Uitziko ezaugarrietako bat inauterien lehentasuna da: Euskal Herrian lehenengo herria da inauteriak ospatzen. Hilbeltzaren bigarren asteburuan izaten dira jai herrikoi hauek, 13 inguruan. Garai batean jende gehiago biltzen zen, fama handiagoa zutenez gero. Orain, herrikoentzat bihurtu dira egun berezi hauek. Egitaraua, normalean, berdina izaten da: Larunbata: Goizeko 9ak aldera herriko gazteak herriko elkartean elkartzen dira. Bertan, traktorea hartu eta txerritegira joan eta aurreko hilabeteetan gizentzen eduki diren txerrien artean bat aukeratzen du herriko umeren batek. Ondoren, herrira eramaten da eta elkarte atarian hil egiten da. Behin hil eta gero, herrikoen artean bazkaria egiten da elkartean. Arratsaldean, hildako txerria puskatu egiten da eta herriko elkartean gordetzen dira, urtean zehar, jaki horrekin otorduak egin ahal izateko. Gauean herri afaria egiten da, herriko gazteetatik hasi eta zaharrenetaraino. Ondoren, elkartean musika eta herrikoentzat gaupasa izaten da. Igandea: Goizeko 10ak aldera "puska biltza" egiten da etxez etxe, hau da, herriko guztiak mozorrotuta elkartu eta etxe guztietatik trikitixa eta panderetaren laguntzat pasatzen dira, emandakoa jan eta edanez. 3ak aldera, herrikoek aurreko egunean bezala, bazkari oparo bat egiten dute. Egonaldia gau arte luzatu ohi da.
0 Comentarios
Adineko herritarren ekarpenak eta gure iraganari buruz eginiko ikerkata lanak, inauterien festa-muina berreskuratzeko balio izan du. Uharteko historiako zenbait pertsonaia zahar ezagutzea eta berreskuratzea lortu da, hala nola: TIPULON: Tamaina handiko pertsonaia, landare-motiboz, hostoz eta tipula-txirikordez estalia. Boterea irudikatzen du. TXATXOAK: Tipulon zaintzeko ardura dute. MINERVAK: Emakumezkoak protagonista ziren antzinako erlijio-jaietan dute jatorria. Inauterietan parte hartzeko berreskuratu ziren, ur-elementu bezala. Doluz jantzitako emakumeak dira eta urez beteriko baldek eta eskuilak daramatzate mozorrotu gabe dauden pertsonak zirikatzeko. KEMAKULOAK: San Joan gaueko ohituretatik berreskuratutako pertsonaiak, aspaldian mutilak zintzilikatuta zeramatzaten tipula-txirikordei sua emaz jolasten baizuten. Su-elementu bezala berresluratua, metalezko kuboak eramaten dituzte, eta barruan lasto hezea erretzen dute, arriskurik gabe ke izugarria sortuz. Pertsonaia guzti horiei, kultur talde ezberdinen parte-hartze gogotsuari eta herritaren eskuzabaltasunari esker, inauteriak festa bihurtu dute, kalea eszenatoki bihurtuz ongi pasatzeko. TIPULON TXATXOAK KEMAKULOAK MINERVAK JOALDUNAK ERRALDOIAK SORGINAK MUSIKARIAK
Zozomikote iritsiko da Ordiziara,Kaldereroen konpartsak babestuta, ohiko barrabaskeriak egitera,Inauteriak iragartzera etorriko da. Barrena jauregiko plazan, 18:30ean da hitzordua . Urrup antzerki taldeko kideak aurkeztuko dute herritarren aurrean. Ondoren, erdigunean kalejira egingo du kaldereroekin, Oroith eta Oroith-txiki abesbatzekin, Urdanetako Ahotsak taldearekin eta Ritmo de Luna dantza eskolako ikasleekin. Kalejira Plaza Nagusian amaituko da eta han, Urrupekoak gidari direla, bere inguruan sortutako kontakizuna antzeztuko dute, eta sutan erreko dute. Herriko haur guztiek haren berri izan dutelako aurretik.Zozomikote protagonista duten liburu eta material didaktikoa landu dituzte ikasgeletan. Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak idatzi du ipuina eta Jokin Mitxelenak ilustratu. Soinean daramatzan hartzaren buztan, lamiaren orrazi eta denboraren orratzaren nondik norakoak azaltzen dituzte hitzez eta irudiz liburuan. Zozomikote kaldereroen konpartsa indartzeko sortu zen pertsonaia da. Zubizarretak asmatu zuen, eta Xabier Arañak jarri zion aurpegia eta gorputza: «Pertsona dibertigarri, alproja, pikaroa, eskuluzea, lapurra, parranderoa, bizizalea» da, Zubizarretaren esnaetan. 2014an aurkeztu zuten, eta harrez gero erraldoi bat ere egin dute. ZOZOMIKOTE KALDEREROAK ERREKETA
