Itzuli dira Mairuak Hondarribira. Emeki Emakume Elkarteak antolatuta, berriro aritu dira Mairuak baserriz-baserri, izpiritu txarrak uxatzen eta, zergatik ez, bazkaltzeko zerbait jasotzen trukean. 1990eko hamarkadan hasi ziren Hondarribiko Mairuak ateratzen inauterietan. Duela urte batzuk galdu zen tradizioa, eta orain berreskuratu du Emekik. Baserrietan egin dieten harrera ikusita, argi dago baserritarrek faltan botatzen zituztela Hondarribiko intxixuak. Mairuak Euskal Herriko toki askotan dauden harrespilak eraiki omen zituzten euskal mitologiako erraldoiak dira. Hondarribian Mairuak Inauterietako larunbatean baserriz baserri joaten dira. Etxe bakoitzera iritsi bezain pronto erratza atarian pasa ,otarri bat lurrean jarri eta dantza egiten dute. Etxeko nagusiak otarrian janaria utziko du ( txorizoa, arrautzak...) eta lortzen dituzten elikagaiekin bazkaria prestatuko dute. Trapu zaharrak eta zarpailak janzten dituzte. Aurpegia estalita eramaten dute. Horretarako lastozko txanoak eta zintak janzten dituzte. MAIRUAK BASERRIZ BASERRI OTARRAREKIN ESKEAN TRIKITILARIAK MAIRUAK DANTZAN MAIRUAK ERRATZAREKIN
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|