Arabako hainbat herritan Herri Inauteriak ospatzen dira, besteak beste, Zalduondon, Ilarduian, Eginon, Andoinen, Kanpezu, Kuartango, Salcedon eta Okarizen, eta horien berri ematen du bideoak. 2008an Arabako Herri Inauteriak Kultur (AHIK) elkartea sortu zen herri inauteriak berreskuratzeko eta ezagutzera emateko. Carlos Ortiz de Zarate, 'Arabako Herri Inauteriak' liburuaren egilea eta Lurdes Lekuona AHIK Kultur Elkarteko lehendakariaren hitzak jaso dituzte bideoan. Arabako herri inauteriak, Hirinet, 2014.
HARTZA eta PORREROAK 2007. urtetik Ilarduia, Egino eta Andoingo herritarrek inauteri ibiltariak ospatzen dituzte. Arabako herri txiki horientzat, negu gogorrean zuzeneko harreman izateko formula dira. Dudarik gabe, ondoen birsortu diren inauterietakoak dira, aurretik ikerketa lana egin baita, lan horrek pertsonaien eta herrietako ekintzen uztarketa ekarri du. Hautatutako data, "Ostegun Gizen" aurreko larunbata da. Goizean zehar mozorroak eta tresnak prestatzen dira. Hori dena, hamaiketakoaren laguntzarekin, beroan sartzeko babarrunekin; ia urtero kanpoko tenperaturak ez baitu animatzen paseatzera. Badaezpada, denak mugitzen gara, eskuak izoztu ez daitezen... eta are gutxiago ideiak... ditugun apurrak. Konpartsa Ilarduian osatzen da. Mozorroek “porrero” izena hartzen dute eta denetarikoak topatu ditugu: "atsoa", "kinkila-saltzailea" eta "latorrigilea"… eta hezur haragizkoa ez den pertsonaia bat: "lastozko gizona". Festa dantza batzuekin hasten da eta ondoren puska biltzen aritzen dira herrian. Txorizoa, arrautzak... ematen dizkiete. Eskertzeko joareak jotzen dituzte soinu gogorrak zabalduz halako paraje lasaian (Leze kobaren alboan kokatua). Kontuz izotzarekin, irristakor dago eta, bat baino gehiago erortzen da, baina ez dakiguna da izotza den arrazoia. Talde osoa herritik irten eta hurrengo herrira abiatzen da. Bidean, haur batzuek mozorroak xaxatzen dituzte: hau kantatuz: "Porrero, atera babak eltzetik, atera bat, atera bi, atera hiru, atera lau, atera bost...eta eman jauzi handi bat" (Itzulpen moldatua gaztelaniatik). Horiek 100 metroko errekorra hautsi nahian bezala jarraitzen diete kubotan daramaten errautsa botaz. Hobeto esanda, batzuek kuboa bera botatzen diote edo burutik bera husten diote ezustean harrapatutakoren bati, bere gorputza kolorez aldatuaz: grisa, zuria eta marroiaren artekoa (seguruenik lokatzagatik). Hurrengo herrigunera iritsi baino lehen, makila aldaketa egiten da bi herrien ordezkarien artean beste dantza batekin. Eginon, dantza gehiago. Orain, lastozko gizon bihurria, asto gaineko kulunkaren ondorioz, garraioz aldatzen dute. Animali batetik bira pasatzen da: bi mozorrok tiratako karro batera pasatzen da. Lan ederrak aldapan! Eskerrak plazan txokolatea eta torradak banatzen dituzten. Tripa berdinduta eta jada ilunduta, bukaerara iristeko prestatzen gara. Bidean, autobidearenn goian, berriro makila aldaketa, ordeka faltsu batean arnasgune bat, beste aldapa bat Andoinera iristeko. Herria zeharkatzen da, antortxekin gaua argituz. Momentuari emozio gehiago emateko, panpina epaitzen da. Denetarik egozten zaio: Uzta izorratu duten ekaitzak, herritarren zoritxarrak edo loteria ez dela tokatu. Hil behar den gaizkia denez, plazaren erdian erre egiten da. Akabo sinesgabearen salbaziorako itxaropenak. Horrela, urtero, sendotzen doa XXI. mendeko ñabardurak dituen aspaldiko tradizioa. Etengabe egokitzen delako mantentzen da; hurrengo urtean berriro egin dadin, aurtengoan hil beharra dauka. Debekuaren aurretik ospatzen zuten adinekoak falta dira: haurtzaroko bizipen moduan oroitzen zuten, desagertzen ikusi zuten. Txundituta geldituko ziren orain nola bizi duten ikusiko balute; berain oinordekoei utzitako bolborak luzerako metxa dauka. PERTSONAIAK - Lasto gizona: pertsonai nagusia , lastozko sakuekin egina - Gizenak sakuekin eginak, lastozko kapela buruan eta begitartea zapi batekin estalia, eskuan makila, puntan putxikak edo zaldi zurdileak, - Zamarrakoak: estalkiekin mozorrotuak,buruan kukurutxo kapelak koloretako zintekin eta eskuan makila luzea. - Hautsariak; sakua buruan eta aurpegia beltzutua artozko bibotearekin batera. - Farfailetakoak: buruan artilezko txanoa artozko hostoekin egina eta sardea eskuan. - Koloretakoak aurpegia mozorrotua, buruan artilezko txanoa lumekin apainduta eta eskuan karrakak eta txipli-txaplekin. - Latorregilea: arropa zikinekin eta lepoko luze eta zabal batekin. - Senar-emaztegai bikotea: gizona dotore jantzita buruan kopa altuko kapelarekin eta emakumea farfailekin. - Apaiza: botoiaz jositako sotanarekin eta teilarekin jantzia. - Atsoa: amantala eta lepo-oihalarekin. - Idi parea: gurdi kopuruaren arabera.