LINTXen etorrerarekin hasiko dira ofizialki Legazpiko inauteriak. Inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu-asmatu zuen LINTX pertsonaiaren etorrerarekin ematen zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala, Ikastetxeen desfilearen amaieran, Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azaltzen zaigu udaletxeko balkoian eta bertan bildutakoen lana izaten da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) eta kantuz Lintx eta katamaloak uxatzea. Inauteri igandean berriz ere azaltzen zaigu Lintx bere lagun katamaloekin eta ohi bezala panpinaren erretzearekin ematen zaie amaiera inauteriei. Hona hemen Lintx pertsonaia berreskuratu - asmatzera eraman zituzten arrazoiak, azken batean Legazpiko Inauterietarako pertsonai bat sortzeko gogoaren ondorio. LINTX KATAMOTZA KATAMALOAK Haz clic aquí para editar. LINTXEN ERREKETA
Lasarterekin senidetzeko Euskal Inauteriak ospatzen dituzte inauteri larunbatean. Zubietatik abiaturiko kalejirarekin Hipodromoko zubiraino joaten dira mozorrotuta dantzan eta festa giro betean. Zubia bera izan ohi da bi herrion lotunea. Zubian bertan lasartearrek harrera egin eta senidetze ekitaldia ospatuko dute, eta bi herriek batera gero, Lasarten barrena kalejira, erromeria, suaren ekitaldi berritua eta txokolate jana. EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA Otsailak 23, larunbata 11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar Puska Bila. 16:30 Zubietako plazan ekitaldia. 16:45 Zubietatik Okendora kalejira. 17:00 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrak zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna. 17:15 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia. 17:30 Kalejira herritik. 19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua. Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan. Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea. TXANTXOAK KAXKAMALO SUAREN EKITALDIA
KALDEREROAK INAUTERIEN ETORRERAREN IRAGARLE Urtero moduan, Inauteriekin lotuta lehen ekintza Kaldereroen Konpartsaren etorrera izango da. Kaldereroek Inauterien aurreko larunbatean, iritsiko dira hirira. Arratsaldeko 19:00etan Kaldereroen Konpartsa Alberto Anguera plazatik irtengo da, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltoki kaleak zeharkatu ostean, Kolon pasealekuan murgiltzeko. Foru Karrika eta Kale Nagusian barrena ibili ostean, kaldereroak San Juan plazara iritsiko dira.Irungo Atsegiña elkartea arduratzen da Kaldereroen Konpartsaren antolaketaz. KALDERERO KONPARTSA
IÑUDE ETA ARTZAIEN DOTORETASUNA Hurrengo egunean, otsailaren 16an, Iñude eta Artzaien konpartsaren txanda izango da. Eraiki dantza taldeak antolatutako konpartsaren irteera ordu laurden bat atzeratu da aurten egun goiz horretan bertan Irunen antolatzen diren Maratoi Erdia eta 10 kilometrotako lasterketak ekintza oztopatzea saihesteko. Hortaz, Iñude eta Artzaiak eguerdiko 12:15etan abiatuko dira Santiago kaletik, Eskola eta Eliza Kaleak zeharkatu ostean San Juan plazan lehen geldialdia egiteko. Atsedenaren ostean, Kale Nagusi, Foru karrika eta Colon ibilbidean zehar ibiliko dira Zabaltza plazara iritsi aurretik. Zabaltza plazan Udal Kontserbatorioaren Musika Bandarekin batera dantza emanaldia eskainiko dute. Azkenik, Luis Mariano inguruan amaituko da konpartsaren ibilbidea. Iñude eta Artzaien konpartsa XX. mende hasierako bizitza iñude eta artzaien pertsonaien bitartez irudikatzen duen errepresentazioa da. Itsaso Aranburu, Eraiki dantza taldeko ordezkariak azaldu duenez, “desfilea ikusteaz gainera, jendea datorren urtean gurekin konpartsan parte hartzera gonbidatu nahi dugu”. IÑUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSA
