Laurogeigarren hamarkadan berreskuratua, urtetik urtera parte hartze eta sormen handiagokoa da. José Lagunero y Guijarro (zeinak 1869ko errepresiozko gau bortitz batean tafallar guztien buruan oroitzapen tristea utzi baitzuen) koronel liberalaren irudiari, txotxongilo baten modura, su ematen zaio zorigaitzaren ikur bezala.Laguneroren oroimenez ospatzen den errondan honako kopla hauek kantatzen dira. LAGUNEROREN KOPLAK (Letra: Ángel Luis Iriso “Zaki”) Gogoan badaukagu gaba lagunera (bis) Tafallan egon zan triskantza sobera Triskantza sobera gutxitan bezala. Azkarate ta Fuentes ankerki akaturik (bis) Idoi eta Iriso larri zauriturik Larri zauriturik ez da justiziarik Oso gaizki zerade gurekin portatu (bis) Lagunero gaiztoa zureak egin du Zureak egin du erreko zaitugu. Orain zure hezurrak dira errautsezkoak (bis) Pozik gablitza dantza bai Tafallakoak Bai Tafallakoak eta Euskal Herrikokoak. Tafallako Inauterietan azpimarratzekoa den beste zerbait bada PIKUAREN JOKUA (HIGUICO) eta hortik Piku gaztearen saria non banako mozorrorik hoberena, baserriko mozorrorik hoberena, talde mozorrorik hoberena eta hobeki apaindutako establezimendua saritzen baitira. Al higuico, al higuico yo con la mano, tú con el pico al higuico, al higuí con la mano no, con la boca sí ERRALDOIAK BURUHANDIA MUSIKARIAK GAITEROAK LAGUNEROREN ERRONDA LAGUNEROREN ERREKETA
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|