Zozomikote iritsiko da Ordiziara,Kaldereroen konpartsak babestuta, ohiko barrabaskeriak egitera,Inauteriak iragartzera etorriko da. Barrena jauregiko plazan, 18:30ean da hitzordua . Urrup antzerki taldeko kideak aurkeztuko dute herritarren aurrean. Ondoren, erdigunean kalejira egingo du kaldereroekin, Oroith eta Oroith-txiki abesbatzekin, Urdanetako Ahotsak taldearekin eta Ritmo de Luna dantza eskolako ikasleekin. Kalejira Plaza Nagusian amaituko da eta han, Urrupekoak gidari direla, bere inguruan sortutako kontakizuna antzeztuko dute, eta sutan erreko dute. Herriko haur guztiek haren berri izan dutelako aurretik.Zozomikote protagonista duten liburu eta material didaktikoa landu dituzte ikasgeletan. Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak idatzi du ipuina eta Jokin Mitxelenak ilustratu. Soinean daramatzan hartzaren buztan, lamiaren orrazi eta denboraren orratzaren nondik norakoak azaltzen dituzte hitzez eta irudiz liburuan. Zozomikote kaldereroen konpartsa indartzeko sortu zen pertsonaia da. Zubizarretak asmatu zuen, eta Xabier Arañak jarri zion aurpegia eta gorputza: «Pertsona dibertigarri, alproja, pikaroa, eskuluzea, lapurra, parranderoa, bizizalea» da, Zubizarretaren esnaetan. 2014an aurkeztu zuten, eta harrez gero erraldoi bat ere egin dute. ZOZOMIKOTE KALDEREROAK ERREKETA
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|