Uitziko ezaugarrietako bat inauterien lehentasuna da: Euskal Herrian lehenengo herria da inauteriak ospatzen. Hilbeltzaren bigarren asteburuan izaten dira jai herrikoi hauek, 13 inguruan. Garai batean jende gehiago biltzen zen, fama handiagoa zutenez gero. Orain, herrikoentzat bihurtu dira egun berezi hauek. Egitaraua, normalean, berdina izaten da: Larunbata: Goizeko 9ak aldera herriko gazteak herriko elkartean elkartzen dira. Bertan, traktorea hartu eta txerritegira joan eta aurreko hilabeteetan gizentzen eduki diren txerrien artean bat aukeratzen du herriko umeren batek. Ondoren, herrira eramaten da eta elkarte atarian hil egiten da. Behin hil eta gero, herrikoen artean bazkaria egiten da elkartean. Arratsaldean, hildako txerria puskatu egiten da eta herriko elkartean gordetzen dira, urtean zehar, jaki horrekin otorduak egin ahal izateko. Gauean herri afaria egiten da, herriko gazteetatik hasi eta zaharrenetaraino. Ondoren, elkartean musika eta herrikoentzat gaupasa izaten da. Igandea: Goizeko 10ak aldera "puska biltza" egiten da etxez etxe, hau da, herriko guztiak mozorrotuta elkartu eta etxe guztietatik trikitixa eta panderetaren laguntzat pasatzen dira, emandakoa jan eta edanez. 3ak aldera, herrikoek aurreko egunean bezala, bazkari oparo bat egiten dute. Egonaldia gau arte luzatu ohi da.
0 Comentarios
Adineko herritarren ekarpenak eta gure iraganari buruz eginiko ikerkata lanak, inauterien festa-muina berreskuratzeko balio izan du. Uharteko historiako zenbait pertsonaia zahar ezagutzea eta berreskuratzea lortu da, hala nola: TIPULON: Tamaina handiko pertsonaia, landare-motiboz, hostoz eta tipula-txirikordez estalia. Boterea irudikatzen du. TXATXOAK: Tipulon zaintzeko ardura dute. MINERVAK: Emakumezkoak protagonista ziren antzinako erlijio-jaietan dute jatorria. Inauterietan parte hartzeko berreskuratu ziren, ur-elementu bezala. Doluz jantzitako emakumeak dira eta urez beteriko baldek eta eskuilak daramatzate mozorrotu gabe dauden pertsonak zirikatzeko. KEMAKULOAK: San Joan gaueko ohituretatik berreskuratutako pertsonaiak, aspaldian mutilak zintzilikatuta zeramatzaten tipula-txirikordei sua emaz jolasten baizuten. Su-elementu bezala berresluratua, metalezko kuboak eramaten dituzte, eta barruan lasto hezea erretzen dute, arriskurik gabe ke izugarria sortuz. Pertsonaia guzti horiei, kultur talde ezberdinen parte-hartze gogotsuari eta herritaren eskuzabaltasunari esker, inauteriak festa bihurtu dute, kalea eszenatoki bihurtuz ongi pasatzeko. TIPULON TXATXOAK KEMAKULOAK MINERVAK JOALDUNAK ERRALDOIAK SORGINAK MUSIKARIAK
Carnavales, aratusteak, inauteriak, iñauteriak, ihauteriak, karnabalak… no importa como los llamemos . Las calles del Casco Viejo y la Gran Vía volverán a llenarse de alegría y color, donde veremos desfilar comparsas, charangas y carrozas. Unas fiestas llenas de espíritu carnavalesco, donde no puedes perderte el concurso de disfraces y la gran cabalgata de carrozas satíricas .Bilbao se viste de fantasía y ofrece un programa lleno de actividades, conciertos, espectáculos de danza, actividades infantiles y concursos. El día grande de estas fiestas, el Sábado de Carnaval podremos disfrutar de espectáculos para todos los públicos y el tradicional Concurso de disfraces de Carnaval. Los carnavales terminan con la quema de la Sardina a quien habiéndose presentado en Bilbao para disfrutar