Ondoren, geldialdia egiten dute Musika Plazan eta bukatzeko, Lege Zaharren enparantzan azken ekitaldia egiten da, akelarrea. GALTXAGORRIAK LAMIAK MARI SORGINAK HERENSUGE JOALDUNAK EGITARAUA 2022
OSTIRALA 16:30 – 19:30 (Ludotxo ludoteka): Makillaje saioa eta mozorrotzea ludotekako materialarekin, 4-8 urte bitarteko haurrentzat. 18:45 (Musika Eskolatik aterata): “Galtxagorrien jaitsiera” Jalgi dantza-taldearen eta Zarautz TRIK-en eskutik. LARUNBATA 12:00 (Modelo Aretoko balkoia): Koxme baleak txupinazoa botako du, Joselontxos txarangak girotuta. 12:00 – 14:00: Joselontxos txarangak herriko kaleak alaituko ditu. 17:00 – 20:00 (Ludotxo ludoteka): Mozorro lehiaketa, makillajea eta desfilea, 9-11 urte bitarteko haurrentzat. 17:30 (Alde Zaharra)*: Inauterietako V. Konpartsa: UDA GIRO 18:00 – 20:30 (Gaztelekua): Inauteri jaia: DJ nerabeen emanaldiak eta mozorro-lehiaketa (taldekoa, originalena eta #zuzeukiña), 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Gaia: ITSASOA. 19:00 (Musika plaza): Mozorro-lehiaketan parte hartzen duten kuadrillak elkartuko dira. 19:30 (Musika plaza): Emanaldia TRIKIDANTZ taldearekin. 19:30 (Musika plaza): Kuadrillen arteko mozorro-lehiaketaren sari-banaketa 21:30 – 00:00 (Zinema pilotalekua): Disko festa DJ Davila eta DJ Javirekin. 23:00 (Musika plaza): Emanaldia TRIKIDANTZ taldearekin. IGANDEA 12:00: Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin. 17:30 (Lizardi Aretoa): PERU KROKODILOA emanaldia, Kantu kolore taldearen eskutik. Después de la prohibición, la recuperación festiva del carnaval no se produjo hasta 1978. Desde entonces a la actualidad, esta fiesta la celebramos con renovado jolgorio y animación, concluyendo con la quema de la trucha, que es el símbolo del carnaval zallarra, a diferencia de la mayoría, en los que es la sardina. Mediante el ceremonial del fuego se va la gloria del carnaval y lo más negativo de nosotros mismos. Al día siguiente dará comienzo la Cuaresma como tiempo de sacrificio y oración, abarcando desde el Miércoles de Ceniza al Domingo de Resurrección, pero ese es otro cantar... QUEMA DE LA TRUCHA
Igandean Zanpantzarren auzia antzezten dute plazan, 17:00etatik aurrera. Bezperan, etxez-etxe aritzen dira deia zabaltzen. Auzoetanan ere ibiliko dira kaskarotak eta zirtzilak. Ondoren, gaualdi irekia izango da Xaia ostatuan, 19:30etatik goiti. Dantzak, kantuak eta kontzertua egongo dira, afariarekin batera. ETXEZ - ETXEKO PUSKA BILTZEA ZIRTZILAK KASKAROTAK JOALDUNAK ZAN PANTZARRAREN ERRETZEA
Urdiaingo inauteriak edo ihoteak Sakanako herri horretan ospatzen dituztenak dira. "Momoxarroak" dira bertako pertsonaia nagusiak. Urdiainen 3 egunez antolatzen dituzte inauteriak: larunbatean “manta-eguna” da pertsonaia nagusia, eta igandean eta asteartean momoxarroak ateratzen dira. Makilekin ibiltzen dira kaleetatik herritarren atzetik, hauek ihesean korrika joaten direlarik. Momoxarro handiak eta txikiak ateratzen dira Urdiainera, momoxarro asko. Zigorra eskuan, "momoxarro xirrikiti xarro..." oihu egiten zietenei astindu ederrak egiten dizkieten. Inauteriak eta Santa Ageda, guztia batera ospatuko dute asteburuan. Mantaguna guna, guna, guna, zakuan kunkuna. Errepika hori behin baino gehiagotan entzunen da Urdiainen, larunbatean, Mantagunean. Arpilerazko mantak edo zakuak jantzita, ikusteko bi zulo eginda, zigorra eskuan dutela mozorrotu txikiek ingurukoak zirikatu eta berotuko dituzte. Aurten Santa Agedako ospakizunekin bat eginen du Mantagunak, eta kinto eta mozorrotu, festa polita izanen da herrian. Ihote-ospakizunek domekan izanen dute segida. Iluntzearekin batera kalean agertuko diren momoxarro txikiak izanen dira protagonistak. Askotariko itxura dute momoxarroek: ardi-narruak edo ohe-estalkiak izan ditzakete soinean, aurpegia estalita, batzuk buruan txano konikoa jantziko dute, farak dituzte, besteak beste. Zigorra eskuetan, jendea berotzeko ahalegin betean ariko dira. Haiekin batera, etxeko txikienek soinean mota guztietako mozorroak jantziko dituzte. Ondoren, txokolate-jana izanen da, plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera. Txikien ondoren, momoxarro handiak asteartean jabetuko dira Urdiaingo kaleez. 18:00etatik aurrera kalean opatzen dituztenek haiengandik lasterka ihes egiten ez badute, zigorrarekin ederki berotuko dituzte. Are gehiago honakoa esanez gero: Momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre konpañero. Aurpegiko estalkiak 20:00etan kenduko dituzte momoxarroek. Segidan, baten bat baino gehiago sorgin afarietan bilduko da. MOMOXARROAK |
|