Irurtzungo inauteri ospakizunak ostiralean hasten dira. Goizean "Atakondoa" eskola publikoko ikasleen txanda da, ikastetxetik inauteria herri guztian barna zabalduz. Arratsaldean berriz, herri-inauteriaren txanda da, Mitologia-pertsonaiak eta Joaldunak ateratzen direlarik. Herri ihoteak ospatzen dituzte "Orritz-Iskidi" taldearen pertsonai mitologiko eta joaldunekin, larunbatean irudimenaren araberako mozorroak dira nagusi. GALTZAGORRIAK BASAJAUN eta SUGAAR (HERENSUGE) TARTALO JOALDUNAK MIEL-OTXINEN ERREKETA
0 Comentarios
Moxorroak, Aitezarko, Landarra, Ninia... Ihote segizioa Inauteri larunbatean eta igandean ateratzen da kalera. Ihoteak direla eta, ospakizun asteburua izanen dute Ihabarren. Larunbat goizean, herrian barnako puska biltzea eginen du ihote segizioak. Jasotakoak bazkaltzeko erabiltzen dituzte gero. Eta arratsaldean, 18:00ak aldera, etxez etxeko erronda eginen dute moxorro bihurtutako ihabardarrek. Moxorroak jantzi txuriak eta txanoa jantziko dituzte, guztiak koloretako zintaz apainduta. Gainera, moxorroek eskutan erratzak izanen dituzte eta haiekin jendea lokatzez, suko hautsekin edo dena delakoarekin zikintzeko prest izanen dira. Igande arratsaldean izanen du segida ihote ospakizunak. 18:00etan, atzera ere, kalera aterako dira. Eta haiekin batera hartza, Aitezarko, Landarra eta azken horren besoetan Ninia (zapi batean bildutako egur puska). Txistulariekin herrian barnako kalejiran familiaren pasadizoa berrituko da ihabardarrek. Izan ere, Landarra oihuka eta negar batean erreguka ariko da Aitezarko zigortu ez dezaten eskatzen. Aurreko urte guztietan sutara zigortuko dute Aitezarko eta badirudi aurten ere hura izanen dela bere azkena. Ondoren Ihabarko zortzikoa dantzatuko dute. AITEZARKO MOXORROAK TXISTULARIAK AITEZARKOREN ERREKETA IHABARKO ZORTZIKOA Inaute larunbatean, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte.1735 eta 1775ean jada, azaltzen dira Azeri Dantzaren aipamenak, Udal Artxiboan. Aita Larramendi, Humbolt eta Iztuetak aipamen garrantzitsuak egin dituzte bere inguruan.Udal artxiboan, 1735 eta 1775ean jada, azaltzen dira Azeri Dantzaren aipamenak. Beraz, dantzaren jatorria XVII. mendekoa izan daitekeen arren, seguru asko dantza festa hau XVIII. mendetik aurrera koka dezakegu. Dantza herrikoia eta txistuaren musika-doinuarekin dantzatzen eta ospatzen dena urtero Hernanin, bai San Joanetan eta baita inauterietan ere.
Euskal Herriko bazter askotan bukatzen dira Inauteriak sardinaren ehorzketarekin. Parodia moduko bat izaten da: herritarrak beltzez janzten dira, eta sardina sinbolo hartuta, buelta ematen dute herrian barrena. Hernanin, dultzaineroek lagunduta egiten dute buelta, eta ondoren, erre egiten da sardina Plazan. Hendaiako aro berriko inauteriek. Akelarre elkartea hastapenetik izan da hor antolaketa lanetan eta aktiboki parte hartzen. Goizean Zokoburuko merkatua animatzen hasiko dute eguna. Mutxiko elkarteak bezala, Akelarrek bereziki euskal inauterien usadioari eusteko lanetan dihardu Hendaian. Elkarteek bazkaria dute ondotik, eta arratsaldean Gaztelu Zahar pilotalekutik abiatuko da kabalkada. Muthiko Alaiak, Patxaranga, Goloka, Zarpa Banda musika taldeak gurdietan, eta herriko hainbat elkartek bestelako ekarpenak eginen dituztelarik desfilean, Herriko Etxeko plazan bildu eta Zanpatzar erre bitartean.