de sus carnavales, no le queda más remedio que dar paso a la Cuaresma con la purificación del fuego en el que arde cada año. INAUTERIAK BILBON CARNAVALES EN BILBAO de Iñaki Irigoien Investigación documental, que hace un recorrido por los aspectos fundamentales del Carnaval en Bilbao desde los primeros datos históricos localizados en el siglo XV hasta la actualidad, convirtiéndose así en la primera publicación que habla de ésta festividad en la Villa de Bilbao El Higui, Fraiscus, o el Turco, son algunos de los personajes populares de la fiesta recogidos en ésta publicación de 56 páginas con versión en euskera y castellano. Un viaje apasionante por la historia de Bilbao que gracias a las fotografías de Eulalia Abaitua del 1900 conservadas en el Museo Vasco nos descubrirá los desfiles de carrozas, las máscaras y disfraces de los y las elegantes y el ambiente ruidoso de calles y plazas con los Gigantes y Cabezudos y los concursos de comparsas y estudiantinas. El propósito de este trabajo, es rescatar la esencia de los Carnavales de Bilbao y poder conocer y recuperar una fiesta, que se debe vivir y recrear cada año, con la idea de salir, disfrazarse y disfrutar del mundo del Carnaval, lleno de energía y magia para poder soñar y poder ser quien queramos ser, al menos durante unas horas. FAROLIN Y ZARAMBOLAS Todos los años la Comisión de Fiestas elige a los personajes más populares de los carnavales bilbainos: Farolín y Zarambolas. Donde el “Farolín” es una persona de Bilbao o alrededores que se ha distinguido notablemente en su actividad profesional o pública, alardea además de su condición botxera, y su principal lema sería Semper Plus Ultra (Siempre Más Allá). Por otro lado el “Zarambolas” es un o una persona de Bilbao a la que nada le afecta. Su forma de ver la vida se resumiría en el Carpe Diem (aprovecha el momento). De faroles… FAROLÍN : es un o una bilbaina -no hace falta que haya nacido en el mismo Bilbao-, que se ha distinguido notablemente en su actividad profesional o pública, alardeando además de su condición botxera, y cuyo principal lema podría ser Semper Plus Ultra (Siempre Más Allá). El color que distingue a Farolín es el blanco. ZARAMBOLAS : es un o una pancha, persona de Bilbao al que nada le afecta ni le cambia la vida. Adalid del buen vivir, cuyo modo de vida se sintetiza en el Carpe Diem. El color que distingue a Zarambolas es el rojo. EL JUICIO ¿ Cómo surgió? En 1984, tres miembros de la Comisión Mixta de Fiestas, Fernando Toja, Marino Montero y Josepe Zuazo, inventaron los personajes “Farolín y Zarambolas” para los Carnavales de Bilbo. El juicio entre Farolín y Zarambolas surgió para instituir en los carnavales de Bilbao uno de los elementos más representativos de las Carnestolendas tradicionales y rurales, donde se juzgaba y condenaba a los malos de cada año. En el caso de la Villa se optó por dar al tema un tratamiento en tono humorístico, evitando la ecuación bueno-malo y optando por un galardón con el propósito enfatizar la dualidad de la personalidad arquetípica bilbaína. De manera que estos personajes son el único símbolo original y distintivo de los Carnavales de Bilbao. Actualmente , el “proceso” popular contra Farolín y Zarambolas comienza con su detención en el Ayuntamiento. Los maceros de la Villa son quienes escoltan a nuestros protagonistas hasta la celda y una vez