Lasarterekin senidetzeko Euskal Inauteriak ospatzen dituzte inauteri larunbatean. Zubietatik abiaturiko kalejirarekin Hipodromoko zubiraino joaten dira mozorrotuta dantzan eta festa giro betean. Zubia bera izan ohi da bi herrion lotunea. Zubian bertan lasartearrek harrera egin eta senidetze ekitaldia ospatuko dute, eta bi herriek batera gero, Lasarten barrena kalejira, erromeria, suaren ekitaldi berritua eta txokolate jana. EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA Otsailak 23, larunbata 11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar Puska Bila. 16:30 Zubietako plazan ekitaldia. 16:45 Zubietatik Okendora kalejira. 17:00 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrak zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna. 17:15 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia. 17:30 Kalejira herritik. 19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua. Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan. Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea. TXANTXOAK KAXKAMALO SUAREN EKITALDIA
0 Comentarios
Dejar una respuesta. |
|