ZANPANTZAR 1914 aurretik EPAIKETA ZANPANTZARRAREN ERRETZEA Documentado desde el siglo XVI, Saint-Pansard o Zanpantzar –el santo panzudo- es paseado, juzgado y condenado a la hoguera como símbolo del fin del periodo de opulencia y comienzo de la abstinencia, la Cuaresma. Su desarrollo corría a cargo de los jóvenes varones solteros, un claro rito de paso hacia la edad adulta.
Inauteri martitzenean, herritarren erru guztiak leporatuta erretzen dute Mozolloker Galdakaoko Kurtzeko plazaren erdian dozenaka gaztetxo lekuko direla. Ohitura den legez, erru guztiak Mozollokerri bota ostean, epaitu eta Kurtzeko plazaren erdian haur guztien begiradapean erretzen dute inauteri galdakoztarraren pertsonaia. Mozolloker pertsonaiak mozolo edo hontz burua dauka, eta gizonaren gorputza. Koloredun kamiseta eramaten du baita ere. MOZOLLOKERREN JUIZIOA MOZOLLOKERREN ERRETZEA
TRULLOA eta MUETEAK Falces revivirá una vez más su carnaval, antigua tradición recuperada en la década de los 80. El viernes habrá chocolatada a las seis de la tarde, y a continuación el Trullo, muñeco de esparto, será paseado por los Muetes y después quemado en el centro de la Plaza. El sábado se iniciará a las 18 h junto al Centro Cívico el desfile de Carnaval. Recorrerá las calles del pueblo para terminar en la Plaza, donde se fallará el concurso de disfraces.
TRULLOA TRULLOAREN ERREKETA
GEREXIPOT Izaki misteriotsu bat etorri da Auzalarrera! Gerexipot esaten diote eta Etxauriko bailaran izurrite, ekaitz, lehorte eta gerezi uzta txarren arduraduna da. Bere bila abiatuko dira, sutan erretzeko!ea aurten gerezi ederrez gozatzeko aukera izaten dugun! Bidaurretako lagunei esker! Etxauri es un pueblo de unos 600 habitantes en la merindad de Pamplona en Navarra. Su carnaval fue recreado en 2014 por un colectivo local. Se ha imaginado una historia que la sustenta, basada en personajes tradicionales vascos y vinculada al entorno, la esencia y la forma de vida del valle. Los diversos trajes se realizaron en el lugar. El Zortziko fue creado especialmente por el músico y dantzari Oskar Arizala. Los lugareños imitan la captura y ejecución de Gerexipot, una personificación del Mal con cabeza de rana gigante, culpable de envenenar los famosos cerezos del valle con aceite venenoso. Los alcaldes (Alkateak) Beseubaz y Aberatxuri abren la ceremonia, escoltados por abanderados (banderadunak) ondeando las banderas de los pueblos del valle. Ayudados por brujas, árboles a escala humana (basaki) y las deidades Mari y Maju , capturan a Gerexipot al que caminan triunfantes en las aldeas del valle y en las calles del pueblo antes de quemarlo en la plaza del medio. de un gran baile de Zortziko. Otros personajes tradicionales son los Hauts-botatzaileak (los lanzadores de cenizas), que arrojan la ceniza al aire que transportan en cubos. La kalejira partió de Etxauri y desfiló por Ziriza, Etxarri, Bidaurreta, Belaskoain, Arraiza, Zabalza y Ubani. BASAKIAK ERRAUSDUNAK MARI eta MAJU TXALAPARTARIAK BANDERADUNAK (Etxauri,Bidaurreta,Arraitza,Ziritza,Etxarri,Belaskoain,Ubani,Zabaltza,Otazu eta Eliokokoak) BESEUBAZ eta ABERATXURI (ALKATE ANDRE ETA GIZONA) ETXAURIBARKO ZORTZIKOA GEREXIPOTEN ERREKETA
Orain dela urte gutxi, Zaraitzuko Ezkarozeko IOTEARI bultzada berri bat eman nahian lanari ekin zioten gogotsu. Aurtengoan ere bide horretatik jarraituz, aintzineko MUMUZARKOAK eta ZARRATRAKOAK, adardunek lagunduta, etxez-etxe ibili dira puxka-biltzean. EMAKUNDE EGUNA DELA TXULA BAT EMATEKO oihua, gure gurasoek erabiltzen zuten lelo bera, entzun da karriketan barrena. Iluntzean, BALUXAN panpina paseatzen dugu kalez kale eta pertsonaia zakarra eta traketsa sutara bota dugu gustukoak ez ditugun beste kezka batzuekin batera. BALUXANEN ERREKETA