en ella son acompañados hasta la Plaza Nueva por una kalejira de Turko, Hartza, Momos, Higi, Fraiskus y Monja jaleándoles durante todo el recorrido. Ya en la Plaza Nueva , da comienzo el juicio en el que abogado, fiscal y diferentes testigos representados por konpartsakides, dan cuenta de las andanzas de Farolín y Zarambolas . Una vez escuchadas las alegaciones para su defensa , la voz suprema del estrado emite el veredicto final y son trasladadas nuevamente a su celda a la espera de recibir su carnavalesco castigo ….en la misma Plaza Nueva, donde desde el patíbulo serán sometidos al escarnio público que pondrá fin a su enjuiciamiento….por este año. TURKO, HARTZA, MOMOS, HIGI, FRAISKUS, MONJA AUZOETAKO INAUTERIAK ENTIERRO DE LA SARDINA
CARNAVALES DE ANTAÑO DE PUEYO Su Carnaval se reducía al martes. Por la mañana de este día, la mocedad del pueblo se ocupaba en las faenas del campo, en layar las tierras y en la poda de las viñas y los olivares. Pero era el martes de las carnestolendas. Los mozos comían en sus respectivas casas y se aprestaban para «hacer el Carnaval». Después, los jóvenes se reunían en la casa de uno de ellos y se disfrazaban. En estos carnavales había asimismo mozos que cuidaban su indumentaria, eran los «señoritos» de Carnaval y paseaban bastoneando en ademán distinguido. Los distintos disfrazados recibían el nombre genérico de «mutturros» o «mutturrutakos». Los arlotes eran los «zaratracos». Algunos de éstos procuraban tijeretear el vestido de los «señoritos». Otros llevaban un palo con una vejiga de cerdo para golpear a los niños o una escoba sucia de barro o ceniza con objeto de manchar a las mozas. Las pocas jóvenes que se disfrazaban se ataviaban lo mejor posible, con sus indefectibles sombrero y sombrilla. Tras la intervención en la vía pública, los «mutturros» y las mozas bailaban en diferentes casas, reunidos en cuadrilla y con música de bandurria, laúd y guitarra. Los «mutturros» bailaban desenmascarados y cuando las mozas exclamaban al unísono: «¡están dando las oraciones!», el Carnaval terminaba para ellas, se ausentaban de la fiesta. Más tarde, los mozos distribuidos en cuadrillas, «salían a pedir», algunos con acompañamiento musical. Les correspondían con huevos, tocino fresco, longaniza, costilla y lomo de cerdo, que los acarreaban sirviéndose de varias cestas. Señalaremos que, como en tantos otros pueblos, en las casas en luto pasaban de largo. Los mozos cenaban en la casa fijada por su cuadrilla; cena que se repetía mientras durasen las viandas recibidas en la cuestación. Entre las cuentas a liquidar con la señora de la casa, que lo hacían a los cuatro o cinco días de Carnaval, figuraban el pan, el vino, el café y las copas consumidas en el transcurso de los carnavales. Aunque escape de las carnestolendas, anotaremos que al mediodía de la festividad de San José ha sido costumbre en Pueyo comer patas y orejas de cerdo rebozadas y buñuelos vacíos o rellenos con crema. De esta manera hacían honor a «San José buñolero» MOZORRO eta ZARATRAKOAK
