Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. Arratsaldean Trapujaleren jeitsiera egiten da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira. Ihauteri egun bakoitzak bere kolorea du: Ostegunzuri, Ostiralori, Larunbatgorri, Igandeubel, Astelehenarre, Asteartebeltz. Lezo se viste de Carnaval con la llegada de Trapujale. El primer recibimiento corre a cargo del alumnado de Lezoko Herri Eskola y tres horas después, baja a la plaza del Ayuntamiento desde el caserío Martizkone en compañía de los Joaldunak de la Parte Vieja y los músicos de la Escuela de Música Tomas Garbizu. Una vez en la plaza, y tras la lectura del pregón carnavalero, llega uno de los momentos más emotivos de la fiesta, con la entrega del premio Trapujale.
Jatorria Garai batean, goseteak eta eskasi hedatua zegoenean, lezoarrak bereziki txiroako men ziren. Horrela, jatekorik ez zutenez, inguruko herrietakoek trapujale esaten zieten lezoarrei. Trapujale pertsonaia, honenbestez, Lezotarrei deitzen zitzaien aspaldiko goitizenetik sortua da. Kondaira Trapujale Jaizkibelen bizi zen. Urtero ostegunzurian herrira jeisten zen inauteriak herritarrekin igarotzera. Baina Marinazkane eta bere ziriku maltzurrak bere aurka ari ziren beti. Zazpi ziriku gaiztoek zazpi ardi lapurtu zizkieten herritarrei eta Trapujaleri bota zioten errua, Trapujale ardiak jaten ikusi zutela esanez. Herritarrek Trapujale epaitu egin zuten eta zirikuek zioten sinisturik, sutara zigortu zuten. Horrela, asteartebeltzean, herrian herio-bidaia egiten du. Azkenean, sutara botatzen dute bere burua. Halako batean, bere izpirituak Lezoko herritarrei hitz egiten die barkatzen diela esanez eta hurrengo urtean itzuliko dela esanez. Bukatzeko, bere gorputik janaria ateratzen dute, txerri-jatea egiteko plazan. Pertsonaiak
Los comentarios están cerrados.
|
|