Iñauteak baino lehen Erratzun Gizakundean Jantzilo epaitu eta erruduna balitz sutan erretzea kondenatzen zaio… eta doike hala izan zen muleta eta guztiarekin arotzaren suara bidalia izan zen,,,berrizeko, gauz txarraz purifikatzeko. Erio eta guzti agertu zen epaiketara eta suaren iguruan pozik eta algaraz bertze mozorroekin (damunausiek, damak, joaldunak, hartza,,,) dantzatu zuen. Gizakundea aspalditik Jo a la Jo talde kulturala berreskuratu zula eta Arizkungo eta Erratzuko gaztekin batera antolatzen dute. Baztango Haizegoa JANTZILOREN ERREKETA JOALDUNAK HARTZA eta HARTZAZAINA ZORTZIKOA SUAREN BUELTAN Jo ala Jo elkartea eta Erratzuko gazteak antolatuta Arizkun eta Erratzu herriek gizakundea ospatu zuten. Iluntze aldera eta eta Gallartako joaldunen pulumpen atsos erritmikoaz aurreratuak, hartza, hartzazaina, damuinenausiek,bere laguntzaileak, mozorro ttutturedunak eta Jantziloa (Barzino) , Xamerreneko bidetik heldu ziren Erratzura. Ioaldunen joarez kolpez, ama natura esnatzen saiatzen dira (ea udaberria hasten den) Damuinenausiek (Danbolin nausiek) eta laguntzaileak, sagardantza (iñautetako dantza) eta soka dantza dantzatzen dute biztartean, hartza (neguaren bukaeraren bertze ikurra), jendea “besarkatu” ta lurrera botatzen die , mozorroak, eske, jan ta edan iten dute eta…doike! gero plazan epaitu ondoren erreko den Jantzilo (pampiña)…eramaten dute. Garai batean Gizakundea inauterien aurreko hirugarren ortzegunean “gizonek” ospatzen zuten besta da, Emakundea hurrengo ortzegunan ospatzen zuten emakumeek soilik eta azkenik, inauterien aurreko ortzegunen, Orakundea ospatzen zuten (eta dute) haurrek (egun honi Arizkunen Egun ttuntun eta Erratzun Ollar dantza ere deitzen zaie). Gaur egun bertze edozein besta bezala Gizakundea neskak ta mutilak, gizonak ta emakumeak junto, nahastuek eta batera ospatzen da eta ortzeguna beharrean inautetako aurreko larunbatan da. Hartza (oso) despertó de su largo letargo invernal en Arizkun para participar en Gizakunde. Quizás su prominente hocico olió las manzanas de los sagardantzaris. Puede que el repicar de los cencerros de los joaldunak o el sonido de los txistularis interrumpiera su sueño. Hartza salió un poco enfadado de su madriguera, dando tumbos a izquierda y derecha. Poco a poco, gracias a la habilidad del hartzazain (cuidador del oso), o tal vez por la agradable música y la destreza de los sagardantzaris, el animal se fue amansando y se unió a la fiesta, junto a los txistularis, los joaldunak, los mozorros y los sagardantzaris, que recorrieron las calles de Arizkun en una alegre kalejira, antes de emprender el camino hacia Erratzu. Hace más de veinte años se recuperó la fiesta de Gizakunde, los primeros años se celebró en Elizondo, y luego pasó a celebrarse entre Arizkun y Erratzu o a la inversa, comienzo en Erratzu y final en Arizkun. Una vez en Erratzu, ya de noche, se realiza una kalejira haciendo diferentes altos en el camino con el tradicional puska biltze (cuestación) y bailando las diferentes sagardantzas. Tras el paseo, antes de cenar, se celebra el juicio a Jantzilo (personaje que encarna el mal) que es declarado culpable y quemado en la hoguera para regocijo de la gente que acude en masa al juicio. La alegría popular se escenifica en un multitudinario zortziko alrededor de la hoguera. HISTORIA Antaño, Gizakunde (fiesta de los hombres) formaba con Emakunde (fiesta de las mujeres) y Orakunde la trilogía festiva anterior al carnaval. Con el tiempo, Gizakunde y Emakunde dejaron de celebrarse, pero Orakunde se ha mantenido hasta nuestros días. Los niños y las niñas siguen siendo los protagonistas de la fiesta junto con los gallos. Orakunde, también llamada Egun Ttunttun u Oilar dantza, se celebraba en jueves gordo, pero como hubo una época en que no había suficientes músicos para cubrir todos los pueblos de Baztan, pasó a celebrarse en días distintos. Hoy en día, muchos pueblos siguen celebrándolo el día de jueves gordo, y otros en días anteriores y posteriores de la misma semana. Emakunde también se recuperó, pero hace años que dejó de celebrarse.