Zozomikote iritsiko da Ordiziara,Kaldereroen konpartsak babestuta, ohiko barrabaskeriak egitera,Inauteriak iragartzera etorriko da. Barrena jauregiko plazan, 18:30ean da hitzordua . Urrup antzerki taldeko kideak aurkeztuko dute herritarren aurrean. Ondoren, erdigunean kalejira egingo du kaldereroekin, Oroith eta Oroith-txiki abesbatzekin, Urdanetako Ahotsak taldearekin eta Ritmo de Luna dantza eskolako ikasleekin. Kalejira Plaza Nagusian amaituko da eta han, Urrupekoak gidari direla, bere inguruan sortutako kontakizuna antzeztuko dute, eta sutan erreko dute. Herriko haur guztiek haren berri izan dutelako aurretik.Zozomikote protagonista duten liburu eta material didaktikoa landu dituzte ikasgeletan. Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak idatzi du ipuina eta Jokin Mitxelenak ilustratu. Soinean daramatzan hartzaren buztan, lamiaren orrazi eta denboraren orratzaren nondik norakoak azaltzen dituzte hitzez eta irudiz liburuan. Zozomikote kaldereroen konpartsa indartzeko sortu zen pertsonaia da. Zubizarretak asmatu zuen, eta Xabier Arañak jarri zion aurpegia eta gorputza: «Pertsona dibertigarri, alproja, pikaroa, eskuluzea, lapurra, parranderoa, bizizalea» da, Zubizarretaren esnaetan. 2014an aurkeztu zuten, eta harrez gero erraldoi bat ere egin dute. ZOZOMIKOTE KALDEREROAK ERREKETA
LINTXen etorrerarekin hasiko dira ofizialki Legazpiko inauteriak. Inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu-asmatu zuen LINTX pertsonaiaren etorrerarekin ematen zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala, Ikastetxeen desfilearen amaieran, Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azaltzen zaigu udaletxeko balkoian eta bertan bildutakoen lana izaten da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) eta kantuz Lintx eta katamaloak uxatzea. Inauteri igandean berriz ere azaltzen zaigu Lintx bere lagun katamaloekin eta ohi bezala panpinaren erretzearekin ematen zaie amaiera inauteriei. Hona hemen Lintx pertsonaia berreskuratu - asmatzera eraman zituzten arrazoiak, azken batean Legazpiko Inauterietarako pertsonai bat sortzeko gogoaren ondorio. LINTX KATAMOTZA KATAMALOAK Haz clic aquí para editar. LINTXEN ERREKETA
Lasarterekin senidetzeko Euskal Inauteriak ospatzen dituzte inauteri larunbatean. Zubietatik abiaturiko kalejirarekin Hipodromoko zubiraino joaten dira mozorrotuta dantzan eta festa giro betean. Zubia bera izan ohi da bi herrion lotunea. Zubian bertan lasartearrek harrera egin eta senidetze ekitaldia ospatuko dute, eta bi herriek batera gero, Lasarten barrena kalejira, erromeria, suaren ekitaldi berritua eta txokolate jana. EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA Otsailak 23, larunbata 11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar Puska Bila. 16:30 Zubietako plazan ekitaldia. 16:45 Zubietatik Okendora kalejira. 17:00 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrak zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna. 17:15 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia. 17:30 Kalejira herritik. 19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua. Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan. Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea. TXANTXOAK KAXKAMALO SUAREN EKITALDIA
KALDEREROAK INAUTERIEN ETORRERAREN IRAGARLE Urtero moduan, Inauteriekin lotuta lehen ekintza Kaldereroen Konpartsaren etorrera izango da. Kaldereroek Inauterien aurreko larunbatean, iritsiko dira hirira. Arratsaldeko 19:00etan Kaldereroen Konpartsa Alberto Anguera plazatik irtengo da, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltoki kaleak zeharkatu ostean, Kolon pasealekuan murgiltzeko. Foru Karrika eta Kale Nagusian barrena ibili ostean, kaldereroak San Juan plazara iritsiko dira.Irungo Atsegiña elkartea arduratzen da Kaldereroen Konpartsaren antolaketaz. KALDERERO KONPARTSA