Desde hace unos años se está arropando al personaje central, Toribio, además de con los Katxis, con otros personajes del entorno para darle más personalidad y vistosidad al Martes de carnaval. De esta manera han ido acompañando a Toribio: Durillo, Juan el Lobo de Torralba del Río (hiedra), Cura de Bargota, Txorimalo de Soñano, los Frailes de Piérola, el Carbonero de Viloria, el Hombre del Saco (Forondilla), la Amama Kurruka de Birgara, Lentejuelas, Kostalerako Akerra, la Dama del Tabaco, el Caballo de Inta, la Osa de Ullibarri-Harana. |
2016ko udaberian aurkeztu zituen Laudioko udalak sei figuraz osaturiko Buruhandi eta Erraldoi mitologikoak. Aurkeztu ziren egun beran eman zen ezagutzera Sorginlarren, figurotaz arduratuko zen taldea. | Lezeagako sorginak Laudioko Herriko plaza hartu du arratsaldean. Bertaratutako dozenaka umeei laguntza eskatu die munduan soberan dauden gauza txarrak paper batean jasotzeko eta gero erretzeko. Haur pilok rotulkia hartu eta maltzurkeria islatzen duen zerbait idatzi dute, gero sorginak lapikoan erretzeko konjurua esanda. Ekintza horrekin amaitu dira Inauteriak herrian. |
| ERRE ZENITUZTEN SORGIÑEN Xabi Solano |
BASARATUSTEA - KANPORAMARTXOA
Basaratustea - “baso” eta “aratuste” hitzak elkartzeaz lortutako izena, hots, Basoko Aratustea- edo Kanporamartxoa – Orozko edo Arrankudiaga bezalako inguruko herrietan ezagunagoa-, Aratusteen bezperako domekan, herri-gunetik aldenduta dagoen toki baten ospatzen zen festa bat zen; Zorroztutako egurrezko makiletan, txitxi-burduntzietan alegia, txerrikiak jarrita, su ondora hurbildu eta goxo-goxo erretzera urreratzen dira Basaratuste-zaleak. Omenaldi xumea den bilkura honek, iragan igandea, otsailaren 19an, Lezeaga inguruetan hamarkada pertsona bildu zituen, laudioar Basaratustea, gure egutegiko hitzordu garrantzitsu bilakatze aldera.
Kanporamartxo o Basaratustea es una fiesta que se había perdido en la Cuadrilla de Ayala. Basaratuste (baso + aratuste: ‘carnaval del bosque’) o, en la comarca (Orozko, Arrankudiaga, Arakaldo…), Kanporamartxo. El domingo anterior al inicio de los actos de carnavales vecinos y vecinas de Laudio se reúnen en la ermita de San Juan de Astobitzako en el barrio de Larrazabal para rememorar la ofrenda de alimentos de cerdo al bosque para animarle en su próximo despertar de la primavera. Consiste en comer carne de cerdo (tocino o chorizos normalmente) que cada uno lleva, asados en un palo o pincho a la brasa.Un ritual que se ha recuperado y se completa con la medición del Roble de las mentiras o Guzuraretx.
Kanporamartxo o Basaratustea es una fiesta que se había perdido en la Cuadrilla de Ayala. Basaratuste (baso + aratuste: ‘carnaval del bosque’) o, en la comarca (Orozko, Arrankudiaga, Arakaldo…), Kanporamartxo. El domingo anterior al inicio de los actos de carnavales vecinos y vecinas de Laudio se reúnen en la ermita de San Juan de Astobitzako en el barrio de Larrazabal para rememorar la ofrenda de alimentos de cerdo al bosque para animarle en su próximo despertar de la primavera. Consiste en comer carne de cerdo (tocino o chorizos normalmente) que cada uno lleva, asados en un palo o pincho a la brasa.Un ritual que se ha recuperado y se completa con la medición del Roble de las mentiras o Guzuraretx.
Los comentarios están cerrados.
AINHOA SUKIA
Musika Irakaslea
UKELELEA Web-Blogean sartu nahi baduzu irudian klikatu
Artxiboak
Mayo 2022
Abril 2022
Marzo 2022
Febrero 2022
Enero 2022
PIANO BIRTUALA
Kategoriak
Todos
Acordes
Akordeak
Aratusteak
Ariketak
Bitarteak
Carnavales
Cuento
Eguen Zuri
Ejercicios
Entonazioa
Erritmoa
Escalas Menores
Escape Room
Eskala Minorrak
Historia
Ihauteriak
Inauteriak
Intervalos
Ipuina
Jolasak
Juegos
Partiturak
Piano
Pianoa
PlayAlong
Soundslice
Tonalidades
Tonalitateak
CARRILLÓN Mº.J Sanchez
METRONOMOA
Web interesgarriak
Clase de música 2.0
@Crea-conTIC
@mariajesusmusic
Recursos musicales
Materiales y Recursos
Almudena Lenguaje Musical
@almudenalmcjm
De todo un poco...
De todo un poco Youtube
Lenguaje musical de Fátima
Aula musical de Adriana
Creadoras de la historia
Josu Elberdin
Doremi musika bizi
Recursos profes de música
mjpedagogiamusical
Mª.J Sanchez Parra
Educacontic
Musikarma
Musika eta Euskara
Musika jaio gara
Begodanzas
Música Encriptada
Mr Noé
Uirá Kuhlamann
Bedenden Oyuna
FIER
Santi Serratosa
Pedagovila
Jaime Altozano
Antonio Domingo
Musikawa
Visual Musical Minds
Bustovega
CM ediciones
Eresbil
Koralakeae
Gipuzkoako Abesb
Musikene
EHME
Europa Cantat
citttolosa
Segundo Olaeta
SOME