OSTEGUN GIZENA Zanpantzarra izango da urtero bezala Ostegun Gizeneko protagonista. Horrela, otsailaren 20ko 19:00etan Zanpantzarraren Konpartsa Alberto Anguera plazatik irtengo da. Zanpantzarrak gaiteroak, Bidasoako Erraldoiak, Irungo Udal Kontserbatorioko Ikasleak, Auntza Trikitixa Taldea eta Txingudiko Dultzaineroak bidelagun izango ditu Zabaltza plazarainoko ibilbidean. Arratsaldeko 19:30etan Zanpantzarra zabaltzan plazan jarriko da eta Bidasoako Erraldoiek balsa datzatuko dute Udal Musika Kontserbatorioko ikasleen erritmora. Jose Irigoyen Bidasoako Txarangako presidenteak adierazi duenez, “Zanpantzarrarekin Inauteriak hasi eta bukatzen dituen elkartea garela esan dezakegu”. Jose Irigoyenek gaineratu duenez, 30 urte daramatza Bidasoako Txarangak Irungo Inauterietan parte hartzen eta aurrerantzean berdin jarraitzeko ahaleginduko dira elkartean. ZANPANTZARRA DULTZAINEROAK BIDASOAKO ERRALDOIAK
OSTIRAL KAXKARRA Otsailaren 21ean, ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Amaia Kultur Zentroan 2020ko Inauterietako Konpartsen Aurkezpena egingo da. Desfilea parte hartuko duten 14 konpartsa horietako bat Aurreratu Elkartea da. Elkarteak laugarren urtez parte hartuko du Irungo Inauterietako desfilean aniztasun funtzionala duten pertsonen egoera ikustarazi eta normalizatzeko asmoz. Mari Llucia Aurreratu elkarteko kideak azaldu duenez, “konpartsa inklusiboa gara eta aniztasun fun-tzionala duten pertsonen errealitatea islatzea da gure helburu nagusia”. INAUTE AURREA Otsailaren 22an, larunbatean, baserri giroko inauteria izango da eguneko lehen orduetan zehar protagonista. Izan ere, goizeko 9:00etatik aurrera Eraiki dantza taldea Bidasoa eta Behobia auzoetan ibiliko da baserriz baserri. Jarraian, goizeko 9:30etatik Ibarla Meaka dantza taldeak Meakako baserrietan barrena ibiliko da eta 10:00etatik aurrera Txorimaloak soinu taldeak Anaka inguruko baserriak musikaz girotuko ditu. PUSKA BILTZEA BASERRIZ BASERRI
Erguerdiko 12:05etan Euskal-Herri Inauteria Pio XII. plazatik aterako da. Kemen dantza taldeak antolatutako ekitaldi honek Serapio Mugika, Juan Arana, Luis Mariano kaleak, Zabaltza plaza, Colon ibilbidea eta Kale Nagusia zeharkatuko ditu San Juan plazara iritsi aurretik. Arratsaldean, berriz, 17:00etan Inauterietako Desfilea Letxunborro hiribidetik irtengo da Urdanibia plazaraino iristeko. Hauek dira desfila osatuko duten 14 konpartsen izenak: Belaskoenea, Academia de Danza Ainhoa, El Pilar, Elatzeta, Escuela de bailes Carlos Zapirain, Gazte-Landetxa, Irungo La Salle, Jazzarte Dance Studio, My Dance Studio, Santiagoko Deabruak, Pauso-k Dance, San Vicente de Paul eta Aurreratu Elkartea. Hortaz gain, arratsaldeko 20:30etatik aurrera San Juan plazako inguruetan Burrunba Elektrotxarangaren eskutik musika animazioa egongo da. Era berean, arratsaldeko 20:30etan Zabaltza plazako diskofesta hasiko da eta gaueko 23:30etan amaituko da. INAUTERI KONPARTSEN DESFILEA
ZALDUN INAUTERIA Inauterien igandean, otsailaren 23an Baserri Giroko Inauteriak hasiera emango dio egunari. Goizeko 9:00etatik aurrera Egoipar Meaka dantza taldea Meaka auzoan, Meakako Adixkideak Arbeseko plazatik Meakarantza abiatuko da eta Kemen dantza taldea Olaberria auzoan barrena ibiliko dira. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Inauterietako Desfile Herrikoia osatzen duten 14 konpartsek aurreko eguneko ibilbidea errepikatuko dute. EUSKAL INAUTERIA