IÑUDE ETA ARTZAIEN DOTORETASUNA Hurrengo egunean, otsailaren 16an, Iñude eta Artzaien konpartsaren txanda izango da. Eraiki dantza taldeak antolatutako konpartsaren irteera ordu laurden bat atzeratu da aurten egun goiz horretan bertan Irunen antolatzen diren Maratoi Erdia eta 10 kilometrotako lasterketak ekintza oztopatzea saihesteko. Hortaz, Iñude eta Artzaiak eguerdiko 12:15etan abiatuko dira Santiago kaletik, Eskola eta Eliza Kaleak zeharkatu ostean San Juan plazan lehen geldialdia egiteko. Atsedenaren ostean, Kale Nagusi, Foru karrika eta Colon ibilbidean zehar ibiliko dira Zabaltza plazara iritsi aurretik. Zabaltza plazan Udal Kontserbatorioaren Musika Bandarekin batera dantza emanaldia eskainiko dute. Azkenik, Luis Mariano inguruan amaituko da konpartsaren ibilbidea. Iñude eta Artzaien konpartsa XX. mende hasierako bizitza iñude eta artzaien pertsonaien bitartez irudikatzen duen errepresentazioa da. Itsaso Aranburu, Eraiki dantza taldeko ordezkariak azaldu duenez, “desfilea ikusteaz gainera, jendea datorren urtean gurekin konpartsan parte hartzera gonbidatu nahi dugu”. IÑUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSA
OSTEGUN GIZENA Zanpantzarra izango da urtero bezala Ostegun Gizeneko protagonista. Horrela, otsailaren 20ko 19:00etan Zanpantzarraren Konpartsa Alberto Anguera plazatik irtengo da. Zanpantzarrak gaiteroak, Bidasoako Erraldoiak, Irungo Udal Kontserbatorioko Ikasleak, Auntza Trikitixa Taldea eta Txingudiko Dultzaineroak bidelagun izango ditu Zabaltza plazarainoko ibilbidean. Arratsaldeko 19:30etan Zanpantzarra zabaltzan plazan jarriko da eta Bidasoako Erraldoiek balsa datzatuko dute Udal Musika Kontserbatorioko ikasleen erritmora. Jose Irigoyen Bidasoako Txarangako presidenteak adierazi duenez, “Zanpantzarrarekin Inauteriak hasi eta bukatzen dituen elkartea garela esan dezakegu”. Jose Irigoyenek gaineratu duenez, 30 urte daramatza Bidasoako Txarangak Irungo Inauterietan parte hartzen eta aurrerantzean berdin jarraitzeko ahaleginduko dira elkartean. ZANPANTZARRA DULTZAINEROAK BIDASOAKO ERRALDOIAK
OSTIRAL KAXKARRA Otsailaren 21ean, ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Amaia Kultur Zentroan 2020ko Inauterietako Konpartsen Aurkezpena egingo da. Desfilea parte hartuko duten 14 konpartsa horietako bat Aurreratu Elkartea da. Elkarteak laugarren urtez parte hartuko du Irungo Inauterietako desfilean aniztasun funtzionala duten pertsonen egoera ikustarazi eta normalizatzeko asmoz. Mari Llucia Aurreratu elkarteko kideak azaldu duenez, “konpartsa inklusiboa gara eta aniztasun fun-tzionala duten pertsonen errealitatea islatzea da gure helburu nagusia”. INAUTE AURREA Otsailaren 22an, larunbatean, baserri giroko inauteria izango da eguneko lehen orduetan zehar protagonista. Izan ere, goizeko 9:00etatik aurrera Eraiki dantza taldea Bidasoa eta Behobia auzoetan ibiliko da baserriz baserri. Jarraian, goizeko 9:30etatik Ibarla Meaka dantza taldeak Meakako baserrietan barrena ibiliko da eta 10:00etatik aurrera Txorimaloak soinu taldeak Anaka inguruko baserriak musikaz girotuko ditu. PUSKA BILTZEA BASERRIZ BASERRI
