Bi aste lehenago izan ohi dira. Garai batean, mendi mutilak lanik gabe izaten zirela, udako festek baino ospe gehiago zuten. Bi pertsonaia talde izaten dira: “mozorro zuriak” eta “mozorro beltzak”. Hiru egun irauten dute. Ostegunean, trikitilari eta pandero-joleekin, baserriz baserri eskean ibiltzen dira mozorro zuriak (gazteen janzkera ostegunean honako hau da: ator kuadradunak, galtza urdiñak, koloreetako lepo-zapiak eta horietatik zintzilik eslokako ikasleek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak. Ostirala eta larunbatean zuriz janzten dira koloreetako lepo-zapiekin). Ostiralean eskea herrian egiten da eta gauean dantzaldia. Larunbata arratsaldean haurren mozorroekin kalejira herrian, ilunabarrean ikuskizuna eta gauean dantzaldia. Gauean mozorro beltzak kanpora ateratzen dira aurpegia estalita: pertsonai ilun eta beldugarriaz mozorrotu ohi da gazte talde bat kalean dagoen jendea, eta batez ere haurrak, beldurtzeko asmoz.
Los comentarios están cerrados.
|
|