ORAKUNDE -TTUN-TTUN-OILAR DANTZA Los pueblos de Baztan vuelven a desbordarse de ilusión con la celebración del día grande de los carnavales para los niños y las niñas, Orakunde, también llamado Egun ttun-ttun u Oilar dantza, según la localidad en la que se celebra. Los txikis de la casa y los gallos son los protagonistas de la fiesta. Todos y cada uno de los pueblos del valle celebran esta jornada, antes el mismo día, el jueves anterior a los carnavales, pero desde hace varias décadas cada pueblo lo celebra un día diferente. La razón está ligada a la música, y es que hubo una época en que no había suficientes músicos para abarcar los 15 pueblos del valle el mismo día, por lo que las celebraciones se dispersaron, aunque la mayoría sigue celebrándolo el jueves.
Elizondon.urte gutxi daramatzate inauteri berri hau ospatzen, Jantzilo, baztaneraz tripontzi esan nahi duena, erretzen eta bere inguruan mozorro-dantza dantzatzen dute. Arizkun eta Erratzuko gizakundetik ateratako inauteria da Elizondokoa. Garai batean mozorro-dantza guztiek dantzatzen omen zuten zortziko doinuan. Gaur egun, Baztango zortzikoa egiten dute Jantziloren, tripontziaren inguruan. Hala ere, ez dakigu garai bateko mozorro-dantza gaur egun egiten dutena ote den, honi mozorro-dantza izena eman zaion arren. II.en Errepublika erortzean eta gerra hastean Nazionalek inauteriak debekatu zituzten Elizondon ere. Hori izan zen inauteria galtzearen arrazoi nagusia. Hasieran oso zaila izan zen festa ospatzen jarraitzea, baina, denbora igarota, klandestinitatean ospatzen hasi ziren. Hala ere, Baztango Haizegoak kontatzen duen moduan, maiz arrapatu zituzten Alguazilek haurrak izutzen ibilitako gazteak, hauek Elizondoko kalabozoan amaitzen zutelarik. Klandestinitatean ospatzetik inauteri urbano izatera igaro zen Elizondoko inauteria. Duela urte gutxi batzuk, ordea, ohitura berri honekin hasi ziren. Gaur egun, inongo debeku gabe martxan jarri dira berriro ere Elizondoko inauteriak. Goizean hartza, mozorrotuak, jantzilo eta abar puska-biltzean aritzen dira, arratsean, aldiz, herrira jaitsi eta herritik ibiltzen dira. Azkenik, Jantzilo, baztaneraz tripontzi erran nahi duena, erretzen dute eta aurretik esan bezala bere inguruan mozorro-dantza dantzatzen dute. Jantzilo, Miel-Otxinen gisako pertsonaia da, Elizondoko inauteriak bereganatu duen arren Baztango pertsonaia dena. Hartza ere ibiltzen da han hemenka herriko haurrak izutzen mozorroek lagunduta. "MOZORRO - DANTZA" ZORTZIKOA HARTZA JANTZILOREN ERREKETA
|
|