Erguerdiko 12:05etan Euskal-Herri Inauteria Pio XII. plazatik aterako da. Kemen dantza taldeak antolatutako ekitaldi honek Serapio Mugika, Juan Arana, Luis Mariano kaleak, Zabaltza plaza, Colon ibilbidea eta Kale Nagusia zeharkatuko ditu San Juan plazara iritsi aurretik. Arratsaldean, berriz, 17:00etan Inauterietako Desfilea Letxunborro hiribidetik irtengo da Urdanibia plazaraino iristeko. Hauek dira desfila osatuko duten 14 konpartsen izenak: Belaskoenea, Academia de Danza Ainhoa, El Pilar, Elatzeta, Escuela de bailes Carlos Zapirain, Gazte-Landetxa, Irungo La Salle, Jazzarte Dance Studio, My Dance Studio, Santiagoko Deabruak, Pauso-k Dance, San Vicente de Paul eta Aurreratu Elkartea. Hortaz gain, arratsaldeko 20:30etatik aurrera San Juan plazako inguruetan Burrunba Elektrotxarangaren eskutik musika animazioa egongo da. Era berean, arratsaldeko 20:30etan Zabaltza plazako diskofesta hasiko da eta gaueko 23:30etan amaituko da. INAUTERI KONPARTSEN DESFILEA
ZALDUN INAUTERIA Inauterien igandean, otsailaren 23an Baserri Giroko Inauteriak hasiera emango dio egunari. Goizeko 9:00etatik aurrera Egoipar Meaka dantza taldea Meaka auzoan, Meakako Adixkideak Arbeseko plazatik Meakarantza abiatuko da eta Kemen dantza taldea Olaberria auzoan barrena ibiliko dira. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Inauterietako Desfile Herrikoia osatzen duten 14 konpartsek aurreko eguneko ibilbidea errepikatuko dute. EUSKAL INAUTERIA
ASTEARTE INAUTEA Otsailaren 25ean, Inauteriko ospakizunekin amaietzeko, arratsaldeko 19:00etatik Irun Hiria Musika Bandak kontzertua eskainiko du Zabaltza plazan. Horren ostean, 19:30etan Sardina Lurperatu eta Zanpantzar Erretzeko komitiba abiatuko da Zabaltza plazatik. Ondare kultur elkartea eta Santiagoko Deabruak elkarteek elkarlanean antolatzen dute Inauterietako azken ekimen hau. Komitiba Colon ibilbidea, Foru karrika eta Kale Nagusia zeharkatu ostean, San Juan plazara iritsiko dira. Txemi Moreda, Ondare kultur elkarteko kidearen hitzetan, “Inauterietako aurpegi itsusia gara, jai eta festa egunei amaiera emaiten baitiegu”. Jose Mari Clemente Santiagoko Deabruak elkarteko presidenteak azaldu duenez, aurreko urteko arrakasta ikusita, “3. kategoriako su-gaztelu batekin agurtuko ditugu 2020. urteko Inauteriak”. MUSIKA BANDA ZANPANTZARRA ENTIERRO DE LA SARDINA ZANPANTZARRAREN ERRETZEA
MOZORROAK BERRESKURATZERA Inauterien funtzioari eta sinbologiari buruzko hausnarketa prozesu bat hasi dute Igorren, egitasmo handiago baten barruan. Aurten etxeko elementuekin mozorrotzeko deia egingo diete herritarrei. Lanketa egiten ari direnek uste dute kontsumismoak indar handia hartu duela jaiotan. Atzean geratzen ari dira aratusteetarako etxeko ganberan aspalditik gordetako arropa zaharrak hartu, soinean jantzi eta kalera ateratzeko ohiturak. Norbere identitatea ezkutatu, sarri asko, aurpegia estalita, eta nortasuna transformatuta negua lozorrotik esnarazi, eta eguzkiaren epeltasunari eta lurraren emankortasunari dei egin izan diete urteetan batean eta bestean. Koloretako espraiek, plastikozko elementuek eta askotan urtero berritzen diren arropek hartu diete lekua antzinako ohitura horiei. Hala ere, beste leku batzuetan egin duten bezala, Igorren ere hasi dira neguko jaiek izan dituzten funtzioak eta sinboloak berreskuratzen. Oier Araolaza antropologoak herrian aratuste tradizionalei buruz egin zuen berbaldi batean jasotakoak eta herriko hainbat taldek egindako hausnarketa abiapuntutzat hartuta, aurten