ASTEARTE INAUTEA Otsailaren 25ean, Inauteriko ospakizunekin amaietzeko, arratsaldeko 19:00etatik Irun Hiria Musika Bandak kontzertua eskainiko du Zabaltza plazan. Horren ostean, 19:30etan Sardina Lurperatu eta Zanpantzar Erretzeko komitiba abiatuko da Zabaltza plazatik. Ondare kultur elkartea eta Santiagoko Deabruak elkarteek elkarlanean antolatzen dute Inauterietako azken ekimen hau. Komitiba Colon ibilbidea, Foru karrika eta Kale Nagusia zeharkatu ostean, San Juan plazara iritsiko dira. Txemi Moreda, Ondare kultur elkarteko kidearen hitzetan, “Inauterietako aurpegi itsusia gara, jai eta festa egunei amaiera emaiten baitiegu”. Jose Mari Clemente Santiagoko Deabruak elkarteko presidenteak azaldu duenez, aurreko urteko arrakasta ikusita, “3. kategoriako su-gaztelu batekin agurtuko ditugu 2020. urteko Inauteriak”. MUSIKA BANDA ZANPANTZARRA ENTIERRO DE LA SARDINA ZANPANTZARRAREN ERRETZEA
Itzuli dira Mairuak Hondarribira. Emeki Emakume Elkarteak antolatuta, berriro aritu dira Mairuak baserriz-baserri, izpiritu txarrak uxatzen eta, zergatik ez, bazkaltzeko zerbait jasotzen trukean. 1990eko hamarkadan hasi ziren Hondarribiko Mairuak ateratzen inauterietan. Duela urte batzuk galdu zen tradizioa, eta orain berreskuratu du Emekik. Baserrietan egin dieten harrera ikusita, argi dago baserritarrek faltan botatzen zituztela Hondarribiko intxixuak. Mairuak Euskal Herriko toki askotan dauden harrespilak eraiki omen zituzten euskal mitologiako erraldoiak dira. Hondarribian Mairuak Inauterietako larunbatean baserriz baserri joaten dira. Etxe bakoitzera iritsi bezain pronto erratza atarian pasa ,otarri bat lurrean jarri eta dantza egiten dute. Etxeko nagusiak otarrian janaria utziko du ( txorizoa, arrautzak...) eta lortzen dituzten elikagaiekin bazkaria prestatuko dute. Trapu zaharrak eta zarpailak janzten dituzte. Aurpegia estalita eramaten dute. Horretarako lastozko txanoak eta zintak janzten dituzte. MAIRUAK BASERRIZ BASERRI OTARRAREKIN ESKEAN TRIKITILARIAK MAIRUAK DANTZAN MAIRUAK ERRATZAREKIN
Ostirala 17:30 Haurrentzako jolasak eta txokolatada plazan 19:00 Kalejira Ziripot eta zanpantzarrekin zubi zaharretik Kalejira bukatutakoan pintxo pote, zortzikoa eta Mielotxinen erretzea 22:00 Afari autogestionatua Gaztetxean HARTZA SORGINAK JOALDUNAK MIELOTXINEN ERRETZEA
Eguen zurian ospatzen den oilar eguna eta hurrengo eguneko, hau da, Hartza eguneko kalejira, herrian tradiziorik luzeena duten ekitaldiak dira. Hartza berriz bajatuko da Urkotik, urtero bezela, ermuarrekin Hartza Eguna ospatzeko. Ehundaka ermuar irtengo dira kalera Guillermo Bengoetxea » Txindurrik» sortu zituen bertsoak kantatzera eta Txindurri dantza taldearen dantzetaz gozatzera. Geroago txorixo bokadiloa jateko aukera izango dute kalejiran izan diren guztiak. Asteartean eta aurreko larunbatean ere, herritar eta kanpotarren mozorroek kolorez betetzen dituzte herriko kaleak. Este juego centenario, de cuya organización se encargan varios centros educativos del municipio, da comienzo en la plaza a las 15.30 h. Uno a uno la población infantil del municipio que se haya inscrito en este popular concurso irá desfilando por la plaza, hasta que se puedan llevar los tres gallos y el vale de 30 euros para gastar en las librerias locales que se entregan como premio. Para ganar uno de esos 3 premios los niños y niñas deberán tocar la vitrina que alberga el gallo en el frontón, con los ojos vendados y la cabeza tapada y tras ser desorientados antes de iniciar el circuito. Según dictan las reglas, para poder llevarse el gallo es necesario tocar la vitrina con la “makila” en el frente, nunca en los laterales o la parte superior, ya que se considera nulo. La única ayuda podrá llegarles del público con las palabras “zuzen”, “eskumara” o “ezkerrera”. El protagonista es un joven vestido con la piel del oso, bien arropado, no sólo por su vestimenta, sino por el ambiente festivo de los cantores y los trikitilaris de la Escuela de Música local, Alboka, que no cesan en su empeño de, como reza al final