ATSAURETUAK
Leitzan, Inauteriak "Ioteik" deitzen ziren eta zoritxarreko 1936 dataren aurretik oso aberatsak eta errito ederrez hornituak ziren, Gaur egun, gurdiak, eskea... heldu da kolorea eta umorea. Ostiralean hasi eta asteartera bitarte festarako aitzakiarik ez dute faltako Leitzan. Urteroko osagaiak izanen dituzte inauteriek: eskolako umeen kalejira, gurdien desfilea, herriko eta baserrietako eskeak, Atekabeltzeko festa eta atsaure kalejira. ATSAURE KALEJIRA Gorriztaran, Sakulu, Erreka eta Arkixkil auzoetako baserrietan barrena ibiliko dira herritarrak eskean. Musika izaten da gehienetan festa giroa pizten duen txinparta eta Leitzako inauterietan ere, badira herria guztia dantzan jartzen duten doinuak. Leitzako inauterietan izan den orok aditua izanen du Arbola doinua «kanta horrek bere toki propioa hartua dauka Leitzako inauterietan», baina ez da bakarra, «Arbola doinuak, Frankiko trenak eta txistuarekin jotzen ditugun dozenaka piezek osatzen dute inauterietako giroa». Txaranga, txistu eta bestelako musikarik gabe, inauteriak ez lirateke direna izanen. BASERRIETAKO ESKEA
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|