herritarrei mozorrotzeko deia egin diete, “disfrazatzearen ordez”. Inauteriei buruzko hausnarketa prozesua Bizi Igorre 2030 proiektu handiagoaren barruan kokatu dute. Hala azaldu du proiektu hori dinamizatzen ari den Maraka kooperatibako Eider Aldape dinamizatzaileak: “Lau gai nagusiren inguruan egin dugu lan: elikadura eta kontsumo arduratsua; digitalizazioa; ohitura eta jakintzaren transmisioa; eta herri bizigarria”. Ohitura eta jakintzaren transmisioa landuko dituen atalaren barruan kokatu dute inauteriei buruzko hausnarketa hori. Oraingoz, handiagoa izateko asmoa duen pauso txiki bat emango dute: “Aurtengo inauterietan ideia guztiak gauzatzea ezinezkoa denez, herritarrak mozorrotzera animatuko ditugu. Mozorrotzearen eta disfrazatzearen arteko desberdintasuna zein den jakinarazi eta zabalduko dugu. Dagoenarekin sortuz kontzeptua barneratzea da asmoa”. Oier Araolazak aratuste tradizionalei buruzko hitzaldi bat eman zuen herrian, joan den urtarrilean. Berbaldi hura abiapuntutzat hartuta, hainbat elkartek eta eragilek batzarra egin zuten geroago, lehengo neguko jaiei buruz hausnartzeko. Igorreko eskolako guraso elkartea eta adinekoen elkartea ari dira dinamikaren muina lantzen, udalaren babesarekin. Hala ere, bestelako eragileak ere batu zaizkie. “Uste genuen hausnarketa hori herrira zabaldu behar zela”, azaldu du Aldapek. Saio hartan, lehenago ospatzen zituzten neguko jaiei buruz hausnartu zuten. Hainbat gai izan zituzten aztergai: gaur egun zeintzuk eta zer-nola ospatzen diren Igorren; zeintzuk diren aurrerantzean ospatu nahi dituztenak, eta zer-nola ospatu nahi dituzten. Arimen Gaua, Gabonak, Kandelaria, Santa Ageda bezpera edota inauteriak neguko jai horien barruan daude. Aratusteei dagokienez, Araolazaren berbalditik ateratako hainbat ildo jarraitu eta herritarrei horietan sakontzeko gonbitea egin diete. Informazio hori zabaltzeko irizpide batzuk ere helarazi dizkiete. Mozorroa jantzi, disfraza etxean itxi! Otsailak 25 17:00 Kultur Etxea | Irrien Lagunak 19:00 Kalean | Lekittoko Deabruak Ostean, Rugby zelaian | Txokoolatada (Guraso Elkartea) Otsailak 26 12:00 | Kalejira (inicio Garbe) Ostean, 'Kopatxoa' Otsailak 28 12:00 Plaza Kultur Etxea | 'Inauteriak Familian', mozorro tailerrea eta gero kalejira herrian. Zaztaparrak eta Berbalagun taldeak antolatuta. NEGUKO JAIEN FUNTZIOA Besteak beste, neguko jaiek tradizionalki izan duten funtzioa azaldu dute. Emankortasun errituak direla ekarri dute gogora: lurra esnaraztea da euren helburua, bere ugaltze prozesua bete dezan. Uztak babesteko erritu gisa ere egin izan dira. Hala ere, azaldu dute azken urteetan kontsumismoa bihurtu dela jaien ardatz: “Herritarrek disfrazak erosten dituzte, eta jendetza joaten da hainbat herritako festetara”, azaldu dute. Horrez gain, sinetsita daude gaur egungo inauteri ereduek genero arrakala nabarmentzen dutela, eta eredu horrek estereotipoak erreproduzitzen dituela diote. Horren guztiaren aurrean, gizarte kohesioa bultzatuko duen ospakizun eredu baten aldeko apustua sustatu dute: “Komunitatea ezagutu, batu eta indartzen lagunduko duena”. Bide horretan, bakoitzak etxean duen materialarekin mozorrotzeko deia luzatu dute: “Jasangarritasunari ere erreparatu nahi diogu eta”, esan du Aldapek. Lanketa herriko eragile eta espazio gehiagotara zabaltzeko beharra azpimarratu dute: eskola edo institutua, kasurako. “Mozorrotu eta