Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira. Kale eta bazterrak doinuz, dantzaz eta giroz betetzen dira. Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri Dantza. Ereintza Dantza taldea dago atzean, urte luzez ari da lan horretan, eta azken urteetan herritarren parte hartzea sustatu nahian dabil. Herritarrei dei egin zaie Azeri Dantzan parte hartzera gonbidatuz, “Ereintza Dantza taldeko kideez gain herritarren parte hartzearekin festa are ederragoa egin nahi dugu, herrikoiagoa”. Inauteriek azken urteetan Errenteria-Oreretan hartu duten goranzko joerarekin jarraitu nahi dutela diote antolatzaileek. Dantzez baino jolasez osatua dagoela Azeri Dantza eta edonork har dezakeela parte diote, ez duela inongo konplikaziorik. ENTIERRO DE LA SARDINALos comentarios están cerrados.
|
|