Donapaleun ospatutako Santibaten, zirtzil maskaraturik, trikitilariak lagun ibili ziren karrikaz karrika, ostatuz ostatu bertsotan eta kantari. Sasoiko usaian, eskean betiere. Zirtzil ausartek bertsolarien tokia hartu zuten giro biziak kitzikatuta, eta gaueko oren txikietan jada desagertu ziren. SANTIBATE GAUEKO ZIRTZILAK Igandean izanen ditugu berriz ere, karrikan lehenik, Libertimenduan gero, plazan: koloretsuak eta indartsuak. Amikuzeko inauteriak dira, Donapaleun. Eskualdeko gazteak harrotuta daude, zirtzilez mozorroturik, dantzarien nola bertsolarien gisara. Kabalkada goizeko 10etan abiatuko da Frantziskotarren egoitzatik. Karriketan barrena itzulika-itzulika ibili ondoren, abere merkatuko plazan emanen dute emanaldi nagusia. Kartsuki, usaian bezala. Arras trebatuta heldu omen dira. Ondoren, bazkaria eginen dute eta bisitariak gogotik errezibitzeko daude Amikuzeko lagunak. Hona beren deia: “Udaberria heldu da emeki, baina negua ez da arras joana. Zatozte bihotza berotzerat”. Los comentarios están cerrados.
|
|