disfrazatzearen arteko desberdintasunaren lanketa herrian egiten bada, herriko beste espazio batzuetan ere landu beharko delako”. Herrian inauteriak antzina zer-nola ospatzen ziren ikertzeko saiaketa ere egin du taldeak. “Galdetu genuen, baina prozesuan parte hartzen ari diren adinekoek 65 eta 75 urte artean dituzte. Saiatu ginen nagusiagoak, aurreko belaunaldikoak, elkarrizketatzen. Izan ere, prozesuan ari direnek esan zuten eurek Francoren garaian bizi izan zirela, eta inauteriak debekatuta zeudela. Beraz, oraingoz ez dugu lortu informaziorik”, aitortu du Marakako teknikariak. Aurtengo asmoa da mozorroari garrantzia ematea: “Helburua da mozorroekin kalera ateratzea. Herritarrak animatuko ditugu, natura kontuan hartuta, etxeko gauzakaz mozorrotzera. Aurten landuko diren bi kontzeptu nagusiak izango dira mozorroa disfrazen aurretik gailentzea eta dagoenarekin sortzea”. Eragileek sortuko duten batzordeak datorren urtera begira lanketa sakonagoa egingo duela aurreikusi dute. BERRESKURATUTAKO BATZUK Inauterien betiko izaera berreskuratzeko kezka ez da sortu Igorren bakarrik. Arratian bertan, Arteagan, kokomarroak esnarazi zituzten iaz. Ohitura hori seguruenik 1936ko gerra ostean desagertu zen, beste herri askotan gertatu legez. Han ere, Oier Araolazak neguko jaien inguruan eman zuen berbaldiak elikatu zuen berehala garrez beteko zen sua. Herriko nagusienen artean galdetu zuten ea umetako aratusteen oroitzapenik ba ote zuten. Hasieran denek erantzun zuten ezetz, Luis Mari Amundarainek kokomarroak aipatu zituen arte. Berriro hasi ziren galdezka kokomarroen berririk zuten, eta orduan bai, gogoratu zituzten. Handik gutxira, Arteako Kokomarroak taldea eratu zuten. Etxeko zaharren arropak jantzi, eta ardi zein ahuntz larruak jarri eta arranak hartuta kalera ateratzen zirenei esaten zieten kokomarro. Hainbat urtez galduta egon diren aratuste haiek berreskuratu dituzte. Auzolanean sortu zituzten mozorroak iaz. Durangon, berriz, surrandien maskarak egiteko tailerrak antolatu dituzte aurten ere. Han ere, herriko aratusteak zer-nola antolatzen zituzten arakatzeari ekin zioten. 2000. urtean atera zuten Surrandien konpartsa. Sudur handiak dituzten maskarak dira surrandiak. Jendea beldurtzera ateratzen ziren kalera. Itzuli dira Mairuak Hondarribira. Emeki Emakume Elkarteak antolatuta, berriro aritu dira Mairuak baserriz-baserri, izpiritu txarrak uxatzen eta, zergatik ez, bazkaltzeko zerbait jasotzen trukean. 1990eko hamarkadan hasi ziren Hondarribiko Mairuak ateratzen inauterietan. Duela urte batzuk galdu zen tradizioa, eta orain berreskuratu du Emekik. Baserrietan egin dieten harrera ikusita, argi dago baserritarrek faltan botatzen zituztela Hondarribiko intxixuak. Mairuak Euskal Herriko toki askotan dauden harrespilak eraiki omen zituzten euskal mitologiako erraldoiak dira. Hondarribian Mairuak Inauterietako larunbatean baserriz baserri joaten dira. Etxe bakoitzera iritsi bezain pronto erratza atarian pasa ,otarri bat lurrean jarri eta dantza egiten dute. Etxeko nagusiak otarrian janaria utziko du ( txorizoa, arrautzak...) eta lortzen dituzten elikagaiekin bazkaria prestatuko dute. Trapu zaharrak eta zarpailak janzten dituzte. Aurpegia estalita eramaten dute. Horretarako lastozko txanoak eta zintak janzten dituzte. MAIRUAK BASERRIZ BASERRI OTARRAREKIN ESKEAN TRIKITILARIAK MAIRUAK DANTZAN MAIRUAK ERRATZAREKIN
|
|