CARRASCOLIENDAS Enkarterriko herri inauteriak ziren,Barakaldo,Trapagaran,Ortuella,Sodupe,Gueñes,eta Gordexolan ospatzen zituztenak eta XXI. mendearen hasieran bertako gazteek berreskuratukoak. HISTORIA Ostegun gizenez aritzen ziren Carrascoliendas kantua kantatuz,janari eskean, etxez etxe. Oilar beltz bat eskuan, kantuak oilar beltzaren historia zuen ardatz. Sarri momentuko kontu sozial, auzoko arazo edo gai politikoez ere aritzen ziren kopletan. Urioste auzoan mozorrotu egiten ziren. Trapagaranen ordea ez. Trapagaranen igande edo asteartez mozorrotzen ziren. Askotan gizonak emakumez eta emakumeak gizonez. Hona hemen orduko kopla bat: Ya llegaron las carrascoliendas, señoras mujeres es lo que se estila. Los niños de la escuela recogen forrajes para sus comidas. Huevos y chorizos, longaniza frita y otros arrendajos que en la casa había 1920.urtera arte urtero ospatzen zuten, hortik aurrera poliki-poliki ohitura ahulduz joan zen frankismoan debekatu eta guztiz desagertu zen arte. 2011an,Trapagako Basetxe Gaztetxeak inauteri hauek berreskuratu eta eguneratu ditu. CARRASCOLIENDAS BERRIAK Larunbatean irtengo dira carrascoliendas kantuak berriz kalera. Orain ordea kantuaz gain dantza berri batekin ere irtengo gara. Trapagarango inauteri dantza sortu dugu. Dantza erreza egitea izan da helburu, dantzari ez den jendeak dantzatzeko modukoa. Nafarroako inauteri herrikoietatik abiatuz Arantzako inauteria zein Lantzeko zortzikoko pausuak gure dantzaren parte bihurtu ditugu. Kantu zaharra kantatuko dugu. Amaitzeko herriko bertsolariak koplatan arituko dira auzoko urteko kontuak zein arazoak aipatuz.Bertsolariekin euskara sartu da gure inauterian, euskara aspaldi galdu baitzen gurean eta beraz gure zaharrek ez baitute euskaraz kantu edo hitz egin zenik oroitzen. Orain ordea gazte guztiak gara euskaldun, bertsolariak ere baditugu geurean eta euskaraz egin nahi dugu geroa. AUZOAK Ez gara eskean arituko. Santa Agedan egiten da gure herrian etxez etxeko eskea. Auzoz auzo goazela ordea, auzo elkarte eta auzoetako bizilagunek eskainitako puskekin beteko ditugu sabelak. Ez dira baserri gune txiki, zelai berde eta teilatu gorriak. Industri gune erdian isolatutako langile auzoak. Txaranga batekin ibiliko gara auzoz auzo, dantza, kantu, bertso, jan eta edanean. Elkar harremanean.Ensaio orokorrean, herriko plazan, 100 lagun elkartu ginen. Zahar eta gazte, guraso eta haur. Beraz badatoz berriro LAS CARRASCOLIENDAS gurera. Zaharrei entzuten ikasi duguna berreskuratzera.
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|