Gipuzkoan Inauterien Jaiak 1936ko Gerra Zibilaren ondoren debekatuak izan ondoren ahaztu egin ziren. Herri gutxik ez ezik, hauek Udaberriko Jaiak bezala ospatzen zituzten, gainontzekoek ospatzeari uko egin zieten, nahiz eta tradizio zahar hauek ez ahaztu. Debekuaren altxatzearekin batera ospakizun hauek berpiztu egin ziren, batzuek kutsu urbanoagoarekin (desfileak, karrozak, mozorroak,...) eta besteak tradizio handiagokoak, Ohizko Inauteriak, bertan diru-eskeak, dantza tradizionalak eta bestelako konpartsak burutzen zirelarik. Lizartzan 1955ean nekazal-inauteria berreskuratzen da, dantzari, puska-biltzea, mozorroak eta abarrekin... Aipagarria da gaur egun Otsolar dantza taldeak inauterietan kaleratzen duen Lizartzako Ihaute Dantza. Dantzarien taldeak, kapitainak, sarjentuak, zaldidunek eta espentzieroek (zerbitzariek) osatzen dute konpartsa. Larunbata Goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, "Diana" abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian. Igandea Goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. EGITARAUA OTSAILAK 4, OSTIRALA 19.30: Gipuzkoako inauterien gaur egungo argazki bat. OTSAILAK 12, LARUNBATA 12.00: Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren, antzerkia eta Otsolar Dantza Taldearen emanaldia. OTSAILAK 18, OSTIRALA 14.15: Eskolak antolatuta mozorro festa. OTSAILAK 19, LARUNBATA 7.00: Plazan elkartu dantzari, txantxo eta txistulariak. Denok batera, "Diana" abestuz hasiko dugu inauteria. 7.30: Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 10.00: Etxe-zahar baserrian geldialdia. 12.00: Mozorroen eta txarangaren irteera Joxe Mariko aparkalekutik. 13.30 aldera: Arrateko zubian denok elkartu ondoren, herriko plazan bazkari autogestionatua. 18.00: Joxe Mariko aparkalekuan bildu eta plazara jaitsi ondoren, bertan "Lizartzako talogileak" egindako taloak jateko aukera izango da. OTSAILAK 20, IGANDEA 10.00: Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12.00: Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen. Ondoren, Lizartzako Inauteri Dantzak plazan. Amaieran, Luzea saria emango da. 14.00: Herriko plazan bazkaltzeko aukera, bakoitzak etxetik ekarritako bazkariarekin. 17:30: Andoni Ollokiegiren kontzertua. 19.30: Plazan "ijitoa" errez inauterien amaiera PUSKA - BILTZEA
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|