Ostegun Gizena - Ostegun Larderoa Inauterien lehenengo eguna kantuz beterik ospatzen da Gasteizen. Haur abesbatzek dute protagonismoa arratsaldeko lehen orduetatik. Hirian barrena kantuan aritu ohi dira, mozorrotuta, eta bukatzeko abesbatza guztiek batera kantatzen dute, erdialdeko plaza batean (Enparantza Berrian gehienetan). Inauteri Ostirala Indarra euskal kultur elkarteak hirigune historikoko eta erdialdeko kaleak girotzen ditu, dantza ikuskizun ibiltaria eskainiz. Inauteri Larunbata Gasteizko Inauterietako egun nagusia larunbata da. Ohikoa den bezala, tradizioak agintzen duenari jarraituz, Gasteizko Inauterietako jardunaldi esanguratsuena eguerdian hasten da, margolariak ezagunaren soinuak lagunduta tren geltokira iristearekin batera; hain zuzen ere, margolariak hirira Inauteriak ospatzera datozela kontatzen du abestiak. Ondoren, margolariak Arka plazara abiatzen dira, jai giroan, bertan dagoen Ibiltaria estatuari mozorroa janztera.Arratsaldean, konpartsen eta karrozen desfilea hiriko kale nagusietan barrena joan ohi da.Horretaz gain, gau-dantzaldia egon ohi da Enparantza Berrian eta ondoren, batukada talde batek erdi aroko kaleak girotzen ditu. Inauteri Igandea Igande goizean berriro egin ohi da konpartsen desfilea Gasteizko kale nagusietan barrena, eta egun osoa irauten du jai giroak. Inauteri Asteartea Arratsaldean sardina erretzen da. Erostariek, konpartsek eta jaiegunak amaitzen direlako triste dauden pertsonek hartzen dute parte ekitaldian. Hileta martxa batek lagunduta erretzen da sardina, eta horrek ematen die amaiera Gasteizko Inauteriei. HAURRAK OSTEGUN LARDEROA OSPATZEN KONPARTSAK Inauterietako jai alaien tradizioa antzinatik zetorren Gasteizen, eta sustrai sakonak zituen gizarte maila guztietan. Gasteizko Inauterietan kaleak jendez gainezka egoten ziren, "trolla" -Inauterietako zarata tipikoa- zeritzonaren burrunbak erakarrita. Inauteri herrikoian, gazteak kaleetan barrena ibili ohi ziren, "¡A la trolla, a la trolla, a la chibiribom-bom!" oihukatuz, atzetik "borrariak" segika zituztela, haiek beren "maskuri" beldurgarriez jotzen baitzuten jende guztia. Gasteizen XIX. mendearen bukaeran zegoen inauteri giro horretan sortu ziren gasteiztarren artean hain ezagun diren eta oraindik ere abesten diren bertso alai hauek: "Los pintores de Vitoria han terminado ya de pintar, las Estaciones de Achuri y Amara en San Sebastián. Guía, guía maquinista a toda velocidad que la máquina del tren se va a parar.... Y nos vamos a Vitoria a pasar el Carnaval
Los comentarios están cerrados.
|
|