Pentsazu ze jantzi? Preparazu mozurru? Peluki? Maskari? Aterkiñe? Ziezko erropak? Manti? Bai, bai, barre eiñ! Danak bikorouz txotxo! Jantzi jantzi bizune ta kalea! (bueno popabistan be jun zainke, klaro ba, bañe… ni zure modure ez, e? ze datorren astin be karnabalak diz ondion eta 40 kalenturiaz eta kriston trankazuaz eoti ohian ezta martizen karnabaleako planik onena…) Gora Bixotzak! Etorri gasku Lantzoi herrire! Josu Etxaburu Latxanbrek 1988an sortu zituen Akula eta Lantzoia Ondarroako inauterietako ikurrak. Horrez gain, herriko bertsolariek bertsoak egin zituzten (Arrik, Botxek, Altzaleik eta beste batzuk): Lantzoia gure zaindari egun hauen boladan, zelako golpea ote dugu gure ganbaran. Zahar gazteak alkarturik kantu eta algaran, lantzoikeriak egiten zer zoriontsu garan. Laralara lalala, lalala, lalala… (bis) Ahotsa aldatu dogu ta mozorroa jarri, baina holan zer gustora adar joka alkarri. Ni nor naizen ezetz jakin, holako harrigarri, txingarri eta mingarri, zuek ezetz igarri. Laralara lalala…(bis) Uxatu ditzagun lotsak, tristurak eta penak, egun hauexek baitira urteko alaienak. Mozorrotuta kalean Ondarrutar gehienak lantzoi handienak dira normal jantzi direnak. Laralara lalala… (bis) Poltsikoetan gaur egun inork ez dauka sosik baina inauterietan danok alai ta pozik. Akulari erreguka Zubi Zaharran azpitik: “Otzarak arrain betetzen lagundu Ondarruri!” Laralara lalala…(bis)
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|