LINTXen etorrerarekin hasiko dira ofizialki Legazpiko inauteriak. Inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu-asmatu zuen LINTX pertsonaiaren etorrerarekin ematen zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala, Ikastetxeen desfilearen amaieran, Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azaltzen zaigu udaletxeko balkoian eta bertan bildutakoen lana izaten da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) eta kantuz Lintx eta katamaloak uxatzea. Inauteri igandean berriz ere azaltzen zaigu Lintx bere lagun katamaloekin eta ohi bezala panpinaren erretzearekin ematen zaie amaiera inauteriei. Hona hemen Lintx pertsonaia berreskuratu - asmatzera eraman zituzten arrazoiak, azken batean Legazpiko Inauterietarako pertsonai bat sortzeko gogoaren ondorio. LINTX KATAMOTZA KATAMALOAK Haz clic aquí para editar. LINTXEN ERREKETA
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|