de la canción, ‘no perder una tradición tan especial’. El oso es uno de los personajes más legendarios del Carnaval de Euskadi, pero en Ermua tiene su propia historia, ya que se sitúa en torno a 1934 , cuando un joven de Ermua cayó enfermo de tuberculosis. Entonces era una enfermedad muy difícil de curar y para la recuperación de los enfermos era necesario poseer medios económicos. Cuando se descubrió que la familia no podía hacer frente a los gastos, se le solicitó al ermuarra Guillermo Bengoetxea ‘ Txindurri’ que compusiera unos versos que solucionaran el problema. La cuadrilla del joven enfermo decidió poner fecha y salir a la calle disfrazada, debido a que coincidía con el Carnaval. Cantando disfrazados con unas pieles de oveja, sacaron unas 1.000 pesetas con las que pudieron ayudarle a salvarse. Además, como no tenían instrumentos musicales con los que acompañar los versos, utilizaron papel de fumar y unos peines. Así, combinando ambos elementos, lograron improvisar un instrumento para acompañarles en el canto. Esa circunstancia histórica sirve ahora como excusa a los más jóvenes ermuarras para celebrar el ‘Hartza eguna’. La costumbre se perdió durante 50 años, pero volvió en 1989 a las calles de Ermua de la mano del colectivo para la promoción del euskera, Euskal Birusa, que colaboró en sacar al oso de la cueva en la que había quedado destinado al ostracismo.Después el relevo lo quisieron tomar los profesores y alumnado de la Ikastola Anaitasuna, a los que hoy en día se han sumado Eskolabarri, Kaltxango AEK y el euskaltegi municipal. Los versos hablan de una llamada de socorrro del baserritarra de Urko, Patxi, y de lo que se encontraron los que acudieron en su ayuda en la cueva de Maña. Según afirman los versos escritos por ‘Txindurri’, el oso que encontraron era digno de sentir pena, parecía más un jabalí debido a que estaba muerto de hambre, por lo que los cantantes piden dinero, precisamente para darle de comer. Los últimos dos versos de la canción se añadieron en la época contemporánea para recordar siempre a los ‘culpables’ de que se retomara la tradición: el autor y su hija, ya desaparecida, María Bengoetxea ‘Txindurri’. HARTZAREN EGUNA
En Cascante se celebra el tradicional desfile de zarrapoteros, unos personajes tradicionales del Carnaval cascantino y que visten ropajes compuestos por tiras de telas de colores que cuelgan de un sombrero de paja. El programa del carnaval de zarrapoteros comienza a las 20.30 horas en la plaza de los Fueros, lugar hasta el que llegan acompañados por los gaiteros de la localidad y varios miembros de la fanfarre Leizea. Durante toda la tarde las calles cuentan también con la presencia de varios gigantes y cabezudos realizados exclusivamente para esta fiesta por el artesano Miguel Ángel Sánchez y entre los que destacan especialmente la bruja Ullaga, el cíclope Osko y Antonio Calabaza. Además, la comparsa de zarrapoteros reparte entre los más pequeños dibujos para colorear con varios de los personajes de esta fiesta. Tras el desfile por las calles de la localidad, los zarrapoteros se desplazan hasta la plaza situada en el paseo de Invierno, junto a los bajos del club de jubilados, lugar en el que se quema el denominado fardo de las miserias, que representa todos los males y malos deseos del año. Además, alrededor de la hoguera se baila la karrikadantza de zarrapoteros. La brigada municipal y la comisión ciudadana de festejos reparten bocadillos elaborados con 60 kilos de chistorra, 120 barras de pan y tostadas de ajo. ZARRAPOTEROS GIGANTES ZARRAPOTEROS EL CICLOPE OSCO ANTONIO CALABAZA LA BRUJA ULLAGA MUSIKARIAK EL FARDO DE LAS MISERIAS QUEMA DEL FARDO DE LAS MISERIAS KARRIKA DANTZA TOSTADAS DE AJO BOCADILLOS DE TXISTORRA
|
|