Inauteri asteartean txikienak kalera irteten dira mozorrotuta jaia ospatzera. Zapatuan, konpartasa eta kalejirak egoten dira, herriko “Oñatza” dantza taldeak antolatuta. Kalejira honetan mahi duten herritarrek parte hartu dezakete. Izan ere, inauterien aurretik, zapaturo topatzen dira Errekaldeko lokaletan eguerdiko 12tan, dantza horiek prestatzeko. Desfileak, musikak, antzerkiak eta giro paregabea izaten dira abiapuntu, Oñatiko Kultur Batzordeak antolatutako Inauterien egitarauan. Gipuzkoan, Inauterien Jaiak 1936ko Gerra Zibilaren ondoren debekatuak izan ziren. Herri gutxi batzuek Udaberriko Jaiak bezala ospatzen zituzten, gainerakoek ospatzeari uko egin ziotelarik. Debekuaren amaierarekin bat, ospakizun horiek berpiztu egin ziren. Batzuek kutsu urbanoagoa zuten (desfileak, karrozak, mozorroak...) eta besteek, aldiz, tradizionalagoa (Lantzeko Inauteriak, diru-eskeak, dantza tradizionalak eta bestelako konpartsak burutzen ziren). MUSIKARIAK
ALKATE edo ALKATESA eta BIKOTEA HARTZA eta HARTZ-ZAINDARIA
TXOKOLATERUAK ZAINTZAILEA eta UMEA BORREROAK 300 lagunetik gora atera dira Oñatiko Inauteriak ospatzera: Dantzariak, pertsonaiak eta musikariak. Goizean goiz hasi eta iluntzera arte aritu dira kalerik kale herria girotzen. Sei dantza prestatu dituzte: Paganeria eta Ume handia makil-dantzak, Artzaren polka eta Ordu txikitan makilarik gabekoak eta bi kalejira. DANTZARIAK
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|